Itzuli

Quantum Phenomena in 2D Matter (QP2DM)

Klaus von Klitzing

1985ean Klaus von Klitzing (Schroda, 1943) fisikari alemaniarrak Fisikako Nobel Saria jaso zuen Hall efektu kuantikoa aurkitzeagatik. Haren ikerketa dimentsio txikiko sistema elektronikoen propietateetan oinarritzen da, oro har, tenperatura baxuetan eta eremu magnetiko altuetan. Uztailean, DIPCk (Donostia International Physics Center) antolatutako "Quantum Phenomena in 2D Matter (QP2DM)" workshopean hartu zuen parte, UPV/EHUren Uda Ikastaroen barruan.


Klaus von Klitzing elkarrizketatzeko ohorea izan genuen, eta 2D materiako fenomeno kuantikoak zer diren azaldu zigun. Bere ibilbide zientifikoaz ere hitz egin zigun, eta Nobel saridun gisa gizartearen egungo erronkei buruz duen ikuspegia erakutsi zigun. Besteak beste, adimen artifizialari buruz aritu zitzaigun.