Encuentro Cultura Comunicación y Desarrollo 2021: "Cultura, Patrimonio y Desarrollo Sostenible”
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Kulturari, Komunikazioari eta Garapenari buruzko 2021 Topaketa honen gaia Kultura, Ondarea eta Garapen Jasangarria da, eta Kubako, Senegalgo eta Euskadiko esperientzietan oinarrituko da batik bat. Zehazkiago, 2021erako programatutako topaketa honen ardatz tematikoak izango dira garapen jasangarria eta garapenerako egitasmo jasangarriak, diziplina soziokultural desberdin batetik (hala nola kultura ondarea). Ardatz horien inguruan, ingurumena errespetatzen duten agente eraldatzaileak bildu eta lankidetza sareak sortuko dituzte.
KCD GGKEak apustu egingo du berriz Garapen Jasangarrirako Agendaren alde, 17 GJHetakoren bat garatzen jarraitzeko, aintzat harturik CpTS kultura prozesuak sustatzeak hura betetzeko ematen dituen aukerak. Jasangarritasuna izango da ardatz tematiko bat.
Kulturari, Komunikazioari eta Garapenari buruzko Topaketaren xedea da Garapenerako Lankidetzarekin lotutako ezagutzak, esperientziak eta gaitasunak zabaltzea, Giza Garapen Zuzen eta Jasangarri bat erdiesteko hobekuntza proposamenen bidez.
Aurtengo topaketaren ardatz tematikoa izango dira garapenerako ekimen jasangarriak, Kultura Ondarearen diziplina soziokulturaletik.
Kuba:
Kubari dagokionez, OHCHren (Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana) esperientzia ezagutuko dugu. Erakunde horren lan eredua oinarritzen da kultura eta gizarte garapen jasangarriaren printzipioetan, eta komunitateak berak parte hartzen du zuzenean, bai Habana Zaharraren (Habana Vieja) kasuan bai herrialde osoan barreiatuta dauden bulegoen (Oficinas del Historiador) sarearen kasuan. Giza garapena da plan horien guztien erdigunea.
Plan Maestro delakoa da OHCHren bulegoaren ibilbide orria. Plan horren xedea da Habanako hirigune historikoaren eraberritzea eta garapen integral eta jasangarria. Bost zutabe nagusi ditu:
- Nazio identitatea babestea kulturaren ikerketa, sustapen eta garapenaren bidez.
- Oinordetzan jasotako ondarea babestea, lurraldea birgaituz Garapen Integraleko Plan Berezi baten bidez (plan jarraitua eta lege indarra izango duena). Plan hori nabigazio karta moduko bat da, kudeaketa parte hartzailea eta plangintza tresnak bateratzen dituena, eraginkortasuna emateko prozesu osoari.
- Tokiko biztanleriaren desplazamendua saihestea, herritar horiek tertziarizazioaren inpaktutik babestuz, dentsitate eta bizi kalitate egokiak ezarrita.
- Azpiegitura teknikoz eta oinarrizko zerbitzuez hornitzea lurraldea, gaur egungo premien arabera funtzionatzeko modua izan dezan.
- Garapen integral autofinantzatu bat lortzea, berreskuragarria eta produktiboa egingo duena ondarean eginiko inbertsioa.
OHCH ez da arduratzen soilik eraikinak birgaitzeaz, eta Habana Zaharreko biztanleen eta hiri osoaren inplikazioa lortzen saiatzen da. Birgaitutako eraikinen adibideak dira Segundo Cabo Museoa, Plaza Zaharraren eraberritzea, Kapitolioa, etab.
Aipatzekoa da ere a+ egitasmoa (Centro a+ Espacios Adolescentes), Habana Zaharreko nerabeen garapen sozial eta parte hartzailerako proiektutik sortua. Sozializazioa eta xede hezitzailea duen gozamena sustatzen dituen zentro bat da. Eskulan tailerren, musikaren, arte plastikoen, dantzaren, zientziaren, komunikazioaren eta teknologia berrien bitartez, ondarea ardatz harturik, gazteek eta nerabeek adierazpideak aurkitzen dituzte, beren beharren arabera.
Azkenik, Habana 500: espacios creativos egitasmoaren helburua da Habanako Hirigune Historikoaren eta herrialdearen hiri garapena eta garapen sozioekonomikoa bultzatzea, ekonomia kreatiboaren eta Habanan lan egiten duten kultur munduko agenteen gaitasunen sendotzearen bidez.
Euskadi:
Ondarearen kontzeptua eta haren zaintza –ondare materiala nahiz immateriala– nahiko modernoak dira, eta etengabe ari dira garatzen. UPV/EHUko Arkitektura GETek 10 urte daramatza ikasleak ondareari eta haren kudeaketari buruzko gaietan trebatzen, gradu, master edo graduondoko ikasketetan. Ikuspegi material eta zehatzenetik hasi –hala nola eraikitako ondarea–, paisaia baten barruko ondare materialaren eta haren balio ekonomiko eta sozialaren ideia zabalagoraino. Ondarea zentzu zabalean ulertuta, eraikinak, paisaiak eta, batez ere, pertsonak barne harturik: bai ohiko erabiltzaileak diren pertsonak, bai eremu horietako biztanleak, bai unean uneko bisitariak. Turismoaren ikuspegitik, ondarearen kontserbazioak eta haren ustiapenak zailtasunak, erronkak eta arriskuak ditu. EAEn, arlo horretan inplikatutako eragileek, erakundeek, erabiltzaileek, jabeek, hezkuntza eragileek eta ondare espezialistek parte hartzen dute. Eragile guztien partaidetza eta ondarearen diziplinarteko irakurketa funtsezkotzat hartzen dira proiektuak hobeto planifikatzeko eta haien etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko.
Beraz, Euskadik topaketan izango duen parte hartzearen ardatz tematiko nagusia izango da herritarren partaidetza landa eta hiri eremuetako ondarea zaintzeko eta balioesteko proiektuetan, kontuan izanik hainbat ikuspuntu eta diziplina; hala nola arkitektura, paisajismoa, antropologia, soziologia, etab.
Senegal:
Azkenik, Hahatay, son risas de Gandiol Senegalgo GGKEak aztergai izango ditu Gandiol udalerrian (Senegalgo iparraldea) tokiko materialekin eta material birziklatuekin eginiko eraikuntzen tokiko esperientziak, partaidetzan oinarritutako lan ikuspegi batetik: bertako herritarrek egitasmo honen hasieratik parte hartu dute kulturgune bat eta irrati komunitario bat eraikitzeko lanetan. Hori horrela, herritarrek hitza eta botoa izan dituzte eraikin komunitarioak diseinatzeko eta eraikitzeko orduan, eta prozesu hori aprobetxatu da pertsona horiek trebatzeko, hainbat lanbide, eraikuntza ekologikoko modalitate alternatibo eta teknika jasangarritan.
Gainera, topaketan izango dira ere Saint Louis hiriko (Senegalgo iparraldea) erakunde publikoak. "Afrikako Venezia" izenez ere ezagutzen den hiri hori frantziar kolonoek sortu zuten XVII. mendean, XIX. mendearen erdialdean urbanizatu zen, eta haren erdigunea uharte mehar batean dago. Saint Louis Senegalgo hiriburua izan zen 1872tik 1957ra, eta rol kultural eta ekonomiko garrantzitsua izan zuen Mendebaldeko Afrika osoan. Nabarmentzekoa da hiri kolonial hau Gizateriaren Ondarea dela 2000az geroztik. Hala eta guztiz ere, azken urteetan jasaten ari den narriadura dela eta, 2010etik UNESCOren "arriskuan" dagoen Ondarearen zerrendan sartzeko mehatxupean dago.
Helburuak
Kulturaren, Ondarearen eta Garapen Jasangarriaren arloan diharduten Kubako, Senegalgo eta Euskadiko eragileen gaitasunak indartzea toki ikuspegi eta ikuspegi global batetik.
Kulturaren, Ondarearen eta Garapen Jasangarriaren arloan diharduten Kubako, Senegalgo eta Euskadiko erakundeen eta pertsonen sareak sortzea.
Erakunde horien begirada eta esperientzia hurbiltzea EAEn bizi diren herritarrei, eta kultura eta ondare arloko estrategiei eta esperientziei buruzko eztabaida gune bateratu bat proposatzea.
Euskal gizarteak tokiko errealitateak eta errealitate globalak, eta haien arteko interkonexioa, modu kritikoan interpretatzeko duen gaitasuna ahalbidetzea eta biderkatzea: beren jatorriko testuinguruetan bizi diren errealitateak eta sustatzen diren gizarte eraldaketako esperientziak, zuzeneko testigantzen edo sorkuntza audiobisuala eta artistikoa ahalbidetzen duten istorio erreal edo fikzionatuen bidez. Kulturari eta Gizartea Eraldatzeko Komunikazioari lotutako Hegoalde globaleko kolektiboen aliantzak eta parte hartzea funtsezkoak eta estrategikoak dira topaketa honetarako.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2021-05-24
Registro
Inaugurazio instituzionala
- Itziar Urtasun Jimeno Ayuntamiento de Bilbao - Concejala del Área de Cooperación, Convivencia y Fiestas
- Paul Ortega Etcheverry Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo (AVCD) - Director
- Mikel Xabier Aizpuru Murua Gobierno Vasco - Director de Patrimonio Cultural
- Beatriz Zabalondo Loidi UPV/EHU - Directora de Euskera y Cultura del Campus de Bizkaia
- Juan Carlos Vázquez Velasco KCD ONGD - Director
Proyección de vídeos de patrimonio de Cuba y Senegal
“Nada urbano me es ajeno“
- Patricia Rodríguez Alomá Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana - Directora Plan - Esta ponente intervendrá Vía Zoom
Preguntas
“Experiencia del Ayuntamiento de Saint-Louis en términos de patrimonio y cooperación (ejes de desarrollo y proyectos emblemáticos del patrimonio)“
- Aida Mbaye Ayuntamiento de Saint Louis, Senegal - Primera adjunta del alcalde - Esta ponente intervendrá Vía Zoom
Preguntas
“Reivindicaciones feministas en defensa de la igualdad en el patrimonio cultural inmaterial“
- Margaret Louise Bullen UPV/EHU - Profesora en la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
Preguntas
Itxiera
- Juan Carlos Vázquez Velasco KCD ONGD - Director
2021-05-25
Presentación de la segunda jornada (Enkarni Gómez Genua E.T.S. de Arquitectura UPV/EHU)
“Formación en Oficios y Artesanías Patrimoniales en el Valle del Río Senegal, ¿qué especificidades y qué desafíos para la integración?“
- Abdoul Sow Universidad Gaston Berger (UGB), Saint-Louis, Senegal - Presidente de ICOMOS Senegal y Miembro de la Red UNITWIN-UNESCO - Este ponente intervendrá Vía Zoom
Preguntas
“Hacia el fortalecimiento de la participación comunitaria en el proyecto cultural de La Habana Vieja, Cuba“
- Katia Cárdenas Jiménez Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana. Cuba - Directora de Gestión Cultural de la Dirección de Patrimonio Cultural - Esta ponente intervendrá Vía Zoom
Preguntas
“Patrimonio y participación ciudadana“
- Koldo Telleria Andueza UPV/EHU - Profesor escuela de arquitectura E.T.S. Arquitectura
Preguntas
“Presentación del Centro de Investigación y Documentación de Senegal (CRDS) e instalación del Centro de Interpretación del Patrimonio Cultural y Natural“
- Fatima Fall Centro de Documentación e Investigación de Senegal - Directora - Esta ponente intervendrá Vía Zoom
Itxiera
- Enkarni Gomez Genua UPV/EHU - Profesora
2021-05-26
Presentación de la tercera jornada (Mamadou Día, colectivista y director de la ONGD senegalesa Hahatay, sonrisas de Gandiol)
“Socialización para la mejora del paisaje cotidiano. Proyecto Mugi Paisaia“
- Aida Lopez Urbaneja UPV/EHU - Cátedra UNESCO Paisajes Culturales y Patrimonio
Preguntas
“Comunicar el patrimonio: garantía de su preservación“
- Magda Resik Aguirre Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana - Directora - Esta ponente intervendrá Vía Zoom
Preguntas
Mesa redonda: Inquietudes y retos de futuro (con participación de todas las invitadas al encuentro, abierto a preguntas del público)
Itxiera
- Juan Carlos Vázquez Velasco KCD ONGD - Director
Zuzendariak
Juan Carlos Vázquez Velasco
KCD ONGD
Director de la Organización No Gubernamental para el Desarrollo Kultura, Communication y Desarrollo 'KCD' y del Festival Internacional de Cine invisible “Film Sozialak” de Bilbao. Desde el año 1988 trabaja en el ámbito de la Cooperación internacional y la Educación para la Transformación Social. Ha participado como jurado festivales de Cine Social en varias partes del mundo e impartido talleres y conferencias sobre la comunicación como herramienta de desarrollo.
Hizlariak
Margaret Louise Bullen
UPV/EHU
Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua (University of Bristol, 1987), Gizarte Antropologian doktorea (Institute of Latin American Studies, University of Liverpool, 1991). Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik gizarte antropologia irakasten du eta egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen dekano-ordea da, Practicuma eta Garapenerako Lankidetza koordinatzen duena. Farapi, antropologia aplikatuaren kontsultarako kide fundatzailea da. University Studies Abroad Consortium (USAC) patzuergoan kolaboratzeailea da eta Renon argitaratutako Basque Gender Studies (2003) egilea. Iker lerroak genero, jaiak eta erritualak alde batetik; immigrazioa, hizkuntza eta aniztasuna bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu diren aldaketen inguruan ikertu du (Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada…).
