Back

2021erako Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea zabalik

2020ko edizioaren ezaugarria COVID-19aren pandemiak markatutako egoeretara egokitzeko gaitasuna izan da; erronka handi horrek bizkortu egin du teknologia digitalak UPV/EHUko Uda Ikastaroen edukiak prestatzeko eta zabaltzeko erabilitako prozesua.

2021ean, Uda Ikastaroen kalitatea hobetzen jarraitu nahi dugu, Topagune izaten jarraitzeko, hau da, egungo eta etorkizuneko gizartearen erronka handiei buruzko formakuntza, informazio eta eztabaida gune izateko. Pandemiaren garaitik indartsuago, ezagutza gehiagorekin eta jasangarriago ateratzen sustatu nahi dugu.

Horregatik, 2021ean Uda Ikastaroek parte hartzeko aukera gehiago eskaintzea nahi dugu, metodologia inklusiboagoen bidez eta teknologia digitalak kontuan hartuta, pandemiaren bilakaerari dagokionez ziurgabetasun-egoeran aurrera egiten jarraitzeko.

Gure ustez, COVID-19aren pandemiaren ondorioz bizi dugun egoeran, are beharrezkoagoa da gizarteko eragileen arteko eztabaida objektiboa ahalbidetuko duen gune bat izatea, gizartea eraldatzen lagunduko duten ondorioak ateratzeko.

Deialdi honetan, bide horretan aurrera egitera animatzen ditugu Uda Ikastaroetako zuzendariak..

2021erako honako helburu hauek ezarri ditugu:

Uda Ikastaroen kalitatea eta eragina hobetzen jarraitzea.
Euskal kultura zabaltzen laguntzea.
Gizarteko eta mundu akademikoko eta/edo zientifikoko eragile garrantzitsuak erakartzea.
Gizarteko sektoreen parte-hartzea sustatzea, eztabaidak aberasteko eta ikuspuntuak eta planteamenduak ikusarazteko.
Teknologia berrien bidez publiko berriengana iristea: bereziki, gazteengana eta nazioarteko publikoarengana.
Ikastaroak emateko metodologietan teknologia digital berrien erabilera sustatzea.
Ikastaroetan ikasleek parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea.
Eduki digitalak sortzea sareetan zabaltzeko.
Donostia Sustainability Forum garatzea.

Informazio gehiago

Proposamena bidali