Back

Nire mezua jakinarazi, irudiak irakurri eta irudia sortu

Euskarazko prentsa, irrati eta telebista eskaintza handiagoa izateak ez du igoera esponentzialik ekarri, komunikazio digitala sortzen zen bitartean beste hizkuntzetako eskaintzak ere handitzen zirelako. Behategia edo Hekimen bezalako plataformekin batera, UPV/EHUko Uda Ikastaroek 4 hamarkada horien errepaso kritikoa egingo dute, komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea elkartuz, etorkizunerako apustua egiteko asmoarekin.

Nahi duguna da eraginkortasunez komunikatzea, inprobisazioa menderatzea, eztabaidatzen jakitea, bozeramailea izaten jakitea edota lidergo soziala izatea. Horiek dira “Hablar siempre con eficacia” tailerreko balioak, aurtengo edizioan ere bueltan izango duguna UPV/EHUko Uda Ikastaroetan.

Komunikazio bisualaz eta pentsamendu bisualaz ere arduratzen gara. Visual Thinking tresnekin liburutegi bisual pertsonal bat egiten ikasiko dugu, izan ditzakeen erabilera profesionalak kontuan hartuta.

Diseinu grafikoa da UPV/EHUko Uda Ikastaroen beste erreferenteetako bat. Aurten, liburuen estalkiak «irakurtzea» proposatzen dugu, baliabide erretorikoak, ikonografikoak, tipografikoak eta kromatikoak aztertuz, diseinu grafikoak diskurtso sozialerako eta kultura-eraikuntzarako bitarteko edo arma gisa duen gaitasuna ulertuz. Liburu baten aurrean gaudenean, senez begiratzen diogu haren estalkiari, hura irakurtzera gonbidatzen gaituen iradokizun bat jasotzea espero baitugu.

Neurozientzia pixka bat ere badago. Neurozientzia burmuina eta kontzientzia ulertzeko modu berri gisa ulertuta, eta Big Data tekniken bidez atzematea nahi duten ikus-entzunezko mezuetan zentratzen bagara, emaitza bikaina izan daiteke enpresa bateko marketin arduradunarentzat. Audientzia, Neuromarketing eta Big Data terminoak uztartzeko moduaren arabera, sistema demokratikoa arriskuan jar daiteke.

Gaztelaniazko esaera zaharrak dioenez:. “Gánate la fama y échate a dormir”. Hori bai, horretarako, lehenik ospea irabazi behar da: identitatea eta irudia, koherentzia, seriotasuna eta autoritatea. Zure marka pertsonala lortzea, orain Branding pertsonala deitzen den hori. UPV/EHUko Uda Ikastaroek aukera hau ere eskaintzen dizute.

Komunikazio zikloko ikastaroak ikusi