Hezkuntza
Iraunkortasuna
Doako jarduera
DSF
Uda ikastaroa
Hiri hezitzailea: praktika hezkidetzaileak naturalizatutako espazioetan

Hiri hezitzailea: praktika hezkidetzaileak naturalizatutako espazioetan

Eka. 28 - 29. Eka, 2023 Kod. H06-23

Azalpena

Azken ikasturteetan, Vitoria-Gasteizen eta inguruko hainbat udalerritan, eskola patioak naturalizatzeko proiektuak jarri dira abian, hezkuntza komunitatearen eskaerei erantzunez, espazio jasangarriago eta inklusiboago bihurtzeko eta hezkidetza sustatzeko.

Vitoria-Gasteizko udal eskola-patioak naturalizatzeko proiektuaren helburua zera da: naturan oinarritutako konponbideen bidez espazio fisikoan aldaketa nabarmenak egitea eta horren bitartez, aukera izatea hezkidetzan jarduteko baliabide berriak sortzeko.

Esparru horretan, Uda Ikastaroak- Hiri hezitzailea: praktika hezkidetzaileak naturalizatutako espazioetan- espazio naturalizatuetako hezkidetza-praktiken esperientziak partekatzea eta ezagutaraztea, du helburu eta ikastetxeetako hezkuntza-proiektuak baliabide berdeetara egokitzeko prozesuak gauzatzeko tresnak eskainiko ditu.

Irakurri gehiago

Helburuak

Eskola-espazioen eraldaketa berdeak dakartzan erronkak eta onurak aztertzea, hezkidetzaren, inklusioaren eta iraunkortasunaren ikuspegiak esku hartzeko printzipio gisa txertatuz.

Ikastetxeetako hezkuntza-espazioak eta -proiektuak eraldatzeko esperientziak eta prozesuak zabaltzea.

Hezkuntza-proiektuak hezkidetzan sortutako baliabide berrietara egokitzeko tresnak eskaintzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Servicio de Educación

Lankidetza

Programa

2023-06-28

09:00 - 09:15

Acreditación y registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Saray Zárate Fernández de Landa | Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Concejalia responsable de Educación
  • Manuela Igartua Olaechea | UPV_EHU - Vicerrectora del Campus de Alava
09:30 - 09:45

“Contextulización del curso. Vitoria-Gasteiz Ciudad Educadora y proyecto de naturalización de patios“

  • Reina Ruiz Bobes | Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Jefatura del Servicio de Educación
09:45 - 10:00

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Zuriñe Sanz Lopez de Heredia | Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Responsable de Unidad de acción educativa
10:00 - 11:30

“El espacio como agente socializador: el impacto en el desarrollo humano y en la socialización de género“

  • Sandra Molines BORRÁS | Doctora en Psicología, especializada en Coeducación
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 14:00

“La naturalización de espacios escolares como palanca para prácticas coeducativas“

  • Dafne Saldaña Blasco | Equal Sare - Doctora en estudios de género
  • Zuriñe Burgoa Comunion | Arquitecta feminista y asesora en igualdad
14:00 - 14:30

“Debate y extracción de conclusiones - Cierre primera jornada“

  • Zuriñe Sanz Lopez de Heredia | Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz - Directora del curso

2023-06-29

09:00 - 09:15

“Presentación de la 2ª jornada del curso “Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Presentación de la 2ª jornada del curso

    • Zuriñe Sanz Lopez de Heredia | Servicio Educación- Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Responsable Unidad de Acción Educativa
    09:15 - 11:00

    Mahai ingurua: “Esperientzien aurkezpena eta mahai-ingurua: Hezkidetza-praktikak naturalizatutako espazioetan. Haur Hezkuntza“

    • Maria Breda Ulibarri | Servicio de Educación-Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Responsable de Unidad de Primera Infancia (Moderatzailea)
    • Itziar Arregi Landa | Mondragon Unibertsitatea - Pedagoga eta HH Graduko irakaslea
    • Carmen Mendaza Roa | Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Directora Escuela Infantil municipal Zaramaga
    • Andrea Lopez de Pariza Martinez de Salinas | Kiribilore Permakultura - Psikopedagogoa, Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaslea.
    11:00 - 11:30

    Atsedena

    11:30 - 13:00

    Mahai ingurua: “ Esperientzien aurkezpena eta mahai-ingurua: Hezkidetza-praktikak naturalizatutako espazioetan. EPO_LH - ESO-DBH“

    • Lorea Loroño Polvorosa | Hezkuntza Zerbitzua - Gasteizko Udala - Hezkuntza teknikaria (Moderatzailea)
    • Agurtzane Villate | Koldo Mitxelena Institutua BHI- Eusko Jaurlaritza - Irakaslea
    • Haizea Miranda Martínez de Lapera | Errekabarri HLHI - IGEko Berdintasun eta Jolastokiko batzordeetako partaidea
    • Mª Yolanda Arto Polanco
    • Itsaso Kareaga Barrena | Aita Orbiso HLHI - Eusko Jaurlaritza - Irakaslea
    13:00 - 14:15

    “Dinámica práctica para la reflexión y extracción de conclusiones “

    • Miren Arantzazu Magunazelaia Euba | Hezkuntza Zerbitzua-Vitoria-Gasteizko Udala - Berdintasun agentea
    14:15 - 14:30

    Itxiera

    • Paco Galve Borja | Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Director Departamento de Educacion y Cultura

    Zuzendariak

    Zuriñe Sanz Lopez de Heredia

    Gasteizko udala

    Pedagogian lizentziatua, Berdintasun eragile Masterra. Egun, Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko Hezkuntza Ekintzen ataleko arduraduna da.

