Mendiko bazka eremuen erabilera jasangarria (edo artzain baten eta bere ardien bizimodua)
Description
Ardiek ikusarazi zidaten bulegotik uler ez nezakeena.
Iazko udaberrian Nafarroa Behereko Pirineoetara joan nintzenean oraindik oso ikuspuntu akademikoa nuen mendiko abeltzaintzaren inguruan. Banekien mendiko bazka eremuen erabilera jasangarri bat egiteko gehiegizko zein gutxiegizko larratzeak saihestu behar direla, hurrenez hurren zoru biluziak eta sastrakatzeak (sute arrisku handia dakar horrek) sor ditzaketelako. Bien ala bien ondorioak berotegi-efektuko gasen emisioak dira.
Ez nekien, ordea, ardiak helburu horretara gidatzeko haien bazka-patroi naturalaren aurka egitea zela. Gobernatze jasangarri baterako gidatutako artzaintza bat lortzeko, erronka fisikoa izateaz gain, ardiekin zinezko komunikazioa landu beharra dago. Izan ere, bi aldeek, hots, artzainak eta artaldeak, elkar entzun behar dute.
Ikertzaile gisa oso argi nituen hainbat gaien inguruko ikuspuntu berriak sorrarazi zizkidan artzain bizimoduak. Are, nire barneko artzaina nire barneko ikertzailearekin kontraesanetan hasi zen. Artzaintza gertutik ezagutu nuenean, lehen imaginatzen ere ez nuen zailtasun batekin egin nuen topo. Susmoa dut zailtasun horrekiko ignorantziak oztopoak sortzen dituela logikoak diruditen politika edo gomendio zientifikoak mundu errealean aplikatzerakoan.
Mendiko bazken jasangarritasunerako ezinbestekoa da artzainen jakinduriatik haratago, behaketarako duten trebetasuna aitortzea, haien lanbidea baloratzea eta mespretxu kulturaletik ateratzea.
Activité s'adressant à
- Publiko orokorra
Collaborateurs
Programme
2022-04-07
Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia
“Manejo sostenible de pastos de montaña (o la vida de una pastora y sus ovejas)“
- Elena Galan del Castillo | Investigadora del BC3 Basque Centre for Climate Change
Conférenciers
Elena Galan del Castillo
Investigadora del BC3 Basque Centre for Climate Change
Ekonomia Historian doktorea, Ingurumen Zientziatan lizentziatua. Doktoratu ondoko ikertzailea Basque Centre for Climate Change-n (BC3). Bere tesian XX. mendean Katalunian nekazaritzak eta abeltzaintzak izandako trantsizioa aztertu zuen. Klima-aldaketaren inpaktuak eta esne-abeltzaintzan izan dezakeen eragina aztertzen aritu da. Berriki, euskal artzaintza sistemen alderdi ekonomiko, sozial eta instituzionalak ikertu ditu, Artzain Eskolarekin koprodukzio prozesu bat barne. Denboraldi honetan lan akademikoa albo batean utzi du Pirineoetan (Nafarroa Beherean hain zuzen) artzain gisa lan egiteko. Egonaldi horri esker beltzaintza-sektorearen ikuspegi sakon bezain konplexu bat lortu du.
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa