Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: euskal curriculumaren ber-irudikatzea
Ikastaroko hizkuntza ofiziala euskara izango dira. Ez da Itzulpen zerbitzurik izango.
Azalpena
Badira ia 20 urte “derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma” eraiki zela; erreferentea izan dena euskara eta euskal kultura ardatz izatea nahi izan duen hezkuntza sisteman. Erreferentea ere euskal hezkuntza komunitatearen sarea elkar hartzen duen prozesu zabal eta sakon batez sortu eta eraiki zelako. Erreferentea, etorkizuneko Euskal Herriko jendartearen premiei aurre hartzeko nahia bilatzen zuelako; finean, herri ikuspegi batetik eraiki zelako.
Egun, jendartean gertatzen ari diren aldaketa anitzek eta joera globalen eraginek medio, hainbat eragile eta pentsamendu gune jarri dute berriz erdigunean euskal curriculumaren inguruko gogoeta egitearen premia.
Ikastaro honen helburua horri buruzko gogoeta partekatua egitea izango da. Euskara eta euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan, Euskal Herriko kohesiorako tresna hausnarketarako ardatz hartuta, ikastaro honetara “euskal curriculumaren ber-kontzeptualizazioa gaurko Euskal Herriaren kohesiorako eta biziberritze baterako tresna gisa” ekarriko dugu aztergai. Horretaz gain, mugaz gaindiko lankidetza eta lurralde kohesioa helburu, Euskal Herri mailako egungo eta etorkizuneko balizko egituraketak izango ditugu eztabaidagai.
Ikastaro honekin gaia aztertzen eta biziberritzen ari diren Euskal Herriko lurralde guztietako eragileak eta, honetan ikerkuntzatik eta teoriatik ekarpenak egin ditzaketen pertsonen bilgunea izatea nahi dugu, gogoeta partekatua burutzeko eta eztabaida zabaltzeko helburuarekin.
Ikastaroa Eusko Ikaskuntzak abian duen hezkuntzarekin lotutako Euskal Herri mailako herri-hausnarketaren prozesuan mugarri nagusi bat da. 2021an hasiera eman zitzaion prozesu parte-hartzailean zehar jasotako lehentasunezko gaiei eta horiei erantzuteko proposamenei adituen eta arituen ekarpenak jasotzea bilatuko dugu ere. Ikastaroarekin prozesuaren fase berri bat irekiko dugu; fase berri honetan, jasotakoaren adostasunak landuko ditugu Euskal Herri mailako hezkuntzarekin lotutako herri-ituna irudikatzeko eta, hurrengo mugarri nagusira eramango duguna: 2024ko udazkenean ospatuko den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua.
Hezkuntzarekin lotutako zeharkako gai komunak ditugu euskal lurralde guztietan eta horien inguruko herri-hausnarketa bultzatzea da gure bide orria. Euskal Herriko jendartearen aniztasunaz jabetuta, euskara eta euskal kultura tresna garrantzitsuak dira identitate partekatuaren eraikuntzan eta, ondorioz, jendarteren eta lurralde kohesioan. Ikastaro honetan jasoko diren ekarpenak funtsezkoak izango dira bide orrian markatutako pausuei balio erantsia eskaintzeko.
Helburuak
Euskal curriculumaren ber-iruditzatzea gaurko eta etorkizuneko Euskal Herrian: lurralde kohesiorako tresna izateko kokatze berriak aztertzea.
Euskal Curriculumaren ber-irudikatzea bere dimentsio zabalean aztertzea (Derrigorrezko Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea)
Mugaz gaindiko lankidetza eta lurralde kohesioa: Euskal Herri mailako egungo eta etorkizuneko balizko egituraketak aztertzea.
Euskal Herri mailako hezkuntzarekin lotutako lehentasunezko gaiei eta horiei erantzuteko proposamenei adituen eta arituen ekarpenak jasotzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Lankidetza
Zuzendariak
Nora Salbotx Alegria (Iruñea, 1973). Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua, Landa Eremuko Hezkuntzan aditu graduondokoa eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra. Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskola txikiko zuzendaritzan eta maistra lanetan ari da. Hik Hasiko aholkulari, Herri Hezitzaileen sareko kide, Sortzen, Plaza Hutsa eta bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan. Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika, landa eremuko hezkuntza eta metodologi aktiboen ildoak jorratuz. Ama eta eskola txikiko guraso.
Hur Gorostiaga Badiola
Lapurtarra. Kazetaritza (Leioan) eta zuzendibide europear (Lille-Frantzia) ikasketak egin ondoren Euskaldunon Egunkariako Iparraldeko ordezkaritza burua izana (1994-2001). Le Journal du Pays Basque egunkariaren sortzeaile eta zuzendari izana (2001-2008). Gaur egun Seaskako zuzendaria da eta Euksal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendaritza kidea. Euskal Konfederazioko zuzendaritza kidea. Eskolim Frantziar Estatuko murgiltze irakaskuntza ereduko 6 sareen federazioko zuendaritza kidea, ISLRF (Institut Supérieur des Langues de la République Française) formakuntza zentroko zuzendaritza kidea, Ipar Euskal Herriko Garapen Konrtseiluko zuzendaritza kidea.
Hizlariak
Beatriz Akizu Aizpiri
Eusko Ikaskuntza
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. UPV/EHUko Unibertsitateko Irakasle Titularra, Finantza Ekonomia I Sailean Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle titularra - Gipuzkoako Atala. 30 urteko unibertsitateko esperientzia akademikoa Graduan eta Graduondokoan. Bere espezializazio-arloak kontabilitatea, kontu-auditoretza eta Administrazio Publikoaren eremua dira. ADE Dualeko batzordeko kidea eta enpresako praktiketako tutorea da. Halaber, Kirola Kudeatzeko Masterraren (2018-2022) Batzorde Akademikoko kide izan da, eta, gaur egun, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendariorde akademikoa da. ORCID iD: https://orcid.org/0000-0001-6688-2323
Ainhoa Azpirotz Eizmendi
Hik Hasi
Gotzon Barandiaran Arteaga
Euskararen eta euskal kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Bihotz Bakartien Kluba, Literatura Eskola, Ahotsenea, Literaturia, Jalgi … Hainbat liburu plazaratu ditu: bi nobela (Errotik eta Gidariaren okerra), bi poema liburu (Arrakalak eta Katamalo) haur-literaturan ipuin ilustratu bat (Arrarotz) eta saiakera bat (Hitzen Ahairea) argitaratu ditu. Antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, Inorako bidaia eta Besaulkiak obretan). Diskogintzan eta kontzertuetan ere aritua da: Katamalo), Erantzi eta Plateruena zuzenean. Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da, eta baita ere herri bereko Domekak Hori Bain kantaldi sortako arduraduna. 2008ko urtarriletik hasita hamar urtez Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria izan zen.
Lore Erriondo Corostola
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Ikastolen Elkartea
Anjeles Iztueta Azkue
Oihana Leonet Sieso
Kutxabank
Irene López Goñi
Iban Thicoipe
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-07-19 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania