Doako jarduera
DSF
Elikadura kate jasangarri baterantz: erronkak eta aukerak

Elikadura kate jasangarri baterantz: erronkak eta aukerak

Mai. 06 - 06. Mai, 2021 Kod. W01-21

Azalpena

Elkarrizketa bat, elikadura eredu jasangarriagoak lortzeko hainbat aukera ikusaraziko dizkiguna.

Elikadurak zeregin izugarri garrantzitsua betetzen du maila ekonomiko, sozial eta kulturalean munduko herrialde guztietan eta bereziki Euskal Herrian. Munduko biztanleriaren hazkundeak eta egungo produkzio, eraldaketa, merkataritza eta kontsumo sistemek egoera bat sortu dute, non agortzen ari baitira natura baliabideak eta giza prozesuen bidez sortutako kutsadura xurgatzeko planetaren gaitasuna. Zehazki, nekazaritza eta elikaduraren sektorea planetan inpaktu gehien sortzen duen sektoreetako bat da, eta aldi berean, sektore kaltetuenetako bat da, Lurra jasaten ari den aldaketen aurrean eta bereziki klima aldaketaren aurrean.

Hori dela eta, maila guztietako erakundeak eta administrazioak politikak, estrategiak eta ekintza planak bultzatzen ari dira, horien helburu nagusia izanik, besteak beste, elikagaien produkzio, eraldaketa, merkaturatze eta kontsumo sistema jasangarriagoak eta erresilienteagoak sortzea. Era berean, gero eta kezka eta kontzientziazio maila handiagoa duen gizarteak produktu jasangarriagoak, etikoagoak eta arduratsuagoak eskatzen ditu.

Horregatik, ekintzak egin behar dira, elikadura kate bat eta gastronomia bat lortzeko, jasangarriagoa ez ezik, eraginkorragoa eta lehiakorragoa ere izango dena.

Hainbat aukera daude elikadura katearen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Hala, elikagaiak egiteko modu berriak landu behar dira, ingurumen inpaktu txikiagokoak eta jasangarriagoak; natura baliabideen erabilera eraginkorrerako estrategiak eta teknikak ezarri behar dira; eta, elikagaien alferrikako galerak ahal bezain beste murriztu behar ditugu.

Nabarmendu behar da, halaber, elikagai azpiproduktuen aprobetxamenduan eta lehengai jasangarrien erabileran oinarritutako balio kate berriak eta negozio eredu zirkularrak garatzeak zenbateko garrantzia duen. Testuinguru horretan, digitalizazioak eta 4.0 teknologiek berebiziko garrantzia izango dute, baita kontsumo arduratsua bultzatzeko komunikazio eredu berriek ere.

Irakurri gehiago

Helburuak

.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Programa

2021-05-06

 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

18:00 - 19:00

“Hacia una cadena alimentaria sostenible: retos y oportunidades“

  • Jaime Zufia AZTI - Coordinador del Departamento de Procesos Eficientes y Sostenibles

Hizlariak

Jaime Zufia

AZTI, Coordinador del Departamento de Procesos Eficientes y Sostenibles

Jaime Zufia Biologia Zientzietako lizentziaduna da, eta Ingurumen Ingeniaritzari eta Uraren Kudeaketari buruzko masterra du. Haren ibilbide profesionala gehienbat elikagaien sektoreari eta jasangarritasunari lotuta egon da. Gaur-gaurkoz, Prozesu Eraginkorren eta Jasangarrien Departamenduko koordinatzailea da, AZTI zentro teknologikoan, eta hainbat postu bete ditu bertan 1998. urteaz geroztik. Hori baino lehen sektore pribatuaren enpresetan egin zuen lan (DELICASS, IBERDROLA, TECMA). Elikagaien jasangarritasunari lotutako mahai eta plataforma askotako kidea da. 25 urteko esperientzian, elikadura katearen eko-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko 200etik gora proiektu eta ekimen garatu, zuzendu eta koordinatu ditu, bai estatu mailan, bai nazioartean (Europa, Ekuador eta Argentina).

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza