X Congreso anual Geaccounting. Contabilidad social para la sostenibilidad
Azalpena
Hamargarren edizioa egitera doan ikastaro honen helburua da diziplina arteko eztabaida eta gogoeta sustatzea erakundeen gizarte funtzioaren inguruan. Publiko zabalari begira antolatzen da, erakunde mota berri baten eraikuntzan interesatuta dagoena, ikuspegi humanista batetik gizarte onura sortzen lagunduko duen erakundea. Aurtengo ikastaroaren ardatza izango da kontabilitate soziala, haren funtzioa erakundeetan jasangarritasuna bultzatzeko elementu gisa.
Ikastaroak aztergai izango du gaur egun gizartearentzat berebiziko garrantzia duen gai bat: jasangarritasuna. Beharrezkoa da gobernuen, sektore pribatuaren, gizarte zibilaren eta herritarren arteko lankidetza ondorengo belaunaldiei planeta hobeago bat utziko diegula ziurtatzeko.
Hori horrela, kontabilitate sozialak erakundeen jasangarritasunari egiten dion ekarpenari erreparatuko diogu, eta haren aplikazioari lotutako esperientzia berritzaileak ezagutuko ditugu.
Erakunde baten errendimendua neurtzeko ikuspegi tradizionala oinarritzen da soil-soilik erakundeak akziodunentzat sortutako balioan, eta, beraz, adierazle nagusiak finantzarioak dira. Ikuspegi berri batetik, jasangarritasunetik hain zuzen, balioaren kontzeptu zabalago bat har dezakegu, stakeholder guztien balio banatua barne hartzen duena, ez bakarrik akziodunena. Halaber, kontuan hartzen ditu ere, modu integratu eta sistematiko batean, erakundeak bere interes taldeentzat dituen efektu ez zuzenki ekonomikoak. Balio zabalago horri gizarte balioa dei diezaiokegu, erakunde jakin batek gizarte osoarentzat sortzen duen balio erreala islatzeagatik, eta lagungarri izango da jasangarritasuna lortzeko erakundeetan.
Bost ardatz tematiko nagusi eta zeharkakoren bidez, modu integratu eta zabal batean landu nahi dira kontabilitate sozialaren praktika eta teoriari lotutako gai nagusiak eta jasangarritasunari egiten dion ekarpena:
- Enpresa eredu berriak
- Gizarte Balioa sortzea eta GJHak
- Kontabilitate Sozialaren aplikazio sektoriala
- Gizarte balioa eta erosketa publikoa
- Balio emozionala kontabilizatzea
Ardatzak landuko dira saio bat baino gehiagotan, hainbat publiko eta sakontze mailatarako pentsatuak. Horrela, ikastaro egoki bat eskaini nahi da, ikasleen interesei, kezkei eta ezagutzei erantzungo diena. Saioen bitartez, sakondu egingo da inplikatutako agente bakoitzaren eduki espezifikoetan, eta interes orokorreko esperientzia inspiratzaileak partekatuko dira.
Ikasleen heterogeneotasuna dela eta, ikastaro hau funtsezkoa izan daiteke inplikatuta dauden agenteen inguruko sareak indartzeko, gizarte balioaren sorkuntzan eta kuantifikazioan eragiten dutenak. Ikastaroa sortu da erreferentziazko topaketa bihurtzeko helburuaz, erakundeek sortutako gizarte balioaren sorkuntzan eta haren kuantifikazioan benetako interesa duten pertsona guztiak biltzeko: enpresaburuak, profesionalak, zuzendariak, aholkulariak, akademikoak, ikertzaileak, ikasleak eta publiko orokorra.
Helburuak
Diziplinen arteko eztabaida eta gogoeta sustatzea erakundeen gizarte eginkizunaren, jasangarritasunaren eta kontabilitate sozialaren inguruan.
Ezagutza transferentzia bat egitea, kontabilitate sozialeko praktiketan aurreratuago dauden erakundeetatik Euskadiko enpresa txiki eta ertainetara.
Network-a sortzea jasangarritasunean eta kontabilitate sozialean interesatuta dauden enpresen eta erakundeen artean.
Egungo paradigma ekonomikoa birplanteatzea eta ekarpena egitea enpresaren gizarte funtzioan oinarritutako kontabilitate baten garapenari.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Metodologia bat baino gehiago erabiliko dira: hizlarien azalpenak, mahai-ingurua eta work coffe.
Zuzendariak
Maite Ruiz Roqueñi
UPV/EHU, Profesora
Doctora en Ciencias Económicas y Empresariales, es profesora Titular de la Universidad del País Vasco en el área de conocimiento: Comercialización e Investigación de Mercados. Imparte clases de Dirección Comercial y Comunicación Comercial tanto en cursos de grado como de postgrado. Codirectora del Master en Marketing y Dirección Comercial de la Universidad del País Vasco. Su actividad investigadora, se desarrolla en el grupo de investigación ECRI (Ethics in Finance & Social Value), en temas vinculados a la sostenibilidad y el valor social en el marco de la Stakeholder Theory. Es autora de numerosas publicaciones tanto a nivel nacional como internacional. Esta actividad se compagina con trabajos de asesoramiento a empresas e instituciones. Presidenta Asociación Aurkilan.
José Luis Retolaza Avalos
Universidad de Deusto
Profesor de Economía de la Deusto Business School, especializado en Contabilidad Social. Doctor en Economía, Licenciado Filosofía, y en Psicología Clínica e Industrial. Master (DEA) en Finanzas y Experto en Métodos Avanzados de Estadística Aplicada. Participa en los Grupos de Investigación HUME (Universidad de Deusto), ECRI (UPV/EHU) y MGCF (Sorbona-París 1). Presidente de Eben (European Business Ethics Network) España, Director Científico de GEAccounting (Global Economic Accounting), Vicepresidente de Aurkilan, y miembro del Comité Científico y Editorial de CIRIEC. Cuenta con más de 50 publicaciones indexadas, y ha participado en múltiples Congresos, Seminarios, Workshops y Conferencias. Con anterioridad a la etapa universitaria ha sido director de varias empresas de consultoría (TECA, OPE, Bultz-Lan), Director de Formación y Empleo de Cáritas y Presidente de REAS Euskalherria.
Hizlariak
Ricardo Aguado Muñoz
Universidad de Deusto
Beloke Alea Arrate
Lantegi Batuak
Gonzalo Alzueta Samper
Creatalent
Javier Andueza Unanua
Mutua Navarra
Eva Aoiz Aperte
UCAN
Miren Arretxe
Álvaro Arrizabalaga
Guillermo Arrizabalaga
Silvia Ayuso Siart
ESCI-UPF
Anabella Barroso Arahuetes
Ramón Bernal Uribarrena
Fundación Lantegi Batuak
Director Administrativo Financiero de Fundación Lantegi Batuak y desde 2015 Presidente de FUNKO (Fundazioen Euskal Konfederazioa). Licenciado en CC Económicas por la UPV y MBA por el Instituto de Empresa.
María José Calvo
Alfonso Echanove Franco
LKS Next
Javier Fernández Valdivielso
Francisca Gómez Gutiérrez
Amica
Juan Antonio González
Santiago González Prado
FUNDCION CIDADE DA CULTURA DE GALICIA
Beatriz Vanesa Guzmán Pérez
Cátedra Cajasiete de Economía Social y Cooperativa
José Ignacio Larretxi Burgos
GEAccounting
Ángel Meseguer Martínez
ENSITMA - UCLM
Jose Joaquin Moral Santamaria
Diócesis de Bilbao
Pablo Moratalla
Pablo Nuñez Garcia
Pedro José Ponce Lozano
ASISA
Ángel Rodríguez González
Algalia S.Coop. Galega
M. Isabel Rueda Cuerva
Asociación NOESSO
Jon Ruigomez Matxin
Museo Marítimo Bilbao
Pilar Tirado Valencia
Universidad Loyola Andalucía
Yuliana Vargas Torres
KONFEKOOP
Leire San Jose Ruiz de Agirre
UPV/EHU
Leire San-Jose Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) unibertsitate katedraduna da Bilbon eta Visiting Research Fellow Huddersfield Business School (Erresuma Batuan). Berak ECRI lideratzen du, etika finantzetan eta balio sozialaren inguruko Ikerketa taldea den. Aurretik Irakasle Gonbidauta izan zen Loyola Chicago Unibertsitatean eta John Boatright katedradunarekin lan egin zuen, baita Darden Business School Edward Freeman katedradunarekin lan egin zuen. Bere argitalpen garrantzitsuenak diruzaintzaren kudeaketa, balio soziala eta stakeholder teoriaren ingurukoak dira.
Cristóbal Sánchez
Juan Ángel Suárez Bermúdez
COGAMI
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-11-24 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.
Informazio gehiago10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.
Informazio gehiago16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago