Education
Sustainability
DSF
Summer Course
Naturan Hezi  III Topaketak

Naturan Hezi III Topaketak

27.Jun - 28. Jun, 2023 Cod. H05-23

Euripean hezi eta naturan hazi.

Description

Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.

Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen. Bigarren edizioan, egungo gizarte eredu antropozentristatik ikuspegi ekozentrista batera salto egitearen garrantziaz jardun genuen, begirada aldatu eta naturarekin harremantzeko ditugun moduak aldatzearen aldeko jarrerak garatuz eta partekatuz. Honakoan, begirada goruntz zuzentzea egokituko zaigu, ideia eta ikuspegi berrien bila.

Badator naturara atera eta bertan jarduteko ordua eta badatoz egingo duen eguraldiaren inguruko hipotesi eta zalantzak. Osasungarria ote ikasleentzat horrela ateratzea? Zein neurri hartuko ditugu? Sarritan, aukerei bizkarra eman eta arriskuen zerrenda luzea goaz osatzen. Zein ekarpen pedagogiko leudeke halako egun batean? Bote lasterrean gutxi direla dirudi, ezta?

Topaketa hauetan, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztuko ditugu, aukera eta praktika egokiak badaudela ikusi eta ikasleekin batera ezagutza berriak eraikitzen hasteko. Hein batean, “ekaitzaren” erdian ere “barealdia” topatu dezakegula ikusiko dugu, sortzen zaizkigun beldur eta zalantzei aurre egiteko hainbat neurri ezagutu eta ikasleak “euritan dantzan” aritzeko baliabide pedagogiko eta aukera mordoa eskainiz; hortxe datza euripean hezi eta naturan haztearen indarrak.

Read more

Objectives

Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.

Ingurumenaren eta hezkuntzaren ardatzetik, naturan heztean eragiten diguten fenomeno meteorologikoak balioan jartzea.

Mota honetako egoerek eskaintzen dituzten aukera pedagogiko eta didaktikoak adibide eta esperientzia bidez arakatzea.

Ustezko eguraldi desegokiarekin ditugun  jarrerak, harreman eta aurreiritzien inguruko hausnarketa bultzatzea.

Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.

Read more

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Students not from university
  • Professionals

Organised by

In collaboration with

Program

27-06-2023

08:30 - 09:00

“Erregistroa“

  • Beatriz Larrañaga Ibeas
09:00 - 09:30

Presentation by the Director of the activity

  • Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea - Baso-eskola teknikaria
09:30 - 10:00

“El frio entra por los pies y otros mitos“

  • Edurne Ciriza Barea | Osakidetza - Pediatra (Participation by zoom)
10:00 - 10:15

“Alerta meteorologikoak basoan“

    Alerta motak, nola begiratu eta nola jokatu

    • Arkaitz Orbegozo Larrion | Gipuzkoako Foru Aldundia - Prebentzio, su itzalketa eta salbamendu zerbitzuko ofiziala
    10:15 - 11:30

    “Eguraldia kaxkarra denean, gure motxila prest!“

      Motxila prestatzeko saioa, elementu ezberdinak aurkeztuko dira

      • Mikel Barcenilla Alvarez | Ingurugela - Ingurumen hezkuntzako aholkularia eta mendiko kirol-teknikaria
      11:30 - 12:00

      Break

      12:00 - 12:20

      “¡Ojú qué caló!“

        Sevillako Cuna eskolako esperientzia

        • Sara Navarro Real | Cuna eskola - Irakaslea
        12:20 - 12:40

        “Euriarekin ikasiz“

          Arizmendi Ikastolako esperientzia

          • Maider Herce Lezeta | Arizmendi Ikastola (Arrasate) - Irakaslea
          • Mireia Baz | Arizmendi Ikastola (Arrasate) - Irakaslea
          12:40 - 13:00

          “Hotza eta euria, txikienekin ere“

            Mariaren Lagundia Ikastolako esperientzia

            • Saioa Andueza Irazola | Bergarako Mariaren Lagundia - Irakaslea
            • Iosu Herran Ugarte | Bergarako Mariaren Lagundia - Irakaslea
            • Jone Agirrezabal Zubizarreta | Bergarako Mariaren Lagundia - Irakaslea
            • Mireia Iturrospe Guillen | Bergarako Mariaren Lagundia - Irakaslea
            13:00 - 13:20

            “Basoa ospela denean“

              Txirrita eskolako esperientzia

              • Goretti Igoa | Txirrita eskola (Ereñozu) - Irakaslea
              13:20 - 14:00

              “Laponiako txokoa“

                Laponian hotzari aurre egiteko baliabideen inguruko solasaldi eta erakusketa

                • Karel Sterckx | Nøorderhuis - Natura gidaria
                14:00 - 15:00

                Bazkaria (matrikularen prezioaren barne)

                15:00 - 16:50

                “Euritan dantzan! “

                  Eguraldi "txarrak" eskaintzen dizkigun aukeren inguruko saioa

                  • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
                  • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
                  • Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
                  • Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
                  16:50 - 17:00

                  Closing session

                  • Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria

                  28-06-2023

                  09:00 - 14:00

                  “Bushcraft Saioa naturan“

                  • Mikel Barcenilla Alvarez | Ingurugela - Ingurumen hezkuntzako aholkularia eta mendiko kirol-teknikaria
                  • Andoni Gutiérrez Ibánez | Feel the adventure enpresako zuzendaria - Euskal Mendizaleen Segurtasun Batzordea

                  Directors

                  Maialen Sistiaga Poveda

                  Kutxa Ekogunea, Baso Eskola

                  Es doctora en Biología y ha sido investigadora y profesora en la UPV, en la Universidad British Columbia (Canadá) y en la Universidad Cagliari (Italia). Tiene una ámplia experiencia en la coordinación de grupos de tiempo libre y hoy en día es una de las técnicos del proyecto Baso-eskola de Kutxa Ekogunea. Ha trabajado también en el Departamento de Educación Ambiental de Kutxa Ekogunea y es miembro del grupo EuskalNatura (UEU Ciencias naturales) desde 2007. Además es profesora en el Máster de Profesorado online de UEU.

                  Irati Andoño Erdozain

                  Kutxa Ekogunea

                  Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

                  Speakers

                  Jone Agirrezabal Zubizarreta

                  Arte ederretan eta Haur Hezkuntzan graduatua. Gaur egun, Mariaren Lagundia Ikastolako Haur Hezkuntzako irakaslea.

                  Saioa Andueza Irazola

                  Mariaren Lagundia Ikastola

                  Haur Hezkuntzan Diplomatua eta gaur egun Mariaren Lagundia Ikastolako Haur Hezkuntzako irakaslea

                  Mikel Barcenilla Alvarez

                  Ingurugela, Aholkularia

                  Bilboko Ingurugelako aholkularia, HH eta LHko irakaslea eta mendi-kirol teknikaria da. Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko (orain UIHZ) eta aisialdiko ingurumen hezitzailea izan da. Bizkaiko Mendizale Federazioan, Bizkaiko Goi Mendi Eskolan eta Euskal Mendizale Federazioaren segurtsun batzordean, mendiko segurtasun arloan aritu da. Txikitan eskaut taldean sartu zenetik, harreman estua izan du natura eta mendiarekin. Natura ikasteko lekurik aproposena delakoan dago eta Eskolak Naturan! Ekimena martxan jarri zuen.

                  Mireia Baz

                  Haur Hezkuntzan diplomatua eta graduatua. Bere ibilbide profesionala Hezkuntza ez- formalean hasi zuen. Txatxilipurdi elkarteko Berramesten saileko arduraduna izan da, ondoren Arabako baso eskoletan lanean egon da eta azken urte hauetan, hezkuntza formalera salto egin du. Arizmendiko Haur Hezkuntzan bidelaguna izan da eta momentu honetan, Lehen Hezkuntzan dihardu.

