Itzuli

Mugaz gaindiko aliantzek eskualdeen motor gisa duten eragina nabarmendu da Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetan

Uztailaren 15etik 19ra ospatu den hirugarren edizioan zazpi ehundik gora partehartzaile izan dira.

Baionako Cité des Arts eskola bost egunez askotariko eragile eta ikaslerentzat topagune aberasgarria bilakatu da Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen karietara. Ikastaro hauek unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza zabaltzea dute xede eta mugaz gaindiko herritarrei, ikaslegoari eta mundu akademikoari zuzendurik daude.

Bost egunez mugaz gaindiko ikuspegia aintzat hartuz jasangarritasuna, gizarte, kultura zein hizkuntzalaritzari lotutako gaiak landu dira askotariko hitzaldi eta mahai inguruen bitartez. Ikastaroez gain uztailaren 15ean “Migrazioa: kontrolari buruzko eztabaidatik gizarteratzera" izeneko irekiera solasaldia izan zen eta uztailaren hasieran SALTILLO eskola-ontzian hiru eguneko zeharkaldia egin zen itsas ibilbidearen bidez itsas ingurunearen osasunaren aldeko mugaz gaindiko azterketa eginez.

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak 2022an sortu ziren, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen lankidetzari esker, eta mugaz gaindiko tokiko agintarien laguntzarekin.

Joseba Erremundeguy, Baionako zinegotziaren hitzetan “Baionako Udalarentzat garrantzitsua da Hego Euskal Herrian tradizio handia duten unibertsitateko uda ikastaroak Ipar Euskal Herrira ekartzea ez baita ez Baionan ez Frantzia mailan horrelako ohiturarik. Mundua gero eta konplexuagoa den honetan gizarte gaiak ere biziki konplexuak dira eta gai horiek gizarteratzeko garrantzitsuak dira horrelako topaguneak”.

Programa honen xedea da parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza zabaltzea, bai eta erakunde publikoen plan estrategikoak hedatzea ere, Euroeskualdean ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatze aldera, zeinak berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzaile gisa kokatuko dituen.

Irune Berasaluze, Gipuzkoako Gobernantzako Foru Diputatu eta bozeramaileak Gipuzkoa eta iparraldearen arteko lankidetza sustatzearen garrantzia azpimarratu du: “lankidetzazko gobernantza da gure eredua eta uste dugu unibertsitatearekin batera ezagutzaren transferentzia eraginez, elkar ezagutuz eta elkarrekin lan eginez indartsuagoak izango garela, beraz, mugaren bi aldeetako lankidetza hau ezinbestekoa dugu”.

Ikastaroetako hizkuntzak Euroeskualdeko hiru ofizialak izan dira euskara, frantsesa eta gaztelania, eta aurrez aurre ezezik programazioaren zati bat online jarraitu ahal izan da zuzenean.

Egitasmo honek agerian utzi du beste behin unibertsitateek eginkizun proaktibo bat dutela, Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan lortu den moduan, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-arloan kohesionatuagoa dagoen mugaz gaindiko gune bat sortzeko orduan. Agerikoa da hau partehartzaileen profilari erreparatzen badiogu. Aurrez aurreko saioetara ipar eta hego euskal herriko eragile eta unibertsitateetatik hurbildu dira batez ere. Era berean, mugaz gaindiko eremuetako kezkak unibertsalak direla nabarmen utzi dute, zenbait ikastaro online jarraitzeko kanpotik izan den eskariak. Espainia eta Frantziako parte hartzaileez gain Aljeria, Argentina, Bulgaria, Errumaniako, Kolonbia, Mexiko eta Nigeriako ikasleek hartu dute parte, besteak beste.

Itziar Alkorta, UIKko zuzendari akademikoak aditzera eman duenez, “Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen hirugarren edizioa arrakastatsua izan da. Hamaika ikastaro hauetan lagun asko bildu dira: akademiako kideak, erakunde publikoetako ordezkariak eta herritarrak oro har. Balorazio orokorrari dagokionez, ibilitako hiru edizioek erakutsi dute proiektuak etorkizuna duela, zerbitzu publikoa eskaintzen diogula gizarteari eta batez ere mugarteko hiritarroi axola zaizkigun gaien gaineko gogoeta garrantzitsu eta nabarmen bat egiten ari garela eta espero dugu egitasmo honek arnas luzeko ibilbidea izatea. Horretan jarriko dugu indarra”.

Euroeskualdeko unibertsitate eta erakunde publikoen lankidetza

Egitasmoa erakunde guzti hauen lankidetzaren emaitza da:

l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa (UIK), l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER zentroa eta Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx). Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakundeen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena.

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak 2024 – programa zehatza

IKASTAROA / COURSE / CURSO

 ZUZENDARIA / DIRECTEUR/À / DIRECTOR/A

DATA / DATE / FECHA 

El buque escuela SALTILLO: exploración transfronteriza por la salud del medio marino

Imanol Basterrechea

2-5/07/24

Migrazioa: kontrolari buruzko eztabaidatik gizarteratzerarra

2023ko Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroei buruzko liburuaren aurkezpena

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen irekiera.

15/07/24

La creación de alianzas universitarias transfronterizas como motor de las regiones fronterizas

Leyre Azcona

15/7/2024

Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian

Sebastian Castet

15/7/2024

MUG'ARTEAN: ikerketa eta sorkuntza solasean mugari begira

Aitzpea Leizaola

16/7/2024

Littoral basque : biodiversité et outils de protection du milieu marin de part et d’autre de la frontière

Caroline Sarrade

16/7/2024

Hizkuntzen erabilera eta ikasketa hizkuntza gutxituekin bizikidetzan: inklusiorako mugarriak

Nahia Idoiaga Mondragon

16/7/2024

Euskalkien ageriko aurpegia 2024an

Irantzu Epelde

17/7/2024

Jasangarritasuna eta Lankidetza Euskal Gastronomian: Etorkizunerantz Bidaia

Iker Goiria

17/7/2024

Loger- Alojar - Ostatatu

Helene Larralde

18/7/2024

El medio rural ante el cambio global: una mirada geográfica.

Itziar Aguado

18/7/2024

Argizari galdua. Artxibategiak, ezagutzak eta sorkuntza / Archives, savoirs et création / Archivos, saberes y creación

Nerea de Diego

19/7/2024

Exemples et projets de participation citoyenne transfrontalière

Julien Latour

19/7/2024