Naturan Hezi IV. Topaketak: Sustraiak saretuz
Azalpena
Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.
Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen. Bigarren edizioan, egungo gizarte eredu antropozentristatik ikuspegi ekozentrista batera salto egitearen garrantziaz jardun genuen, begirada aldatu eta naturarekin harremantzeko ditugun moduak aldatzearen aldeko jarrerak garatuz eta partekatuz. Eta hirugarrenean, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztu genituen.
Aurtengo edizioan, baso-eskolaren bidez sortutako saretzeak, sinergiak edota elkarlanak jarri nahi ditugu balorean, urte guzti hauetan zehar, bidelagun asko izan ditugulako eta sortutako elkarlan horietako asko, beste ikastetxeentzako ere eredugarriak eta baliogarriak izan daitezkeela iruditzen zaigulako. Basoko sustraien sarea hazten doalako eta horri esker, baita naturan hezten duen komunitatea ere.
OHARRA: Ikastaro honetan bazkaria barne eskainiko da TABAren eskutik.
Helburuak
Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.
Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.
Naturan hezten dutenen beharrak eta zer motatako laguntza dagoen identifikatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Antolakuntza
Programa
2024-06-27
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Naturan Hezi IV. Topaketak: Sustraiak saretuz
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
- Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea- Zientzia esperimentalen didaktikaren saila
Mahai ingurua: “Mahai-ingurua: gizarte hezitzailea eta proiektu komunitarioak.“
- Mikel Garcia Idiakez. | Argia Aldizkaria - Hezkuntza gaietako kazetaria (Moderatzailea)
- Aitziber Sarobe Egiguren | Mondragon Unibertsitatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
- Aitziber Leoz Etxarri | Oinherri Herri Hezitzaileak sustatzeko elkartea - Oinherriko langilea
“Berritzeguneak eta Ingurugela-CEIDA Baso-eskolako ereduaren diseinuan eta pilotajearen jarraipenean parte- hartzea.“
- Nere Inda Goikolea | Berritzegune Nagusia, Eusko Jaurlaritza - Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Aholkularitza eta Ikerketa eremua. Berritzegune Nagusia. Haur Hezkuntzako aholkularia.
“Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzien Didaktika Saila Baso-eskola ereduaren diseinuan eta ebaluazioan inplikazioa.“
- Josu Sanz Alonso | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea (agregatua), UPV/EHU (zientziaren didaktika saila)
Atsedena
“Langile ikastola: eskolaren egituran egindako egokitzapena.“
- Agurtzane Rama Uria | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea- Ikasketa burua, Langile Ikastola
“SEO-Birdlife: hegaztien inguruko saioak basoan.“
- Iñaki Martiarena Otxotorena | Mattin sormena - Langile autonomoa/ arduraduna
“Ordiziako Udala natur-eremuen kudeaketarako laguntza.“
- Ordiziako Udalaren ordezkaria
- Ibon Zabala Arrillaga | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea, Urdaneta Ikastetxea
“Tolosaldea Lanbide Heziketako ikasleak Baso-eskola irakasleen konplizeak.“
- Asier Alonso Fernandez de Antona | Eusko Jaurlaritza - Irakaslea, Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutoa
“Alkizako herria Baso-eskolaren parte.“
- ANA HERNANDEZ SANCHO | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea- Alkizako Herri Eskola
- Jone Zuaznabar Urkola | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza irakaslea- Alkizako Herri Eskola
“Neiker: osasunarekin erlazionatutako artropodoen estudioa Baso-eskolaren esku.“
- Aitor Cevidanes Miranda | Neiker - Animalia Osasun saileko ikertzailea
“Irisgarritasun unibertsalari bidea egiteko mugikortasuna bermatu.“
- Nahia Aguado Alvarez | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako koordinazioa - Ingeleseko irakaslea-Toki- Alai ikastetxea
- Laxia Urresti Fernandez | Eusko Jaurlaritza - Fisioterapeuta
- Fernando Michelena Muguerza | KEMEN, desgaitasunen bat dutenen pertsonen kirol kluba - KEMEN elkarteko lehendakaria
“Familiak Baso-eskolan eragile.“
- Naiara Zabala Irastorza | Ikastolen Elkartea - LH Ikasketa burua- Udarregi Ikastola
- Iñaki Maritxalar Mendia | Udarregi Ikastola - Gurasoa
Mahai-inguruko kideei galderak
Bazkaria barne eskainiko da TABAren eskutik
Saretze dinamikak: naturan heztea proiektu komunitarioa izateko beharren eta sinergien mapa denon artean osatuz, PROMETEAREN eskutik.
Itxiera
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
- Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea- Zientzia esperimentalen didaktikaren saila
Zuzendariak
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Fundazioa
Kutxa Fundazioko Baso-eskola proiektuaren gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Maialen Sistiaga Poveda
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea
Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.
