Nausica Sánchez,. Chillidaren aztarna XX. eta XXI. mendeetako artean
Eduardo Chillida Eskolaren hirugarren edizioa XX. mendeko artearen historiako erreferente handienetako batean oinarritzen da. Chillida artista bakarra, berezia eta errepikaezina izan zen, eta estilo propioa eta formen lengoaia ezohikoa zituen. Baina, batez ere, ezagutzaren bilaketa etengabea eta ezagun dugunaren mugak gainditzeko borondatea irudikatzen zituen Chillidak.