    Hizlariak

    Itziar Arregi Landa

    Irakasle eta Pedagogoa. “Jolas librea ikertzeko aukera izan dut eta honek umeen garapenari ekartzen dizkion onuretan sinesten dut. Umearen beharrek helduei ardurak ekartzen dizkigute, ardura hauek garatzen laguntzea bihurtu da nire ogibidea”.

    Mª Yolanda Arto Polanco

    Hezkuntza Saila-Berritzegune Nagusia

    Berritzegune Nagusiko aholkularia: Berrikuntza bizikidetzan eta aniztasunaren kudeaketaren arloan.

    Maria Breda Ulibarri

    Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

    Psikopedagogian lizentziatua eta Haur Hezkuntzako irakaslea. 10 urte baino gehiagoko esperientzia hezitzaile gisa Haur Hezkuntzako lehen zikloan, egun Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuko Lehen Haurtzarorako Hezkuntza atalaren arduraduna.

    Zuriñe Burgoa Comunion

    Equipare

    Arkitektoa, feminista eta berdintasun gaietan aholkularia. 2015etik eskoletako patioetan ikuspegi feminista txertatzeko prozesuak gidatu ditu hainbat ikastetxetan. Gaur egun, Equipare koop. txikiko kidea da.

    Paco Galve Borja

    Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

    Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultur Saileko Zuzendaria

    Itsaso Kareaga Barrena

    Ni Itxaso Kareaga naiz eta 49 urte ditut. Bergaran bizi naiz baina Gasteizen lan egiten dut, Padre Orbiso Ikastetxean. Zortzi bat urte daramatzat ikastetxean eta aurten patio batzordean lanean jardun naiz. Orain dela urte batzuk patioaren eraldaketa egiteari ekin genion eta horren inguruan asko hausnartu izan dugu klaustrokideek eta baita ikasleek ere.

    Andrea Lopez de Pariza Martinez de Salinas

    Asociación de Permacultura Kiribilore

    Psikopedagogoa, Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaslea. Plisti-Plasta proiektuko sortzailea. MUko HUHEZI Falkultatearen irakasle ohia. Kiribilore Permakulturan "Gizakiaren garapen osoa eta Natura" saileko arduraduna.

    Lorea Loroño Polvorosa

    Gizarte-langilea, Gizarte eta kultur Antropologoa eta feminista. Egun, Hezkuntza teknikaria Gasteizko Udalean.

    Miren Arantzazu Magunazelaia Euba

    Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko Berdintasun Agentea

    Carmen Mendaza Roa

    Haur hezkuntzako irakasle espezialista duela hogeita hamar urte baino gehiagotik. Egun, Gasteizko Zaramaga Udal Haur Eskolako zuzendaria da.

    Haizea Miranda Martínez de Lapera

    Emakunde

    Errekabarri Eguzkia IGEko partaide. Feminismoa irizpide eremu profesional zein pertsonalean. Hezkuntza komunitate gara eta feminista izango gara.

    Sandra Molines BORRÁS

    Psikologian lizentziatua eta doktorea tesi honekin: Hezkidetza ikastetxe batean: eskola-patioaren analisia (2016). Valentziako Hiri Berrikuntzako IV. Sarietan saritutako tesia. Irakasle Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan, Florida Unibertsitatean, 2009 ikasturtetik. Irakasle Jaume I Unibertsitateko (Castelló) eta Valentziako Unibertsitateko hainbat masterretan, berdintasunari eta hezkidetzari buruzko moduluekin. 2015etik, ikastetxeen hezkidetza-planak garatzeko eta patioetan sexismoa hautemateko aholkularitza lanetan. Hainbat argitalpenen egilea, REICO Guia de patios coeducativos, besteak beste. Hezkidetzako ikerketa-ekintza proiektuetan ikerlari, besteak beste, Castelló, Villarreal, Mislata, Quart de Poblet, eta Nuleseko udaletarako. Berrikuntza Proiektuaren Garapen Taldeko ikertzaile nagusia: “Natural[mente]. El patio renaturalizado como catalizador del cambio ecosocial” 2022 Paqui Mendezekin batera, «Patis vius, patis coeducatius» 2018 dokumentalaren zuzendarikidea

    Reina Ruiz Bobes

    Servicio Municipal de Educación, Servicio Municipal de Educación

    Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra. Gaur egun, Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko burua da.

    Agurtzane Villate

    Dafne Saldaña Blasco

    EQUAL SAREE

    Arkitektoa eta Genero Ikasketetan doktorea. Equal Saree, hirigintza eta arkitektura feministako erreferentziazko kolektiboaren sortzaileetako bat. Haren ikerketa-gai nagusiak haurtzaroan eraikitako espazioaren eta generoaren arteko harremana jorratzen du.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-06-28 arte
    0 EUR
    0 EUR
    0 EUR

    Kokalekua

    Montehermoso kulturunea

    Helbidea: Frai Zacarias Martinez, 2 01001 Gasteiz

    Araba

    42.9961579136645,2.6822433046354894

    Montehermoso kulturunea

    Helbidea: Frai Zacarias Martinez, 2 01001 Gasteiz

    Araba

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk

    Gaur egun ez ekitaldirik.