Azpeitian ospatu den lehenengo TopaGuneak parte hartzeko metodo berriei bidea ireki die
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UIKrekin lankidetzan, antolatutako parte-hartze zikloaren lehen geldialdiak, herritarren eta eragile espezializatuen arteko lankidetza eta parte-hartze modu berrien harrera ona egiaztatu du. Azpeitia izan zen topaketarako eta hausnarketa bateraturako lehenengo parada, non orain arte hautemandako oztopoak eta parte-hartze zuzenagoan oinarritutako metodologia berriek eskaintzen dituzten aukerak partekatu ziren, eta guzti hori nola sustatu topaguneak horren errealitate izan daitezen. Bideoan han izan ziren pertsonen testigantzak ezagutzeko aukera izango duzu.
NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa. Izenburu honekin hasten da hiru saioko ziklo hau, herritarren eta erakunde publikoen arteko lankidetza-prozesu irekia errazteko beharrezkoak diren harremanak egiteko eta aukerak, baldintzak eta gaitasuna aktibatzeko modu berriak ahalbidetzen dituena. Azpeitiko San Agustin kulturgunean hainbat pertsona eseri ziren sistema eta alderdi politikoekiko atxikimendu eza, parte-hartzerik ezaren azpian dagoen konfiantza eta motibazio faltaren inguruan solasteko, hitz egiteko eta entzuteko espazio komun bat modu eraikitzailean sortzeko, alegia. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu errespetuz eta entzute aktiboz hitz egiteko eta eraikitzeko segurtasun- eta zintzotasun-leku bat ahalbidetu zuten pertsona guztiei.
Hurrengo zikloa Donostiako Miramar Jauregian izango da, UIKaren egoitzan, otsailaren 25an, eta AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina titulupean. Parte hartzeko ezinbesteko aukerak eta baldintzak sortzeko moduari buruz eztabaidatuko da, hori egiteko ezintasunean eragin dezaketen desberdintasunak gainditzeko eta ezagutzeko asmoz. Egingo diren galderetako batzuk honako hauek izango dira: Partaidetza bultzatu eta sustatzeko asmoz, balioan ipini eta aitortzeari begira, hobariak egon behar ote dira? Zeintzuk dira horren arrisku eta indarguneak? Mundu zabalean zein esperientzia daude? Gipuzkoan zein gogoeta egin dira?
Izen-ematea doakoa eta irekia da esteka honetan.