Dialogue between Matt McGrath and Pedro Jordano about environmental challenges
Azalpena
Elkarrizketa bat, gure kontzientziak pizteko.
Matt McGrath, 2019an Ingurumen Komunikazioko Biophilia Saria jaso zuena, eta Pedro Jordano, 2018an Natura Baliabideen Zientzia eta Teknologietako Alejandro Malaspina Ikerketako Sari Nazionala jaso zuena, kliman eta biodibertsitatean gertatzen ari diren aldaketa globalei buruz mintzatuko dira modu zehatzean eta irisgarrian, eta, zeharka, erronka ekologikoei eta klimatikoei buruz. Bizitzen ari garen krisi ekologiko globala eta berau ezagutarazteko moduaren garrantzia azpimarratuko dituzte.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2020-09-16
“Dialogue between Matt McGrath and Pedro Jordano about environmental challenges / Diálogo entre Matt McGrath y Pedro Jordano sobre los retos medioambientales“
- Matt McGrath | BBC - Environmental Communication - Periodista medioambiental
- Pedro Diego Jordano Barbudo | CSIC - Research professor
Hizlariak
Matt McGrath
Environmental Communication
Matt McGrathek teknologia aldizkarien editore gisa hasi zuen bere lan ibilbidea. 1997an BBCko Radio 5 irratian hasi zen, zientzian eta teknologian espezialista gisa, eta 2006an BBCko zientzia eta ingurumen erreportari bihurtu zen; 2012an ingurumen berriemaile gisa hasi zen, eta gaur egun zeregin horretan jarraitzen du. 2010-2011n Massachussetts Institute of Technology-n (MIT) egonaldi bat egin zuen Knight Science Journalism beka lortu ondoren (zientzia eta ingurumen kazetaritzaren arloko beka entzutetsuena da). Ingurumen erreportari gisa askotariko gaiak jorratu ditu, hala nola lehen elikagai transgenikoen merkaturatzea, edo klima aldaketaren gailurrak eta txosten zientifikoak; biodibertsitatearen krisiarekin batera, garrantzi handikotzat jotzen du azkeneko gai hori. McGrathen kazetaritza lana, online nahiz telebista kateen bidez gauzatutakoa, erreferentzia da mundu osoko milioika pertsonarentzat, ingurumen gai globalei buruzko informazio zehatza eskaintzen baitu.
Pedro Diego Jordano Barbudo
CSIC research professor
Pedro Jordano biologoa eta CSICen ikerketa irakaslea da Doñanako Estazio Biologikoan. Aniztasun biologikoa (biodibertsitatea) ikertzen du bereziki, ikuspegi ekologikotik eta ebolutibotik. Entzute handiko sariak jaso ditu Estatuan eta nazioartean, hala nola Natura Baliabideen Zientzia eta Teknologietako Alejandro Malaspina Ikerketako Sari Nazionala (2018), Luis Balaguer-Ekosistemak Saria (2018), Britainiar Ekologia Elkartearen Marsh Saria (2016), Jaime I.a Erregea Saria (2014) eta Estatu Batuetako Ekologia Elkartearen Mercer Saria (2008).
Kokalekua
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
7 - Energia irisgarria eta ez kutsagarria
Pertsona guztiek energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa izango dutela bermatzea. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala, energia garbien proportzioa handitzea, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia azpiegituretan eta teknologia garbietan inbertsioa sustatzea, energia zerbitzu moderno eta jasangarriak.
Informazio gehiagoErlazionatutako beste ekitaldi batzuk
Gaur egun ez ekitaldirik.