Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Larrialdi klimatikoa eta munduko osasun pediatrikoa

Larrialdi klimatikoa eta munduko osasun pediatrikoa

Urr. 23 - 23. Urr, 2024 Kod. W15-24

Guztiok dakigu larrialdi klimatikoak jadanik zuzenean eragiten duela gure bizitzetan. Era berean, jakin beharko genuke gure osasunari ere eragiten diola eta eragingo diola, eta haurrek pairatuko dituztela ondoriorik kaltegarrienak, batez ere, gaur egun herrialderik pobreenetan jaiotzen direnek.

Azalpena

Klima-aldaketak haurren osasunean dituen ondorio nagusiez arituko gara, baita osasun pediatrikoan dituen ondorioez ere, zehazkiago, errenta baxuko herrialdeetako haurrei dagokienez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2024-10-23

18:00 - 19:15

“Emergencia climática y salud pediátrica global“

  • Quique Bassat Orellana | Instituto de Salud Global de Barcelona - Médico, especializado en Pediatría Medicina Tropical y Epidemiología
 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

Hizlariak

Quique Bassat Orellana

Medikua da, Pediatrian, Medikuntza Tropikalean eta Epidemiologian espezializatua.

Medikua da, Pediatrian (Bartzelona, 2004), Medikuntza Tropikalean (Bartzelonako Unibertsitatea, 2004) eta Epidemiologian (London School of tropical medicine and hygiene, Londres 2007-08) espezializatua. Medikuntzako Doktoregoa du (PhD), Bartzelonako Unibertsitatean egina (Izenburua: «Malaria in the paediatric wards of a rural Mozambican hospital and the clinical development of new antimalarial drugs», Bartzelona, 2009). ICREA research Professor postua du (2017tik) Bartzelonako Munduko Osasunaren Institutuan. Bartzelonako Munduko Osasunaren Institutuko (ISGlobal) zuzendari nagusia da 2024ko urtarriletik. Gaixotasun infekziosoen epidemiologian eta munduko osasun publikoaren arloan interes berezia duen pediatra den aldetik, beti saiatu izan da, bere medikuntza-jardunarekin batera, pertsona zaurgarrienek gehien pairatzen dituzten gaixotasunen ikerkuntza biomedikoan aritzen.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa