Artikutza, Donostiako iraunkortasunerako elementua
Azalpena
Donostiako etorkizun iraunkorrean Artikutzak joka dezakeen paperaren inguruko solasaldia.
Garai batean Artikutzan giza-jarduera asko ematen ziren, artzantza, meatzaritza, ikazkintza, inguruko beste edozein haranetan bezalatsu. Duela mende bat, ordea, Donostiako udalak kalitatezko ur horniketa bermatzeko erosi zuen. Geroztik, haranaren kudeaketa oso kontserbatzailea egin du, uraren kalitatea bermatu nahak basoak eta zorrotz babestera eraman baitu. Horren ondorioz, Artikutzaren balio naturalek gora egin dute, inguru guztiak andeatzen jarraitu duen bitartean. Gaur, mendebeteko kudeaketa kontserbazionista horren ondorioz, Artikutzak kalitate goreneko ura bermatzen du Añarbeko urtegian eta, horrez gain, eskualdeko basorik helduenak eta biodibertsitaterik altuena biltzen ditu.
Datozen urteek erronka handiak ekarriko dizkigute iraunkortasunari begira. Horiei erantzuteko, gure bizimodua errotik aldatu beharko dugu, hiriak birpentsatu, baina baita eremu naturalak zaindu eta hobetu ere. Honek Artikutzak Donostiako iraunkortasunean jokatzen duen papera indartu eginen du. Ura gaur garrantzitsua da, eta hala izaten jarraituko du etorkizunean, garrantzitsuagoa zenbat eta klima aurresangarriagoa bilakatu. Eta horrez gain, Artikutzak garrantzi handiko funtzioak betetzen jarraituko du: biodibertsitatearen babesleku, baso eta erreka naturaleneko toki, kultur ondarearen gordailu, karbonoaren metaleku.
Artikutzak, beraz, laborategi natural baten funtzioa betetzen du gaur, bertan giza jarduera oso gutxi izaki, bertan bereiz baitaiteke garbien beroketa globalak, adibidez, erreken emari, tenperatura edo ur-kalitatean duten eragina. Era berean, Artikutzak aukera bikainak ematen ditu ur-satorra bezalako zenbait espezie mehatxatuen dinamika jarraitzeko, haren populazioak nola kontserbatu ulertu ahal izateko. Baina horrez gain, Artikutzak gure artean urria den aukera eskaintzen digu, ekosistema natural samarrak nolakoak diren ikusteko eta gozatzeko.
Aurrera begira, badira noski erronkak. Hauen artean klima aldaketa nabarmentzen da, bertako espezie askoren biziraupena arriskuan jar baitezake. Baina arriskurik handiena gizarteak eremu naturalen balioa ahaztea litzateke, ez ohartzea bizi-kalitateak kalitatezko ingurumena eskatzen duela.
Helburuak
.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2021-11-11
Bego Zubia kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Bego Zubia mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia
“Donostiako etorkizun iraunkorrean Artikutzak joka dezakeen paperaren inguruko solasaldia“
- Arturo Elosegi Irurtia UPV/EHU - Biologian Doktore eta Ekologia Katedraduna
Hizlariak
Arturo Elosegi Irurtia
Biologian Doktore eta Ekologia Katedraduna (UPV/EHU)
Biologian Doktore,UPV/EHUko Ekologia Katedraduna Irakasle eta ikertzaile UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ibaien ekologia ikertzen du, arreta berezia jarriz giza-jarduerek ekosistema hauen egituran, biodibertsitatean eta funtzionamenduan duten eraginei. Honela, baso-jarduerak, kutsadurak, urtegien eraikuntzak, edo zentral hidroelektrikoek duten eragina aztertu du, Euskal Herrian zein mundu osoko beste hainbat lekutan, maila guztietako (lokaletik nazioartekora) ikerketa-proiektuei esker. Hamabost liburu, 40tik gora liburu-atal eta ehundik gora ikerketa-artikulu idatzi ditu. 90 aldizkari zientifikoetarako artikuluak epaitu ditu, eta dozena bat herrialdeentzat aritu da ikerketa-proiektuak epaitzen. Ingurumen-kudeatzaileekin elkar lanean aritzen da, ekosistema naturalak baloratzeko metodoak definitzen, kudeaketa-planak aztertzen edo errestaurazio-proiektuak diseinatzen eta jarraitzen.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa