Kalkuluen arabera, urtero milioi erdi pertsona hiltzen dira klima-aldaketaren ondorioz, baina, Valladaresek azaldu zuenez, krisia askoz haratago doa. “Gaixotasun infekziosoen transmisio-bektoreen banaketari eragiten dio, bihotz- eta arnas-gaixotasunen sintoma asko zailtzen ditu, uraren eta elikagaien eskuragarritasunari eragiten dio, eta gizakion migrazio-mugimenduen erdiak baino gehiago bultzatzen ditu. Egia esan, zeharka bada ere, dozenaka milioi pertsona hiltzen dira urtean”.
“Oso zaila da zehazki jakitea zer gertatuko den eta non"
Elisa Sainz de Murieta geologian doktorea da eta klima-aldaketaren inpaktuak ikertzen ditu, baita ingurumen-politikak eta egokitzeko neurriak ere, beti ikuspuntu sozioekonomiko batetik ikusita. Galdera sinple batekin abiatu du hitzaldia: non gaude orain?
20 urte bete ditu aurten Lurgaia Fundazioak. Iraganari, orainari eta etorkizunari dagokienez, zer azpimarratuko zenukete? Zer alderditan eragingo zenukete? Zein da zuen lan-filosofia?
Gure filosofia, hain zuzen ere, benetako lana da, ez hitzak bakarrik.
Bada Geologia hasi nuen UPV/EHUn eta orduan deskubritu nuen itsasoa iraganean zelakoa zen ikertuz klima aldaketa estudiatu nezakeela. Ildo horretatik segitzeko, masterra Bordeleko Unibertsitatean egin nuen Paleozeanografian. Hasiera batean nire asmoa Bizkaiko Golkoarekin edo Marokoko Atlantikoko kostaren eboluzio ozeanografikoarekin zer ikusia zuen masterreko lana egitea zen, baina azken momentuan eta kasualitatez Kanadako Artikoa aztertzeko sedimentu batzuk eman zizkidaten eta horrela bukatu nuen Artikoratzen.