Aldaketa sozioekonomikoa berehalakoan etorriko da, osasun bakarra dagoela ulertzen dugunean

Mar. 17 - 17. Mar, 2022 Kod. W03-22

Azalpena

Ingurumen-krisia konpontzeko aldatu beharra dugu, eta planetaren osasunerako arriskuek ekintzaren gorakada ekar dezakete.

Bada hazten ari den ebidentzia bat gizateriaren norabide larriaren inguruan. Norabide hori klima-aldaketan, biodibertsitate-krisian eta kutsatzeko modu anitzetan agertzen da bereziki. Ingurumen-diagnostikoen inguruko txosten zientifikoz beteriko hiru hamarkada ez dira nahikoa izan, gizarte-egitura eta eredu ekonomikoa nabarmen aldatzeko. Pizgarria pertsonen zein ekosistemen osasunaren artean egiaztatzen ari diren lotura estuetatik dator. Pertsonen osasuna osasun-gaien menpe egoteaz gain, gizarte-alderdien eta alderdi ekologikoen menpe dago ere, hala nola, desberdintasunaren eta biodibertsitatearen menpe.

Naturarekin berriro batzea eta gure proiektuak erritmo eta dinamika naturaletara egokitzea, bai ondasun eta zerbitzuen horniduran bai eremu degradatuen birsorkuntzan, ez da hautazko kontu bat gure ongizateak eta gure bizimoduarekin sortzen ari garen kolapso arriskuak saihesteak kezkatzen bagaitu. Fokua aldatzeak eta gure osasuna zein biziraupena ekosistemen egoeraren menpe daudela ulertzeak gure ekintzak ikuspegi multidiziplinar batekin koordinatzea eskatzen du.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Donostia Sustainability Forum

Programa

2022-03-17

 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

18:00 - 19:00

“El cambio socioeconómico sobrevendrá cuando comprendamos que solo hay una salud“

  • Fernando Javier Valladares Ros | Profesor de investigación del CSIC y profesor asociado de la Universidad Rey Juan Carlos / CSICeko ikerketa-irakaslea eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakaslea

Hizlariak

Fernando Javier Valladares Ros

Profesor de investigación del CSIC y profesor asociado de la Universidad Rey Juan Carlos

Fernando Valladares CSICeko ikerketa-irakaslea eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasle elkartua da. Fernando Valladares biologian doktorea, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikertzailea eta Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasle elkartua da. Zientzialari oso aipatua da, eta ikerketa ugari egin ditu biodibertsitateak, klima-aldaketaren eraginak eta giza-jarduerak ekosistemetan jokatzen duten paperaren inguruan. 2021ean Jaume I saria jaso zuen, Ingurumenaren Babesa kategorian, baita BBVA Fundazioaren Ingurumen Komunikazioko Saria ere. Ingurumen-krisiaren inguruko kezkak krisiaren beraren inguruko informazioa modu aktiboan zabaltzera bultzatu du komunikabide ezberdinetan eta bere sare sozialetan, bereziki, bere La Salud de la Humanidad kanalean. Bere curriculumaren xehetasunak eta dibulgaziozko ekoizpen guztia, ikus-entzunezko hainbat formatutan eta prentsan, irratian eta telebistan, bere webgunean aurki daitezke: www.valladares.info

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk

Gaur egun ez ekitaldirik.