Planeta salbatzeko aukera-leihoak

Urr. 21 - 21. Urr, 2021 Kod. W15-21

Azalpena

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Planeta-oreka berrezarri dezaketen iraultzak gerta daitezkeen eremuei buruzko eztabaida.

Ingurumen-arazoen aurkako ekintza hainbeste atzeratu denez, une honetan aldaketa azkar eta erradikal batek bakarrik alda lezake gauzen erritmoa.

Bat-batean eta modu koordinatuan iraultzeko aukera errealak urriak diruditen arren, zientzialariek azpimarratzen dute aldaketa sozial handiak ez direla linealak izaten, eta ekintza puntualak edo jarrera aldaketak gerta daitezkeela, potentzial biderkatzaile izugarria dutenak.

Aldaketa horiek, olio-orban batek bezala, ingurumen-narriaduraren prozesu linealetatik irtetea ahalbidetuko lukeen ekintza eraldatzaile bat hedatuko lukete, eta, modu itzulezinean, planetarentzako egoera egonkor berri batera eramango gintuzke.

Non ireki litezke aldaketa horiek eskala handian bizkortzeko gai diren "aukera-leihoak" edo inflexio-puntu sozialak? Begira diezaiegun hiriei, elikadura-sistemari, energiari eta hezkuntzari, besteak beste, planeta salbatzeko "itzulera-puntuen" bila.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Fundación BBVA

Programa

2021-10-21

 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia

18:00 - 19:00

“Ventanas de oportunidad para salvar el planeta“

  • Caty Arévalo Martinez | Agencia EFE - Periodista y comunicadora experta en medio ambiente

Hizlariak

Caty Arévalo Martinez

Kazetaria eta ingurumenean aditua den komunikatzailea

Caty Arevalo ingurumenean aditua den kazetaria eta komunikatzailea da. Ia bi hamarkadatan zehar, arlo horretako gertaera nagusien berri eman du estatuan eta nazioartean, EFE Agentziaren ingurumen-korrespontsal gisa. Aldi berean, ikertzailea eta klima-aldaketaren komunikazioari buruzko argitalpenen egilea izan da Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT), Knight Science Journalism programan parte hartu baitzuen 2013/14 ikasturtean, eta Oxfordeko Unibertsitateko Reuters Institutuan Besteak beste, Biodibertsitatearen Kontserbazioaren BBVA Fundazioaren Saria jaso du ingurumen-gaien ezagutza komunikatzen eta zabaltzen egindako ibilbideagatik. 2018tik 2021era, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren komunikazioa zuzendu zuen, garapen-eredu berri baterantz aurrera egiteko beharrari buruzko gizarte-eztabaida sustatzen laguntzeko. Gaur egun Senatuko Presidentetzaren aholkularia da.

Kokalekua

Miramar jauregia eta online zuzenean

Miramar jauregia eta online zuzenean

Gipuzkoa

Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk

Gaur egun ez ekitaldirik.