Europako Inbertsio Bankuaren zeregina ekonomia jasangarrirako trantsizioan
EIBtik Europako Klima Bankurako trantsizioan ikasitakoari buruzko elkarrizketa
Azalpena
Europako Batzordeak 2019. urtearen amaieran onartutako Itun Berdeari erantzunez, Europako Inbertsio Bankuaren Administrazio Kontseiluak erakundea Europako Klima Banku bihurtzeko erabakia hartu zuen. Ordutik aurrera, eraldaketa sakona hasi zen, Europar Batasunean eta Europar Batasunetik kanpo trantsizio ekologikoa finantzarioki laguntzeko, eta eraldaketa horrek finantza-sistema nola bilakatzen ari den islatzen du. Europako Itun Berdea krisi klimatikoari aurre egiteko eta Europar Batasuna 2050erako neutraltasun klimatikora bideratzeko diseinatutako ekimen politikoen multzoa da, eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburu espezifikoak ditu —helburu horiek energia, garraioa, fiskalitatea, klima-aldaketara egokitzea eta halako eremuak barne hartzen dituzte.
Esther Badiolak, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Eragiketetako Klima Aldaketaren Bulegoko aholkulari nagusiak, hitzaldia eskainiko du Donostia Sustainability Forumen baitan 2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programari atxikirik antolaturiko saioan
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2024-05-30
Registro
“El papel del Banco Europeo de Inversiones en la transición hacia una economía sostenible“
- Esther Badiola | Oficina de Cambio Climático en las Operaciones del Banco Europeo de Inversiones (BEI) - Asesora Principal
Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Esther Badiola
EIBko Eragiketen Klima Aldaketaren Bulegoko aholkulari nagusia
EIBko Eragiketen Klima Aldaketaren Bulegoko aholkulari nagusia Esther Badiola Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Eragiketen Klima Aldaketaren Bulegoko aholkulari nagusia da. 2001eko azaroan batu zen EIBra. 2013an, bankuaren klima-aldaketaren lehen estrategia gidatu zuen (2015), eta, ondoren, 2018tik 2021era, EIBk Washingtongo bulegora bidali zuen, garapenerako beste banku multilateralekin eta Nazio Batuekin lan egiteko, ingurune global batean. EIBn sartu aurretik, Estherrek auditoretzan (Arthur Andersen), Analistas Financieros Internacionales (AFI) erakundean eta Espainiako eta Irlandako telekomunikazio erregulatzaileetan lan egin zuen. Esther ekonomialaria da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan graduatua, eta Londresko Unibertsitateko masterra du Ingurumen Ekonomia Aplikatuan. Aldizka idazten du jasangarritasunari buruz, IPCCk klima-aldaketa arintzeari buruz egindako azken txostenean parte hartu du, eta irakasle bisitaria ere izan da George Washington Unibertsitatean, SciencesPo Unibertsitatean edo AFI Eskolan (Madril).
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk
Gaur egun ez ekitaldirik.