Katia Cárdenas Jiménez
Kazetaritzan lizentziaduna da (1995), eta Komunikazio Zientzietan masterduna (2006). Habanako Komunikazio Fakultatean eskuratu zituen bi tituluak.0} Kubako Kazetarien Batasuneko (UPEC) eta Gizarte Komunikatzaileen Elkarteko kide da. 1995ean ekin zion ibilbide profesionalari, Habanako Historialariaren Bulegoan (Oficina del Historiador, gaztelaniaz), eta zenbait kargu izan zituen erakunde horretan, kultura-programazioaren eta komunikazioaren alorretan. 2006an, berriz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako kultura-kudeaketaren zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan dihardu gaur egun. Harrezkeroztik, kultura-programa zabala koordinatu eta antolatu du, Historialariaren Bulegotik: 60 bat museo eta kultur zentroen jarduerak, erakundearen ekitaldi nagusiak eta plazetan egiten diren kontzertu eta ikuskizun guztiak. Beraren zuzendaritzapean egin ziren haurrei, nerabeei eta hirugarren adinekoei zuzendutako ondarearen alorreko zenbait gizarte-proiektu.
Fatima Fall
Kultura-erakunde eredugarrien prebentziozko kontserbazioan espezialista eta administratzaile izan zen Senegaleko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroan. Gaston Berger Unibertsitateko institutu bat da aipatutako zentroa, eta han ari da lanean azkeneko 28 urteotan (13 museoan eta 15 zentroaren zuzendaritzan). Saint Louis uhartea Munduko Ondarearen Zerrendan sartzeko artxibategia eta inbentarioa prestatzen ari den taldeko kidea da. Halaber, herrialdearen iparraldeko kultura- eta turismo-ondarea zaintzeko, gordetzeko eta balioesteko ekimen guztietan ere jardun da. 2009tik da Niang andrea Turismo Garapeneko Programaren Zuzendaritza Batzordeko kidea. 2019az geroztik, herrialde horretako erreferentziako aditua da UNESCOren ondare immaterialari buruzko programan. ICOMOS eta ICOMeko kide da; 2017tik, berriz, ICOMeko batzorde nazionalaren burua. Frantziako Palma Akademikoen Ordenako «Chevalière» izendatu zuten 2002ko martxoan; 2020ko otsailean, berriz, Senegaleko Merituaren Ordena Nazionaleko kide.
Enkarni Gomez Genua
Industria Ingeniaritzan doktorea Nafarroako Unibertsitatean 1995. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Nazioarteko Harremanen, Mugikortasunaren eta Eleaniztasunaren zuzendariordea. Zaak (Zaintza Kolektiboak eta Arkitektura) taldeko ikertzailea. ETS Arkitekturan garapenerako lankidetzarako GAZTENPATIA programaren koordinatzailea. Biomimesiseko Ri3 sarearen bazkide sortzailea. Irakasle Eraikitako Ondarearen eta dauden Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Integraleko Masterrean. Generoan, Teknologian eta Zientzian espezialista.
UPV/EHUko Ingurugiroaren Zientzietan lizentziaduna (2009) da, Paisajismo Masterra du (UPC) eta Paisaien Kudeaketa Masterra (UPV/EHU) egin du. Herritarren parte hartzearen eta Lurraldea, Paisaia eta Ondarearen kudeaketa eta ikerketaren arloan garatu du bere ibilbide profesionala. Egun, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedran ikertzaile eta koordinatzaile gisa lan egiteaz gain, Paisaiaren Kudeaketa eta Antolamendua hobetzeko sozializazio protokoloei buruzko doktorego-ikerketa burutzen ari da. Gainera, UFZ Ingurumen Ikerketa Zentroan (Leipzig, Alemania) izandako lehen esperientzia profesionaletik hasi, Bartzelonan BCNlandscape kolektiboa sortu eta gaur egun EAEra iritsi arte, nazio zein nazioarte mailako hainbat proiektutan parte hartu du, hezkuntzaren eta ingurumen sentsibilizazioaren, paisaia berreskuratzearen eta instalazio efimeroen arloan, besteak beste.
