Back

“Sinboloen eta Hitzen artean.UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40 urteak”

Liburuaren xedea izan da UPV/EHUko Uda Ikastaroen berrogei urteko ibilbidea sintetizatzea, haien hasiera, bilakaera eta identitatea adieraztea, sinboloen eta hitzen bidez. Udaldietako ibilbide jada luze bat, unibertsitate ikasketen osagarri diren hezkuntza jardueretan, aitortu eta identifikatu nahi duten sinboloak eta hitzak. Adierazpen baliabide pribilegiatu gisa, unibertsitate publikoaren Uda Ikastaroen kontzeptuak eta balioak deskribatu eta transmititu nahi dituzten sinboloak eta hitzak, konbinatu egin direnak mantentzeko ikastaroen lehenengo zuzendari Ricardo Echeparek bere etapa amaitzean aipatu zuen desioa: «aurrera jarraitu indar berriekin, ideiak berreskuratuz».

Liburuaren hasieran, Eduardo Chillidak eginiko Uda Ikastaroen ikurraren jatorria azaltzen da, berebiziko ondarea, «Unibertsitatearekiko lotura adierazten duen besarkada», egilearen beraren hitzetan.   Denok identifikatzen dugun sinboloa, Uda Ikastaroak lotzen eta sustraitzen dituena gure herrian, eta aldi berean etorkizunari begira dagoena.

Ondoren, berrogei hitzen bidez, Uda Ikastaroen berrogei edizioetako gertakari esanguratsuenak sintetizatzen dira.  Hitz horiek zentzu figuratiboa hartzen dute esan denari eta egin denari dagokienez, eta Uda Ikastaroen urte hauetako guztietako jarrera eta ekintzak zehazten dituzte.

Amaitzeko, ikastaroen hainbat ediziotako kartel bilduma bat aurkezten da. Diseinu Grafikoko Tailerreko ikasleek eginiko kartelak, duela hogei urtetik hona Uda Ikastaroen programaren parte den jardueretako bat. Sinbolizazio grafikoaren prozesuan, hitzak izan dira beti abiapuntu. Uda Ikastaroak zer diren definitzen eta interpretatzen saiatzen diren hitzak: zer egiten duten, zertarako, norentzat, nola, edo zer espero den haiengandik.

Azken batean, sinboloak eta hitzak, liburu honetan elkartzen direnak, eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen berrogei urte hauen kontzeptuak eta balioak ahalik eta hobekien transmititzen saiatzen direnak.  Sinbolo eta hitz horien bidez, zerbait baieztatu edo haren berri eman nahi da, baina, horrez gainera, aurrera egiteko bultzada eta gidari izan daitezen ere lortu nahi dugu.

Memoria instituzionala