Katalisia gizarte sostengarri baten giltzarri
Jarduera hau irekia eta doakoa da eta "Itsasora begiratzen duen Unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian" Uda Ikastaroaren barruan kokatzen da.
Azalpena
Gaur egungo erregai eta produktuen ekoizpena etorkizuneko gizarte eta ingurumen beharretara egokitzeko bidea.
Gaur egun ekoizten ditugun erregai eta produktu gehienak iturri fosiletatik datoz, gehienbat petroliotik. Iturri berriztagarri eta prozesu sostengarriagoak aurkitzea ezinbestekoa da, produktu hornidura etorkizunean mantendu nahi bada, eta batez ere etorkizun hau berdeagoa izatea nahi badugu. Baina zer alternatiba ditugu? Teknologia behar beste garatuta al dago horrelako aldaketa bat emateko?
Zientziak erantzun dizkigu, beste arlo askotan bezala, mota honetako galderak. Iturri berriztagarriak bi zati nagusitan bana ditzakegu: erregai / energia hornitzeko balioko dutenak eta produktu materialak ekoizteko balioko dutenak. Lehenengo eta behin, energia iturri berriztagarri nagusiak baliabide naturaletan aurki ditzakegu (eguzkia, haizea, ura). Ba al dakizu lurrak egun bakar batean jasotzen duen eguzki energia kontsumitzen dugula mundu guztiko biztanleriak urte oso batean? Eta bigarrenik, urteen poderioz naturak berak eman dizkigu biomasa berria sortzeko irtenbideak, kasu honetan fotosintesi bidez landareak eta zuhaitzak etengabe hazteko aukera. Hau izango litzateke etorkizunean erabili beharko dugu material berri iturria. Etorkizuneko bide sostengarria nondik eta nora doan badakigu, aprobetxa dezagun beraz!
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2022-07-18
Erregistroa / Registro
“Katalisia gizarte sostengarri baten giltzarri “
- Iker Aguirrezabal Telleria | UPV/EHU - Ingeniaritza Kimikoan doktorea
Hizlariak
Iker Aguirrezabal Telleria
Ingeniaritza Kimikoan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2013). Ikerketa lanik handiena katalisi heterogeneoaren inguruan egin du, betiere energia eta konposatu berriztagarriak bilatzeko helburuarekin. Gradu formakuntza Euskal Herriko Unibertsitatean jaso zuen (2006) eta Masterrekoa Groningen-eko Unibertsitatean (2009, Herbehereak). Horrez gain, doktoradutza bukatu ondoren, 2014 eta 2017 bitartean University of California Berkeley-n (EEBB) lan egin zuen ikerlari moduan. Handik itzuli ondoren, 2018an lortu zuen irakasle plaza bat Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lan hauetako asko 30 artikulu zientifikoetan publikatu dira eta 15 proiektu nazional edo internazional baino gehiagotan parte hartu du. Horrez gain, ikerketa sariak lortu ditu kongresu desberdinetan edo baita Europa mailako ikerketa proiektuetan ere
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa