DSF
Activité ouverte
ERAKUSKETA - «Itzulerarik gabeko puntua» (Sergi Reboredo Manzanares , fotokazetaria)

ERAKUSKETA - «Itzulerarik gabeko puntua» (Sergi Reboredo Manzanares , fotokazetaria)

22.Aoû - 15. Sep, 2022 Cod. W16-22

Donostiako Miramar Jauregian, abuztuaren 22tik irailaren 15era, klima aldaketari buruzko argazki erakusketa bat egongo da ikusgai, Sergi Reboredo argazkilari katalanaren irudiekin.

Description

Doakoa den «Itzulerarik gabeko puntua» erakusketa 20 urtetik gorako lanaren emaitza da. Denbora horretan, egileak klima-aldaketaren ondorioak dokumentatu ditu hamarka herrialdetan. Kontinente guztietara egindako bidaietan egiaztatu ahal izan du, erremediorik jarri ezean, egun ezagutzen dugun planetako bizitza suntsituko dugula.

Ingurumen Informazioaren Kazetarien Elkarteak (APIA gaztelaniazko sigletan) eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatzen duten Ingurumen-Komunikazioaren Eskolaren markoan kokatzen da erakusketa. Ekimen horrek laugarren edizioa izango du irailaren 7an eta 8an egingo den Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetan, «Krisi ekologikoa, osasun-krisia» izenburuarekin. 2022ko Ingurumen-Komunikazioaren Eskolan matrikulatzeko epea abian da.

Sergi Reboredo ibilbide profesional luzeko fotokazetari kataluniarra da. Kataluniako Argazkilaritza Ikasketen Institutuan ikasi zuen 1998 eta 2001 bitartean, eta Gijoneko Unibertsitatearen beka bat jaso zuen. Bere ibilbidean sari ugari jaso ditu, besteak beste, Eskubide Zibilen Fundazioaren 2003ko saria, «Giza-eskubideak» III. Argazki-Lehiaketa Nazionalaren lehen saria (Realejos, Tenerife), Toledoko Udalaren Eugenio Rodríguez lehen saria eta Caixa Galicia Fundazioaren Juan Cancelo fotokazetaritzako saria 2007an. Halaber, 2012an Financial Times egunkari ekonomikoak antolatzen duen PICTET sari ospetsurako izendatu zuten, 2015an UNESCOren Humanity Photo Award saria jaso zuen eta 2018an Casa África erakundeak Afrikako hirietan egindako argazki onenaren saria eman zion.

Erakusketak egin ditu Maison de l’UNESCOn (Paris), Museo de Arte Guangdongeko Arte Museoan (Guangzhou, Txina), La Casa Encendidan (Madril), MACBAn, Kowasa Galleryn, SONIMAGen, Perpignanen (Frantzia) eta Bartzelonako Institut Català Internacional per la Paun. 2004n Barcelona 2004 como mentira argitaratu zuen, Manuel Trallero idazlearekin; 2018an, 101 lugares de mundo eta 2019an, Trenes por el mundo.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Publiko orokorra

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa