Klima aldaketa: erronkak eta aukerak
Azalpena
Klima-aldaketari aurre egitea aurrekaririk gabeko ingurumen erronka zein erronka sozial eta ekonomikoa da. Hala ere, politika klimatikoak aukera garrantzitsuak eskaintzen ditu.
Klima-aldaketaren ondorio asko agerikoak dira dagoeneko. CO2-aren kontzentrazioak dozenaka milurtean erregistratutako mailak gainditu ditu; batez besteko tenperatura globala 1,2 ºC igo da industriaurreko garaitik, itsasoaren maila handitzen ari da eta izotz-geruza handiak ezegonkortzen ari dira.
Duela lau hamarkada baino gehiagotik, ohartarazi dute klima aztertzen duten zientzialariek klima-aldaketa geldiaraztea garrantzitsua dela. Ikerketa askok ohartarazten dutenaren arabera, emisioak eta tenperatura-igoera murrizteko Parisko Akordioan hartutako konpromisoen antzeko neurririk hartzen ez badugu, etorkizuneko eraginak askoz larriagoak izango dira.
Klima-aldaketari aurre egiteko, aldaketa handiak egin behar dira gure sistema sozioekonomikoetan. Zalantzarik gabe, aurrekaririk gabeko erronka da gizakiarentzat. Hala ere, aldaketa horiek aukerak eta onurak ere ekartzen dituzte, eta askotan ez diegu behar adina garrantzia ematen.
Hitzaldia euskaraz izango da, gaztelanierazko aldibereko itzulpenarekin.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2022-02-09
“Klima aldaketa: erronkak eta aukerak“
- Elisa Sainz de Murieta Zugadi | UPV/EHUko irakaslea eta BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko ikertzaile elkartua
Hizlariak
Elisa Sainz de Murieta Zugadi
UPV/EHUko irakaslea eta BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko ikertzaile elkartua
EHUko Ekonomia Aplikatu saileko ikertzailea eta irakaslea naiz, bai eta Basque Centre for Climate Changeko (BC3) ikertzailea ere. Geologia-zientzietan (UPV/EHU) doktorea naiz, eta nire ikerketaren ardatza klima-aldaketaren eraginak eta egokitze-politikak eta -neurriak aztertzea da, ikuspegi sozioekonomikotik. Mondragon Taldeko kooperatiba batean hasi nuen nire karrera profesionala, eta, ondoren, administrazio publikoan Biodibertsitatearen Zuzendari gisa lan egiteko aukera izan nuen (Eusko Jaurlaritzan). Garai horretan, zientziak erabakiak hartzen laguntzeko duen garrantziaz jabetu nintzen, eta, beraz, etapa hori amaitzean, akademian nire bidea hastea erabaki nuen. 2010ean BC3rekin bat egiteko zortea izan nuen, euskal kostaldeko itsas mailaren aldaketekin lotutako inpaktuei buruzko doktore-tesia garatzeko.London School of Economics-en ikertzaile bisitaria izan naiz, eta nazioarteko, estatuko eta tokiko hainbat ikerketa-proiektutan lan egin dut.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa