Itzuli

Osasun Publikoa auzi etiko gisa

Partikularrek, poliziak eta osasun-langileek aurkeztutako salaketak dira. Salatutako pertsonen artean Osasun Alerta eta Larrialdietako Zentroko zuzendaria dago, hau da, pandemiaren aurpegia, desobedientzia eta laguntza ukatzea direla eta. Espainian 51.482 osasun langile kutsatu dira krisia hasi zenetik, eta 63 hil dira.

Posible al da pandemia bat kudeatzea? Noraino hel daitezke erreklamazio horiek?

Horiek dira UPV/EHUko Uda Ikastaroetan COVID-19ari buruzko zuzeneko lehen online ikastaroan landuko diren alderdietako batzuk. Ikastaro honetan galdera ugari egingo dira. Ez bakarrik gaixoen eta haien familien babesgabetasun juridikoari buruzkoak, baita osasun-neurrietan aplikatutako oinarrizko eskubideen murrizketari buruzkoak ere.

Datu pertsonalen erabilerak eragindako arazo juridikoak, edo egun batetik bestera pribatutasunari uko egin behar izan dioten herritarren geolokalizazioa. Eta sare sozialetan albiste faltsuak ugaritzean sorturiko arazoak, eta, oro har, komunikabideek izan duten zeregina.

«Eragozpen legal eta etikoak alde batera uzten baditugu, birusa injektatzeko prest dauden milaka boluntarioei esker, txertoa 6 eta 9 hilabete arteko epean izan dezakegu». Hala zioen Sir Richard Robertek, Medikuntzako Nobel saridunak eta Biolabseko ikerketa zuzendariak, baina osasun munduko profesional guztiek partekatzen al dute ikuspuntu hori?

Triajea adin-irizpideak kontuan hartuta aplikatu al da? Zer gertatu da Osasun Publikoarekin? Galdera garrantzitsu hauen erantzunak Iñigo de Miguelek (UPV/EHUko ikertzaile ospetsu eta Ikerbasqueko irakaslea) zuzenduriko 12 aditu ezagunen eskutik izango ditugu.