Aida Mbaye
Lehen alkateordea da Senegaleko Saint Louis hiriko udalean, eta irakaslea lanbidez. 1983an ekin zion politikagintzari, eta 2013az geroztik egun osoz jarduten da horretan. 2013-2016 epean, Saint Luoiseko udalaren Partaidetza, Genero eta Komunikazio Bulegoaren arduraduna izan zen. Lehen alkateordea da 1996az geroztik, eta hezkuntzaren (hamahiru urtez), hirigintzaren eta obren jarraipen-lanen (bost urtez) alorretan aritu da; gaur egun, berriz, administrazio orokorrari, egoera zibilari eta komunikazioari lotutako gaiez arduratzen da. Mugimendu asoziatiboari dagokionez, familia-plangintzaren arloan jardun da batik bat.
Magda Resik Aguirre
Arteen Unibertsitatean (ISA) graduatua, Teatrologian eta Dramaturgian urrezko diplomaduna eta arte-kritikan espezializatua. Gaur egun, Habana Hiriko (Kuba) Historiagilearen Bulegoko komunikazio-zuzendaria da. «Juventud Rebelde» egunkariko kazetari gisa hasi zen lanean, 1990ean, egunkariko kultura-orrialdeetan iruzkin kritikoak argitaratuz. Gazteria eta Gizarte Sailetako editorea izan zen geroago, eta, 1995ean, Kultura saileko buru izendatu zuten. Bere lanbide-karrera luzean zehar «En primera persona» telebistako kultura-albistegia zuzendu eta aurkeztu du, baita telebistako beste hainbat kultura-saio ere. Era berean, La Habana Hiriko Historialariaren Bulegoari lotutako Habana Radio gizarte-proiektuko zuzendaria izan da. Irrati horren programazioak historiari, kulturari eta ondareari lotutako edukia du eta Kubako herritarrei zuzenduta dago, batik bat sortze-hirietako erdigune historikoak berroneratzeko lan laudagarria egiten dutenei.
Patricia Rodríguez Alomá
Habanako Arkitektura Fakultatean ikasi zuen, eta han graduatu zen. Habana Zaharraren birgaitze-lanetan jardun zen, Kontserbazio, Leheneratze eta Museologia Zentro Nazionalean (1984-1994); ondoren, 1994tik, Habana hiriko Historialaren Bulegoan aritu zen; 1995etik, berriz, Plan Nagusiaren koordinazio teknikoaz arduratzen da, eta haren zuzendari da 2003az geroztik. Habanako zenbait ingurune baliotsuren garapen integrala zuzentzen du elkarte horrek. Bestalde, Habana hiriko historialari den Eusebio Leal doktorearen zuzeneko laguntzailea eta jarraitzailea izan da. Zientzia Teknikoetan doktore da, 2010az geroztik (tesiaren izenburua, «Gestión del desarrollo integral en los centros históricos», Zentro historikoen garapen integralaren kudeaketa). Kubako zenbait unibertsitatetako alboko irakasle titularra da, eta laguntzailea atzerriko beste zenbaitetan. Aholkulari ere jarduten da, Kuban zein nazioartean. 2003tik, Ondare Hirien Kudeaketari buruzko Nazioarteko Topaketen lehendakaria da, et
Koldo Telleria Andueza
UPV/EHU
Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.
Abdoul Sow
Senegaleko Saint Louiseko Gaston Berger Unibertsitateko irakasle titularra da Zibilizazio, Erlijio, Arte eta Komunikazio Fakultatean. Ondarearen Lanbideen Saileko (MDP) zuzendaria eta zuzendari zientifikoa da fakultate horretan. Senegaleko sektore guztiz berritzaile horretako diseinatzaile nagusietako bat izan zen, bai eta zuzendaria ere 2012tik 2016ra. Geografoa da, doktore lurralde-antolamenduan eta hirigintzan (Paris X-Nanterre Unibertsitatea) eta Goi Ikasketa Espezializatuetako diplomaduna (DSS) Hirigintzan eta Toki Garapenean (2000n lizentziatua). Hirigilea ere bada, eta lanbide horretan ere jarduten da. Arkitektura- zein hiri-ondarea eta turismoa ditu aztergai nagusi, eta hiriarekin, hiriko zer guztiekin eta lurralde aldakorrekin lotzen ditu. 2002tik 2010era, irakasle jardun zen Unibertsitatean eta Frantziako Arkitektura eta Paisaia Eskoletan. Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseiluko lehendakaria da Icomos Internacionaleko kide eta aditua, eta Unitwin-Unesco sareko kidea.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-05-24 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2021-05-24 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago