Hiriak klima-aldaketaren aurrean
Marta Olazabal eta Marcelle Mardon ikertzaileen arteko elkarrizketa, klima-krisiaren aurrean hiriek dituzten erronka eta aukerei buruz.
Azalpena
Hiriak funtsezko eragileak dira klima-aldaketaren aurkako borrokan. Alde batetik, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen %70 hiriguneetan sortzen da. Bestalde, horietan eta haien ingurunean kontzentratzen dira biztanleriaren eta azpiegituren zati handi bat, eta, beraz, bereziki zaurgarriak dira klima-aldaketaren eraginen aurrean. Gainera, klima-krisiak bat egiten du hiriek aurre egin behar dieten beste erronka garrantzitsu batzuekin, hala nola urbanizazio-prozesuak, desberdintasunak edo mugikortasuna handitzearekin.
Mintegi honetan, Iparraldeko eta Hego Globaleko hirietan esperientzia partekatuko duten bi ikerlariren ikuspegia izango dugu.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Metodologia
.
Programa
2024-03-07
Registro
“Las ciudades ante el cambio climático“
- Marta De Olazabal Salgado | Ikerbasque Associate Researcher (BC3)
- Marcelle Mardon dIONE | Researcher, Human Settlements Research Group (IIED)
Elisa Sainz de Murieta, UPV/EHUko irakaslea eta BC3 erakundeko ikertzaile elkartua hizlariekin solasean arituko da hitzaldia amaitu ondoren / La profesora de la UPV/EHU e investigadora asociada del BC3 Elisa Sainz de Murieta moderará un coloquio con las ponentes una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Marta De Olazabal Salgado
Ikerbasqueko ikertzaile elkartua (BC3)
Marta diziplina arteko zientzialaria da, eta mundu osoko hirietan klima-ekintzak aurrera egiteko bideak aztertzen ditu. Klima Aldaketaren Euskal Zentroan (BC3) Egokitzeko Ikerketa Taldeko burua da. Prestakuntza du Ingurumen Ingeniaritzan, doktoretza Lurraren Ekonomian eta ia 20 urteko esperientzia hiri-jasangarritasunean eta klima-gobernantzan. Bere lanaren helburua da ulertzea nola tokiko aktoreek eta hiriek klimara egokitzeko ekintza eraginkorrago bat egin dezaketen, erabakiak hartzea, plangintza, politika, justizia eta ezagutza sortzea aztertuz. 2020tik, Egokitzapeneko Metriken Nazioarteko Plataformako (IPAM) Zuzendaritza Batzordeko kidea da. IMAGINE Adaptation Europako Ikerketa Kontseiluaren proiektua koordinatzen du.
Marcelle Mardon dIONE
Ikertzailea, Giza Kokalekuen Ikerketa Taldea (IIED)
Marcelle hiriak garapen jasangarria lortzeko grina duen arkitektoa da.Azken 12 urteetan hiri-azpiegituretan, etxebizitzan, osasunean eta hirietako kokaleku informaletan bizirauteko bitartekoen hobekuntzan zentratu da, hori guztia klima-aldaketaren ikuspegitik. Saharaz hegoaldeko komunitate-erakundeekin, hiriko profesionalekin eta ikertzaileekin lan egiten du, eta, aldi berean, hiriko pobrezia eta desberdintasuna murrizteko konponbideak sortzen ditu. Aldi berean, oinarrizko komunitateen ekintzarako eta gobernantzarako gaitasuna handitzearen alde egiten du.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk
Gaur egun ez ekitaldirik.