Itxaropena eta ekintza, ezkortasun klimatikoaren garaian
Matt McGrath eta Caty Arevaloren arteko elkarrizketa .
Azalpena
Caty Arévalo (EFE) eta Matt McGrath (BBC) kazetariek bi hamarkada baino gehiago daramatzate klima-aldaketari buruzko informazioa ematen. Berotze globalak gero eta eragin handiagoak eta agerikoagoak dituela azalduko digute baina, horrekin batera, itxaropenerako arrazoiak ere jarriko dizkigute mahai gainean.
Beranduegi ote da klima-aldaketaren ondoriorik latzenak ekiditeko? Zer dio zientziak? Zer ari da gertatzen kalean eta politikaren munduan?
McGrathek eta Arévalok klima-aldaketari aurre egiteko munduko hainbat tokitan eta maila ezberdinetan abian jartzen ari diren konponbideak izango dituzte hizpide, eta maila indibidualean zer egin dezakegun azalduko digute, erronka handi honi aurrea hartu nahi badiogu.
JARDUERAREN ORDUTEGIA
18:00 - 19:00
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2023-10-19
“HOPE AND ACTION IN TIMES OF CLIMATE PESSIMISM“
- Caty Arévalo Martinez | Journalist and communicator expert in environment
- Matt McGrath | Environment correspondent for BBC News
Hizlariak
Caty Arévalo Martinez
Kazetaria eta ingurumenean aditua den komunikatzailea
Caty Arevalo ingurumenean aditua den kazetaria eta komunikatzailea da. Ia bi hamarkadatan zehar, arlo horretako gertaera nagusien berri eman du estatuan eta nazioartean, EFE Agentziaren ingurumen-korrespontsal gisa. Aldi berean, ikertzailea eta klima-aldaketaren komunikazioari buruzko argitalpenen egilea izan da Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT), Knight Science Journalism programan parte hartu baitzuen 2013/14 ikasturtean, eta Oxfordeko Unibertsitateko Reuters Institutuan Besteak beste, Biodibertsitatearen Kontserbazioaren BBVA Fundazioaren Saria jaso du ingurumen-gaien ezagutza komunikatzen eta zabaltzen egindako ibilbideagatik. 2018tik 2021era, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren komunikazioa zuzendu zuen, garapen-eredu berri baterantz aurrera egiteko beharrari buruzko gizarte-eztabaida sustatzen laguntzeko. Gaur egun Senatuko Presidentetzaren aholkularia da.
Matt McGrath
BBC News-eko Ingurumen korrespontsala
Matt McGrathek teknologia aldizkarietako erredaktore gisa hasi zuen bere ibilbidea. 1997an BBC Radio 5en sartu zen zientzia eta teknologiako espezialista gisa, eta 2006an BBCko zientzia eta ingurumeneko erreportari bihurtu zen. 2012an ingurumen-korrespontsal kargua hartu zuen, gaur egun ere betetzen duena. 2010etik 2011ra bitartean, denboraldi bat eman zuen MITen, zientzia-kazetaritzako Knight beka irabazi ondoren, zientzia- eta ingurumen-kazetaritzaren arloan ospetsuena. Ingurumen-erreportari gisa, gai ugari landu ditu, hala nola genetikoki eraldatutako lehen elikagaien merkaturatzea, txosten zientifikoak eta klima-aldaketari buruzko goi-bilerak. Gai hori oso garrantzitsua dela uste du, biodibertsitatearen krisiarekin batera. Bere kazetaritza-ekoizpena, online eta telebistako kanalen bidez, erreferentzia da mundu osoko milioika pertsonarentzat, ingurumen-gai globalei buruzko informazio zorrotza bilatzen baitute. 2019an, Ingurumen Komunikazioko lehen Biofilia Saria eman zioten, BBVA Fundazioak sortua, ingurumen-gai konplexuak komunikatzeko gaitasunaren bidez jendeak ingurumen-erronkei buruz duen ulermena eta kontzientziazioa hobetzen egindako ekarpen bikainagatik.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk
Gaur egun ez ekitaldirik.