                  Edurne Ciriza Barea

                  Osasunbidea

                  Medikuntzan lizentziatua, Pediatria kliniko eta Haur nutrizioan masterra egin zuen EHUn. 2014tik, pediatra modura egiten du lan Uharte, Cintruénigo eta Antsoaineko osasun zentroetan. Nafarroako Pediatria Elkarteko eta Espainiako Amagandiko Edoskitzeko Elkarteko batzordekidea da. Edoskitze naturaleko espezialista da eta Amagandiko Edoskitzaroko hezitzailea da iHAN (Humanización de la Asistencia al Nacimiento y la Lactancia) egitasmoaren baitan. Ingurumen Osasun Lidergotzako diploma du eta Espainiako Pediatria Elkarteko Ingumen Osasun batzordeko kidea da. Ikerketan ere badihardu, hiru ikerlerro nagusietan: Haur Elikadura, Amagandiko Edoskitzea eta Ingurumen Osasuna. Pediatra den aldetik, bere interes nagusia haurren osasuna hobetzea da. Bere ustez, haurtzaroa da prebentzio-ekintzen eragin handieneko unea: amagandiko edoskitzea, elikadura osasungarria eta iraunkorra, jarduera fisikoa eta naturarekiko kontaktua funtsezkoak dira bizi-ohitura osasungarriak hartzeko. Hainbat jarduera bultzatu eta ikusarazi behar ditugula sinisten du, hala nola eskola-bideak, eskola-ingurune berde eta seguruak, aire garbia, naturarekiko kontaktua, etab., joera hori iraultzeko, gure gizartea birnaturalizatzeko eta gure sustraiekin konektatzeko bidea delako

                  Jon Ander Galarraga Zubeldia

                  Donostiako Kutxa Ekoguneko hezkuntza teknikaria eta EAThink proiektuko eskola-tailerren hezitzaileen koordinatzailea da. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko hezkuntza programaren diseinua, kudeketa eta ikastetxeekiko kontaktuaz arduratzen da. Bere arlo profesionalean dibulgazioan lan ugari egindakoa da, bai prentsa idatzian zein ikusentzunezko medioetan, batez ere, fauna eta floraren artikuluak idatziz eta irrati saioak egiten. Hondakin organikoen kudeaketan aditua da, konpostaje teknikari bezala 6 urtez lan egin du, bai Gipuzkoa zein estatu mailan. Etxeko konpostaje kanpainak, zein auzokonposta kanpainak diseinatu eta bideratu ditu, bai eta ere industria mailako bilketa sistemen optimizazioan.

                  Andoni Gutiérrez Ibánez

                  Feel the adventure

                  Técnico de la Escuela Bizkaina de Alta Montaña de acuerdo a la convocatoria de ingreso de la BMF-FVM del 3-13/05/2016. Es Técnico Deportivo en Barrancos y Media Montaña, pero su actividad personal abarca las más altas montañas de todos los macizos conocidos. Ha trabajado con empresas de multiaventura y posee una experiencia contrastada gestionando todo tipo de actividades montañeras con cursos de orientación, escalada en roca, técnicas de vivac y trabajos con escolares en diferentes actividades de montaña. Experto conocedor de las montañas cantábricas y los Pirineos, pero ahora esta centrado en su nuevo proyecto de guiados y formación por todo Euskal Herria con su empresa «Feel the adventure».

                  Maider Herce Lezeta

                  Arizmendi ikastolako GURA egitasmoko arduradun pedagogikoa da. Haur Hezkuntza eta Hezkuntza Berezian diplomatua, Haur Hezkuntzako irakasle lanetan ibili izan da eta orain Lehen Hezkuntzako irakaslea da. Maila guztietan ibili da tutore lanetan eta laguntza gelako irakasle bezala ere.

                  Iosu Herran Ugarte

                  Lehen hezkuntzan diplomatua eta graduatua. Honez gain, Kirol arloan espezializatua eta goi mailako zikloa aterata. Gorputz hezkuntzako espezialitatea izan arren, gaur egun Lehen Hezkuntzako tutore da Mariaren Lagundia ikastolan. Baso eskolan esperientzia, Lehen Hezkuntzan hain zuzen ere.

                  Goretti Igoa

                  Mireia Iturrospe Guillen

                  Mariaren Lagundia Ikastola

                  Haur Hezkuntza musikala eta Lehen Hezkuntza Hezkuntza Berezian espezializatua. Gaur egun, Mariaren Lagundia Ikastolako Haur Hezkuntzako tutorea da baina Lehen Hezkuntzan ere tutore izan da.

                  Beatriz Larrañaga Ibeas

                  Artista, aktorea eta klowna. 1999an arte eszenikoetako ikasketak hasi zituen, antzerkian, ahotsean eta gorputz-adierazpenean prestakuntza bizia emanez. 2006an clown munduarekiko maitasuna ezagutu zuen. Hortik aurrera, Clown arteari ekiten dio. Prestakuntza trinkoa eta etengabea eginez hainbat clown-eko irakasleekin. Komedia fisikoaren teknikan ere trebatzen da. 2006an, Intujai Teatro Konpainia sortu zuen May Gorostiagarekin batera, eta bertan Antzerki Jaialdiak (Antzeztaun, Amarotzeko Antzerki Astea) eta Ahozko Narrazioa (AHOZ-AHO Nazioarteko Jaialdia) antolatzen dituzte. 2011n hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen aktore gisa: Murro en ponta de faca (Zuzendaritza: May Gorostiaga), De las amigas y sus melodías (Zuzendaritza: Migel Galindo). 2015ean, pertsona bakarreko ikuskizunak izan zituen ardatz, umoreari eta clown hizkuntzari buruzkoak: 2017an estreinatzen, A TOMAR VIENTO FRESCO-AIRE HEMENDIK, 2021ean, SOY LA BOMBA – BONBA BAT NAIZ estreinatu zuen eta 2022an, berak zuzendutako eta ekoitzitako THE SWOW MUST GO ON ikuskizuna.

                  Erkiz Miguez Montero

                  Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Urte asko eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen zituen aukerak arakatuz. Egun, Kutxa Ekogunean Baso – Eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza pedagogiko eta didaktikoa eskainiz besteak beste.

                  Sara Navarro Real

                  Enpresa administrazioan ikasketak egin bazituen ere, munduan zehar buelta asko eman zituen. Ama izan eta lan egiten zuen enpresak itxi ondoren, hezkuntza proiektu propioa sortzea erabaki zuen. Hala sortu zen Cuna baserri-eskola, benetan lanbide horrek zoriontsu egiten zuela ikusi zuen Sarak. Orduz geroztik, naturan heztearen eta ingurumen hezkuntzaren inguruan formatzen segitu du eta egun, Cuna eskolako koordinatzaile eta arduradunetako bat da.

