Activité gratuite
DSF
Euskal Herriko industria-birmoldaketetatik zer ikasi dugu deskarbonizaziorako trantsizioari hobeto aurre egiteko?

Euskal Herriko industria-birmoldaketetatik zer ikasi dugu deskarbonizaziorako trantsizioari hobeto aurre egiteko?

09.Sep - 09. Sep, 2021 Cod. W08-21

Description

Jarduera aurrez aurre ospatuko da (AGORTUA) eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

“Green Deala: Inflexio-puntua krisi klimatikoaren aurka?” Uda Ikastaroak barne hartzen duen mahai-inguru honek, 2050ean ekonomia erabat deskarbonizatua lortzeko erronka politiko, ekonomiko eta sozialak jorratuko ditu.

Gizarte osoari irekitako eztabaida honetan, hausnarketa hori Euskal Herriko errealitate zehatzera hurbildu nahi dugu. Azken hamarkadetan birmoldaketa eta eraldaketa garrantzitsuak gertatu dira Euskal Herrian. Egun, krisi klimatikoari erantzuteko, sektore garrantzitsuak eraldatu behar dira, besteak beste, siderurgia, petrolioa fintzea, automobilgintza edo haren industria osagarriak, BPGaren eta enpleguaren ehuneko handia hartzen baitute. Aldi berean, energia berriztagarrien balio-kateari lotutako beste sektore batzuetan aukera berriak irekitzen dira, hala nola haize-energian edo ibilgailu elektrikoentzako potentzia-elektronikan.

Eztabaida honetan parte hartuko dute euskal gizarteko entzute handiko pertsonek, eraldaketa garrantzitsuen lekuko izan direnak. Haien esperientziak hobeto prestatzen lagunduko digu Euskal Herrian aukerak aprobetxatzeko eta arriskuak gutxitzeko gizarte jasangarriago eta inklusiboago baterako trantsizioan.

Lire la suite

Objectifs

 .

Activité s'adressant à

  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • BC3

Programme

2021-09-09

18:30 - 20:00

Mahai ingurua: “¿Qué hemos aprendido de las reconversiones industriales en el País Vasco para afrontar mejor la transición hacia la descarcarbonización?“

  • Victor Viñuales ECODES - Director (Moderatzailea)
  • Juan José Ibarretxe Markuartu Agirre Lehendakaria Center - Presidente
  • Cristina Oyón Echeverria SPRI - Directora de Innovación y Sostenibilidad
  • Jose Ignacio Hormaeche Cluster de Energía - Director
  • Sara de la Rica Goiricelaya UPV/EHU y Directora ISEAK - Catedrática de Economía

Conférenciers

Victor Viñuales

ECODES

Soziologoa, Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) sortzaileetako bat eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko presidenteordea, Inditexeko Kontseilu Sozialeko eta Sol Meliáko iraunkortasun adituen paneleko kidea. Ie Business Schooleko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako Goi Programako irakasle elkartua 2007tik. Biodiversidad Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Triodos Bank Españaren Aholku Batzordeko kidea, Creas Fondo Social Aholku Batzordeko kidea; Espainiako Gobernuaren Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Aholku Batzordeko kidea, eta Hazloposible Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Espainiako Greenpeaceko Kontseiluko kidea da. Finantza Arduratsu eta Jasangarrien Zentroko Adituen Kontseiluko kidea eta Espainiako Garapen Iraunkorreko Kontseiluko kidea. Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008) liburuaren egilea da, eta "Sabores Próximos" Nekazaritza ekologikoko enpresaren sortzaileetako bat.

Juan José Ibarretxe Markuartu

Agirre Lehendakaria Center

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria izan zen 1999 – 2009 artean. Ekonomian Zientzietan lizentziatu zen eta doktore tesia ere egina du: Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapenaren jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak. 2013ko martxoaz geroztik Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studieseko zuzendaria da. 9 ikasturtez katedradun bisitaria izan da Puerto Rico-ko Interamericana unibertsitatean. “The Basque Case: a Comprehensive Model for Sustainable Human Development”. Ikerketa proiektuaren zuzendaria ere izan da, New York-eko Columbia Unibertsitatearekin, Washington-eko George Mason Unibertsitateaarekin eta Londreseko EUCLID unibertsitatearekin lankidetzan. Honoris Causa doktore izendatu zuten Rosarioko Unibertsitatean, La Platako Unibertsitate Nazionalean, “Ivane Javakhishvili Tbilisi” Unibertsitate Publikoan, Kordobako Unibertsitatean, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Puerto Ricoko Unibertsitate Interamerikarrean.

Cristina Oyón Echeverria

SPRI

Cristina Oyon Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria da SPRIn (www.spri.eus), Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresen Garapenerako Agentzian. Garapen teknologikoko eta enpresa-garapeneko estrategiak diseinatu, inplementatu, komunikatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzen da, eskualdeko lehiakortasun-politiken esparruan, RIS3 Espezializazio Adimenduneko Eskualde Estrategia barne. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisikan lizentziatua da. Europako Batzordeko High Level Industrial Roundtable 'Industry 2030' goi mailako mahaiko kide izan zen, eta berriki Industrial Forumeko kide izendatu dute. Mahai horrek Europako Batzordeari lagunduko dio ekosistema industrialak aztertzen, eta industriaren arriskuak eta beharrak ebaluatuko ditu trantsizio jasangarri eta digital bikoitzean. World Manufacturing Forumeko Women in Manufacturing adituen taldeko burua da.

Jose Ignacio Hormaeche

Cluster de Energía del País Vasco

Jose Ignacio Hormaeche Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari hidraulikoa eta energetikoa da. Gaur egun, Euskadiko Energia Klusterreko zuzendari nagusia da. Energiaren Kluster Elkartea (ACE) irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1996. urtearen amaieran eratua, Eusko Jaurlaritzak industria-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko duen politikaren esparruan. Gaur egun, 172 enpresa eta erakunde biltzen ditu: energia-operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritzak, zerbitzu-enpresak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta Eusko Jaurlaritzako agentzia publikoak. Enpresen arteko lankidetzaren eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez, Euskadiko energia-sektorearen lehiakortasuna hobetzea da AKEren misioa, enpresa txiki eta ertainei arreta berezia eskainiz. Aurretik, Jose Ignacio GAMESAko Eragiketen zuzendaria eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izan da, besteak beste.

Sara de la Rica Goiricelaya

Universidad del País Vasco

Sara de la Rica Ekonomiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2018an sortu zenetik, ISEAK Fundazioko zuzendaria da. Lan-merkatua du espezialitate-eremu, eta, bereziki, faktore sozioekonomikoek, sexuak, jatorriak edo adinak eragindako lan-desberdintasunak. Pobreziaren azterketaz eta digitalizazioaren aurreko erronkez ere arduratzen da. Gaur egun beste kargu batzuk ere betetzen ditu, hala nola Iberdrolako Kontseiluko kidea, Izako Ikertzaile Elkartua (Institute of Labour Economics) eta Ametic-eko Gogoeta Foroko kidea (Elektronika eta Komunikazioko Espainiako Enpresen Elkarte Multisektoriala). 2018an Sarak "2018ko Euskal Ekonomisten Saria" saria jaso zuen, Ekonomisten Euskal Elkargoak emana.

Lieu de l'événement

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia