Itzuli

Zientziaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren arteko elkarrizketa: plastikoek eragindako kutsadura murriztea, erronka komun baterako proiektu partekatuak

Jarduera honetan hiru hizlarik hartu zuten parte, hainbat esparrutan lan egiten dutenak erronka komun batekin: plastikoek ozeanoa gutxiago kutsatzea.

Publikoari irekitako jarduera "Itsasoari begira dauden unibertsitateak: ozeanoaren iraunkortasunean nabigatzen Saltillo eskola-ontzian" ikastaroaren programaren parte da.

Hiru hizlariek banakako aurkezpenak egin zituzten beren lanak eta ikuspegiak ezagutarazteko, eta, aldi berean, elkarlanean ari diren proiektu eta ekimenak aurkeztu zituzten, ikerketa zientifikoaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren artean lotura estua ezarriz.