Itzuli

UNUM Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen lehen edizioa abian da

Gaur goizean, Baionako Cité des Arts-eko atrium-ean, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak - UNUM, aurkeztu dira.

Bertan honakoek hartu dute hitza:
•    JOSEBA ERRAMUNDEGUY, Mugaz gaindiko eta Europako harremanez arduratzen den kontseilari delegatua, JEAN-RENÉ ETCHEGARAY (Euskal Herria Hirigune          Elkargoko presidentea) ordezkatuz.
•    MARKEL OLANO, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.
•    MATHIEU BERGÉ, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko Kontseilari Delegatua. 
•    LAURENT BORDES, UPPAko presidentea.

Itziar Alkortak, UPV/EHU Euskal Unibertsitateko Uda Ikastaroetako zuzendari akademikoak, eman die hitza. 

UNUM proiektuaren egitekoa partaide diren unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortzen den ezagutza ezagutaraztea da, baita erakunde publikoek ezagutzan oinarritutako euroeskualdeko ekonomia baten garapenaren alde egindako plan estrategikoak ezagutaraztea ere, berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzailetzat hartuta.


“Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak - UNUM” mugaz gaindiko herritarrei zuzentzen zaizkie, eta, Europako beste euroeskualde batzuetan lortu den bezalaxe, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik kohesionatuagoa egongo den euroeskualdeko eremu baten sorreran unibertsitateek jokatzen duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute xede.
 

UNUM ikastaroak euroeskualdeko hiru hizkuntza ofizialetan (euskara, frantsesa eta gaztelania) izango dira, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa nabarmentze aldera. Aurrez aurreko ikastaroak izango dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ere jarraitu ahal izango da, zuzenean. Izen-ematea doan da, baina nahitaezkoa.

Proiektu hau sustatu duten euroeskualdeko unibertsitate, ikergune eta erakundeak honakoak dira:
•    Université de Bordeaux (UB), 
•    Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) 
•    UPV/EHUko Uda Ikastaroak
•    l´Université Bordeux Montaigne (UBM)
•    l´Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA)
•    Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)
•    Euskampus Fundazioa
•    CNRS/IKER 
•    Gipuzkoako Foru Aldundia
•    Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea 
•    Euskal Herria Hirigune Elkargoa.