Naturan Heziz, udaberria ezagutu
Maialen Lujanbiok esan zuen bezala, “txori guztiak txori, arbola guztiak arbola eta zomorro guztiak zomorro diren garaiotan” bizi gara. Baita lore guztiak lore diren garaiotan ere. Hain zuzen, ikastaro honen helburua inguratzen gaituen izadiaren inguruko ezagutzak hezkuntza-komunitateari zabaltzea izan da eta horretarako, lehen egunotan inguruko bioaniztasuna eta ekosistemak ezagutzeko zenbait saio izan ziren, Euskal Herriko aditu ezberdinen eskutik.
Itsas espezieak poloetara eta ur sakonagoetara doaz
Ozeanoen berotze globalaren ondorioz, arrainak poloetara eta sakonera handiagoetara lekualdatzen ari dira. Kantauri itsasoan Afrikako kostaldeko espezie subtropikalak ikusi dira, baina noizbehinkako kasuak baino ez dira. Klima-aldaketaren eraginpean, Bizkaiko golkoko urak 1,5 eta 3,5 gradu artean berotuko dira mende honen amaieran. Egiaztatu dena da 80ko hamarkadatik gaur egun arte hamarkada bakoitzeko 0,2 gradu igo dela.
Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka
Munduko Natura Funtsak (WWF) eta NBEk biodibertsitatearen «gainbehera katastrofikoari» buruz azken egunotan argitaratutako txostenen ondorio dramatikoak gogoratuz abiatu du elkarrizketa McGrathek: «Ingurumenaren erronka handiak modu argian komunikatzeko une erabakigarrian gaude, nahiz eta oraintxe bertan mundu osoa beste arazo batzuetan pentsatzen egon».
Eta nik zer egingo dut?
Orain, inoiz baino gehiago konturatu gara gure etxebizitza zein garrantzitsua den, bizi garen eraikinaren birgaitzeari garrantzi handiagoa ematen diogu. Gure eraikinen birgaitze energetikoaren arloan gertatzen ari denari buruzko hausnarketa eta eztabaida proposatzen dugu. Passivhaus ziurtagiria utopia bat dela irudituko zaigu, baina bizi dugun distopia ikusita, agian hurbilago ikusiko dugu. Bide batez, hain beharrezkoa iruditu zaigun hiri-eraldaketari heltzen diogu, baita haren gizarte-kudeaketari ere. Eta hori guztia egurrarekin egin badaiteke?