Iraunkortasuna
Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko

Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko

Aza. 03 - 03. Aza, 2023 Kod. W20-23

STEAM hezkuntza, trantsizio ekologikoa eta gaitasun berdeak ikasgelan

Azalpena

2022-2023 ikasturtean, lanketa bat egin du Elhuyarrek jasangarritasuna eta klima-larrialdiaren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin, eta zenbait ikertzaileren parte-hartzearekin, helburu hauekin:

  • Ikastetxeetan gazteekin egiteko modukoak diren ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologiko errealak egiteko ideiak eta praktikak sortu.
  • Jasangarritasunerako eta klima-larrialdiaren inguruko hausnarketa eta ekintzak sustatzea ikasgelan, inklusibitaterako eta eraldaketa sozialerako gakoak kontuan hartuta.
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak

Programa

2023-11-03

10:15 - 10:30

Erregistroa

10:30 - 11:00

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Ongietorria

    • Jon Abril Olaetxea | Elhuyar
    • Itziar Alkorta Idiakez | UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa / Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Zuzendari akademikoa / Directora Académica
    • Nagore Manzano Rodríguez | Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentua
    11:00 - 12:15

    “Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko. Egitasmoaren gakoak“

      Moderatzailea:

      • Aitziber Lasa Iglesias | Elhuyar Zientzia Unitateko STEAM Hezkuntza arloaren arduraduna eta proiektuaren koordinatzailea

      Ikasgelarako 20 ideia gako, klima-larrialdiaz eta jasangarritasunaz hitz egitean lantzeko

      • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute | Elhuyar Zientzia Unitateko Kultura Zientifikoko arloaren koordinatzailea

      Ikasgelako esperientziak. Jasangarritasunerako STEAM proiektuak ikasgeletan

      • Joseba Aldasoro Galán | Elhuyar Zientzia Unitateko STEAM Hezkuntza Arloko kidea

      Airearen kalitatea fitoarakatzen

      • Iker Aranjuelo Michelena | CSIC-eko ikertzailea; "Nekazaritza jasangarria eta biomonitorizazioa" ikerketa-taldea
      12:15 - 12:30

      Ondorioak eta agurra online parte-hartzaileei

      Hizlariak

      Jon Abril Olaetxea

      Elhuyar, Koordinatzaile nagusia

      Jon Abril Olaetxea (Bera, 1975) Komunikazio zientzietan lizentziaduna. Kultura-enpresa eta -erakundeen kudeaketan aditua. Hizkuntza aniztasunaren kudeaketa enpresan eta integraziorako politiketan aditua. Elhuyarreko koordinatzaile nagusia da. Aurrez , Partaidetza eta eraldaketa sozialeko teknikari eta koordinatzaile izan da Elhuyarren, eta kazetari, kultur kudeatzaile eta politikari gisa ere egin dut ibilbidea. Euskalgintzako eta kulturgintzako hainbat erakunde eta proiektutan parte hartzen du.

      Itziar Alkorta Idiakez

      Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica

      Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.

      Nagore Manzano Rodríguez

      GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA-EKONOMIA SUSTAPENEKO LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

      Aitziber Lasa Iglesias

      Elhuyar

      Industria Ingeniaria (UPV/EHU), Elhuyarren dihardu 2002az geroztik, Zientziaren eta Teknologiaren gizarteratze-lanetan eta STEAM hezkuntzari lotutako proiektuetan. Nagusiki bertako ikerketaren zabalpen-lanetan eta haurrentzako eta gazteentzako STEAM hezkuntza proiektuetan ibilia, gaur egun, Elhuyar Zientzia Unitateko STEAM Hezkuntza arloaren ardura du. Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko ikerketaren emaitzaren zabalpenarekin lotutako zenbait proiektutan hartu du parte eta STEAM arloa eta gazteak uztartzen dituzten hainbat proiektu jarri ditu martxan Elhuyarretik: webguneak, dinamizazio-ekintzak, museografia-proiektuak… . Gaur egun Zientzia Azoka ekimenaren eta Bizilabe zentroen martxan jartzearen ardura zuzenak ditu bere gain. Bere arlotik, STEAM hezkuntzari lotutako Europako proiektuetan ere hartzen dute parte.

      Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

      Elhuyar

      Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974) Elhuyar Fundazioan egiten du lan, zientzia-kazetaritzaren alorrean. Une honetan, Kultura Zientifikoko arloaren arduraduna da. Aurretik, Elhuyar aldizkariko zuzendari eta erredaktore eta Teknopolis telebista-saioko aurkezle eta erredaktore aritu da. Biokimikan doktorea da. Biofisika Unitatean (CSIC-EHU) egin zuen bere doktoretza, polio, GIB eta gripearen birusek zelulak infektatzeko garatu dituzten mekanismoak ikertzen.

      Joseba Aldasoro Galán

      Elhuyar

      Joseba Aldasoro Galán( Altsasu, 1980) Nekazal Ingeniari Teknikoa e ta Agrobiologian Doktorea da Nafarroako Unibertitate Publikotik. Elhuyar fundazioan lan egiten du 2020az geroztik, zientziaren eta teknologiaren hezkuntza-proiektuetan. Elhuyarren lanean hasi aurretik ikerketan eta hezkuntza formalean (DBHko irakaslea) eta ez-formalean aritua da.

      Iker Aranjuelo Michelena

      CSIC

      Iker Aranjuelo Michelena (Oiartzun, 1976) Biologian lizentziatua eta Landareen Fisiologian Doktorea da Nafarroako Unibertsitatetik. Gaur egun, Agrobioteknologia Institutuko (IdAB-CSIC) ikertzailea da eta Landare Bioteknologia Saileko burua. Bere ibilbide profesionalean zehar, ingurumen-baldintza aldakorren menpe dauden zereal eta lekaleen ekoizpen jasangarri eta eraginkorra baldintzatzen duten faktoreen identifikazioan zentratu da: karbono dioxidoa, ura, tenperatura… EHUko irakaslea izandakoa da eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzietako departamentuan ematen ditu klaseak.

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk

      Gaur egun ez ekitaldirik.