Hizlariak
Nahia Aguado Alvarez
Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan graduatua. Egun Toki Alai eskolako Haur Hezkuntzan ingeleseko irakasle eta koordinazio lanak egiten ditut eta, besteak beste, gure baso-eskola proiektuan parte hartu dut azken hiru ikasturteetan. 2020an Kutxa Ekoguneak antolatutako “Naturan Hezi” ikastaroa burutu nuen eta 2023an Bosquescuelako Goi Mailako Unibertsitate ikasketak burutu nituen.
Asier Alonso Fernandez de Antona
Jarduera Fisiko eta Kirolaren zientzietan lizentziatua. Tolosaldea Lanbide Heziketako natur gidaritzako erdi mailako zikloetako irakaslea da eta ETHAZI errendimendu handiko zikloetako arduraduna.
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Fundazioa
Kutxa Fundazioko Baso-eskola proiektuaren gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Aitor Cevidanes Miranda (Donostia, 1989). Albaitaritzan lizentziatua (Zaragozako Unibertsitatean), "Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketan" masterra (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan) eta "Kontserbazioaren Medikuntzan" doktorea (Txileko Andrés Bello Unibertsitatea). Gaur egun doktoratu ondoko ikerlaria da NEIKERen Animalia Osasun Sailean. Bere ikerketa-jarduera bektore artropodoen ekologian, bektoreek transmititutako gaixotasunen epidemiologian eta faunaren, etxeko animalien eta gizakien artean partekatutako gaixotasunen epidemiologian oinarritzen da, aldaketa globalaren testuinguruan.
Mikel Garcia Idiakez.
Kazetaritzan lizentziatua da eta doktoretza du Komunikazioan. XIX. Rikardo Arregi Kazetari Berria Saria irabazi zuen eta bi liburu idatzi ditu: "Zeluloidezko begiradak" eta "Pape Niang. Hasiera berri bat". Hainbat hedabidetan aritua, 2004tik Argia hedabidean egiten du lan. Bertan, hezkuntzari lotutako gaiez idazten du batez ere. Hain justu, hezkuntzaren bueltako mahai-inguru eta saio ugaritan parte hartutakoa da, dinamizazio lanetan.
ANA HERNANDEZ SANCHO
Magisteritzako ikasketak. Araban 25 urte egin ondoren azkeneko 8 urteak Alkizako herri eskolan eman ditut eta 7 urte baso-eskolako proiektuarekin daramagu HHko ikasleekin. Eskola landa eremuan kokaturik naturarekin harreman handia izaten dugu eta horretara bideratzen dugu.
Haur Hezkuntzan diplomatua, Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua eta entzumena eta mintzamenean aditua. Nire ibilbide profesionalean etapa eta eremu ezberdinetan lan egin dudan arren ( Gasteizko Haurreskoletan, Boiseko ikastolan, Nafarroako eta EAEko eskola publiko askotan ordezkapenak...). 2013. urtetik EAEko Berritzegune Nagusian nabil Haur Hezkuntzako aholkulari.
Aitziber Leoz Etxarri
OINHERRI
Lehen Hezkuntzako gradua eta Ingurumen Hezkuntzan Masterra. Goi mailako ikastaroa (unibertsitate expertoa) Pedagogia Berdean Heike Freireren eskutik. Ibilbide profesionalari dagokionez hezkuntza ez formala, ingurumen hezkuntzako hezitzaile eta azkeneko urtetatik LHko irakaslea. Oinherriko langilea eta irakaslea momentu honetan.
Iñaki Maritxalar Mendia
Ingenieritza tekniko industriala mekanikan espezializatua burutu nuen Donostiako eskola politeknikoan. Ibermatican sartu nintzen 2005. urtean laguntza teknikari gisa. 4 urte igaro eta gero Lesakako ArcelorMittalera mugitu nintzen eta han 3 urtez ingenieritzako sailean. Bertan ikusi nuen zerbitzu mundua gehiago gustatzen zitzaidala eta Ibermaticara bueltatu nintzen 2012. urtean. Oraingoan laguntza teknikoko saileko buru eta aholkulari gisa gaur-egun arte. 2022. urtean DBH irakasle gisa aritzeko masterra burutu nuen eta 2023an Orereta ikastolan 4 hilabetez matematikako irakasle (besteak beste) modura egon naiz.
Iñaki Martiarena Otxotorena
Haurtzarotik datorkit lurra eta sorkuntzarekiko interesa. Baratze ekologikoari lotutako formakuntza izan ostean, hainbat baratze ekologiko hezitzaileak eta dinamizatu ditut, Donostian. Ondarearen trasmisioan dihardut gaur egun. Horretarako, besteak beste, arteaz eta komunikazio bisualaz baliatzen naiz. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren Galtzagorri Elkarteko kidea naiz. Hainbat idazleen liburuek nire ilustrazioak daramate. BELARDO komiki pertsonaia xelebrea marraztu ohi dut. Etorkizunari arretaz begiratzen diot eta erronka berriei heltzeko prest nago. Horretarako, ezinbestekoa deritzot eragile desberdinen elkarlana.
Fernando Michelena Muguerza
KEMEN Desgaitasunen bat duten pertsonen Kirol klubeko Lehendakaria da. Era berean, kirol entrenatzailea da. Tiro-kirol egokituan kirolaria da eta 30 urte baino gehiago daramatza Kirol egokituan.
Agurtzane Rama Uria
Langile ikastolako ikasle-ohia, irakaslea, ama eta momento honetan ikasketa-burua naiz. Kimika ikasketak amaitu nituen eta bigarren hezkuntzan lanean hainbat urte eman ondoren, pedagogía gehiago eta aldaketa bat behar nuela ikusita, Haur Hezkuntza ikasi nuen. Orduz geroztik Haur Hezkuntzako irakasle naiz. Langile ikastolara EKOGUNEko “Baso-eskola” proiektuaren eskaintza heldu zenean, ilusioz hartu zuen irakasle eta familia taldearen barruan egon nintzen. Formazioa jaso eta Langiletik EKOGUNEko basora joaten hasi zen lehen talde horietako baten tutore izan nintzen. Maritxu, Josune, Ixiar eta Maite Ezponda aritu ginen buru-belarri lehen urratsa haietan irakasle bezala, eta Ana eta Rosa zuzendaritzatik laguntzen.
Ordiziako Udalaren ordezkaria
Laxia Urresti Fernandez
1998.urtez geroztik Hezkuntzan dihardut lanean Hezkuntza Premia Bereziko ikasleekin, arlo motorrean zailtasunak dituzten ikasleekin. Curriculum sarbidean laguntzen eta ahalbidetzen ahalegintzen, edo saiatzen behintzat. 2003.urtean Oposaketak gainditu, eta 10 urtez Galdakaoko Berritzegunean egon ondoren, beste hamar urte pasa nituen Irungo Berritzegunean eta aurten Donostiako Berritzegunean kokatuta nago, nahiz eta, Bidasoa bailaran lan egiten jarraitu.
Ibon Zabala Arrillaga
Heziketa Fisikoa eta Haur Hezkuntzako diplomaturak ditut Euska Herriko Unibertsitatean. 2007az geroztik Eskola Publikoan irakakasle eta azken 4 urteak Ordiziako Urdaneta eskolan, Haur Hezkuntzan. Gaur egun HHko koordinatzeailea eta bost urteko tutore naiz. Aurten jarri dugu martxan Baso Eskola ekimena.
Naiara Zabala Irastorza
Pedagogian lizentziatua eta magisteritzan diplomatua, Lehen Hezkuntzako espezialitatean. 15 urtez Udarregi ikastolan irakasle bezala aritua eta azkenengo 5 urteetatik Lehen Hezkuntzako ikasketa buru da.
Josu Sanz Alonso
UPV/EHU, Didáctica de las Ciencias Experimentales
Josu Sanz Zientziaren Didaktikako irakaslea da UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatean. Batez ere Haur Hezkuntzako Graduan ematen ditu eskolak. Bere ikerketa-interesak Unibertsitate-Eskola harremana eta naturaren ikaskuntza hartzen dituzte, besteak beste. Azken esparru horretan, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean aritu izan da Baso Eskolako proiektu pilotuan.
Aitziber Sarobe Egiguren
HUHEZI
Mondragon Unibertsitatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Biologoa, Arkamurka natura-elkarteko kidea eta natur kontserbazioaren arloan ekintzailea. Lanbidez, Mondragon Unibertsitateko irakaslea zientzien didaktikaren arloan; Zientziak Bizidunontzat hezkuntza-ereduaren baitan, tokiko kurrikuluen bidetik proiektu komunitarioen sustatzailea eta ikerlaria.
Maialen Sistiaga Poveda
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea
Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.
Jone Zuaznabar Urkola
Alkizako Eskolako Haur Hezkuntzako irakaslea. Baso-Eskolako formazioa Philip Bruchner, Cercedako Bosque Escuelako sortzailearen eskutik egina du. Azken lau ikasturtetan Baso-Eskola proiektua Alkizako eskolan aurrera eramaten ari da, pilotaje moduan sortu zenetik gaur egun arte. Proiektuak lehenengo urteetan Ekogunea izan du bidelagun, eta bide honetan, nortasun propioa duen proiektua eratu da, dagoeneko Alkizako Eskolan eta baita Herrian ere txertatuta dagoelarik.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-06-27 arte |
---|---|
45,00 EUR |
Kokalekua
Kutxa Fundazioa Plaza .TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Kutxa Fundazioa Plaza .TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiagoErlazionatutako beste ekitaldi batzuk
Gaur egun ez ekitaldirik.