                  Arkaitz Orbegozo Larrion

                  Donostiko Goi Mailako Arkitekturako Eskolan egin zituen ikasketak eta Lan-Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikaria izateko masterra burutu zuen. Bere ibilbide profesionala eraikin eta ondarearen birgaitze eta zaharberritze arloan hasi zuen eta arlo horretan enpresa pribatuko hainbat postu izan ditu (hasieran obra arduradun bezala hasi eta zuzendari tekniko eta produkziokoa izatera iritsi arte). Baina 2015ean Suhiltzaile Ofizial postua lortu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundian lanean hasi zen. 2016tik 2019ra Suhiltzaile Zerbitzuko Buruzagitzaren ardura hartu zuen. 2020tik berriro ofizial postura itzulita Operazio eta Formakuntza arloko plangintza eta kudeaketa ardurak jorratu ditu gaur egun arte. Arlo pribatu eta publikoan garapen eta ikerketa proiektuetan parte hartu izan du. Horrela Europar Batasuneko funtsak hornitutako hainbat nazioarteko proiektuetan parte hartu izan du arlo pribatuan. Orain arlo publikoan FEDER funtsekin hornitutako POCTEFA programan ALERT proiektuaren bazkidetzan GFA-aren aldetik proiektu arduraduna izan da larrialdietan mugazgaindiko elkarlan eta koordinazioa sustatzea helburu dituen proiektu batean.

                  Karel Sterckx

                  Karel Sterckx - International Wilderness Guide

                  Flandrian jaioa, soziologoa da eta egun, natura gida modura egiten du lan Laponian, Inari Lakuaren inguruan safariak antolatuz, Sami herriarekin elkarlanean. Txikitatik izan du naturarekiko lotura estua eta 16 urterekin hasi zen boluntario gisa Suitzako Alpeetako mendi udalekuetan. Unibertsitateko ikasketak amaituta, Euskal Herrira mugitzea erabaki zuen eta ia 10 urtez bizi izan zen hemen, euskara ere ikasiz. 2010ean, Euskal Herritik unibertsitatera bueltatu zen eta hainbat gaien inguruan sakondu nahi izan zuen: neurobiologia, gizartegintza herri indigenoetan, naturarekiko konexioa,… Horrela, “Naturan oinarritutako garapen pertsonaleko“ coach-a bihurtu zen, batik bat 18-25 urteko gaztetxoekin eta boluntario bezala, gazte zentroetako nerabekin, adingabeko errefuxiatuekin, eskolatik kaleratutako gaztekin… 2020an, pandemia betean, Finlandian eskaintzen den “International Wilderness Guide” ikastaroa egin zuen eta ondoren, “Adventure Education“ instruktorea egin zen. Une honetan, ikastetxeek naturan irakasteko metodo bat garatzen ari da.

                  Registration fees

                  Face-to-faceUntil 31-05-2023Until 27-06-2023
                  25,00 EUR -
                  - 55,00 EUR
                  - 55,00 EUR
                  - 55,00 EUR
                  - 55,00 EUR
                  - 55,00 EUR

                  Venue

                  Eureka! Zientzia Museoa, Paseo Mikeletegi 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa

                  Gipuzkoa

                  Sustainable development goals

                  Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

                  Sustainable development goals

                  4 - Quality education

                  Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

                  More information
                  4. Quality education

                  10 - Reduced inequalities

                  Reduce inequality in countries and between them. Key issues: promotion of the social, economic and political inclusion of all people, equal opportunities, fiscal, wage and social protection policies to favour equality, migration and the policies that affect it, official assistance for the development, regulation and supervision of world institutions and markets.

                  More information
                  10. Reduction of inequality

                  11 - Sustainable cities and communities

                  Make cities and other human settlements inclusive, safe, resilient and sustainable. Key issues: access to suitable housing and basic services that are secure and affordable, suitable and sustainable transport systems, inclusive urban planning, participative planning and management, protection of cultural and natural heritage, air-quality, green zones, and connections between urban, peri-urban and rural areas.

                  More information
                  11. Sustainable cities and communities

                  15 - Life on land

                  Protect, establish and foster the sustainable use of terrestrial ecosystems, manage forests sustainably, fight desertification, hold back and reverse the degradation of land and delay the loss of biodiversity. Key issues: the fight against desertification, reforestation, conservation, the regeneration and sustainable use of terrestrial ecosystems, natural habitats, biodiversity, invasive exotic species, integration of the values of ecosystems into planning, poaching.

                  More information
                  15. Life of terrestrial ecosystems