Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen – UNUM lehenengo edizioa arrakasta lankidetzan eta parte-hartzean
Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak – UNUM, mugaz gaindiko herritarrei zuzenduta daude, eta unibertsitateek ekonomiari, gizarteari eta lurraldeari dagokienez kohesionatuagoa den mugaz gaindiko eremu bat sortzeko duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute helburu, Europako beste euroeskualde batzuetan lortu den bezala.
Lehen edizio honi esker, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroek — UNUM leku estrategikoa direla erakutsi dute, kulturarteko ezagutza eleanitza zabaltzeko leku gisa. Mugak gainditzeko gaitasuna dute, jakintzak partekatzeko eta topaketa-sareak sortzeko, epe labur, ertain eta luzeko aukera eta proposamen berrien bidez.
Alemania, Argentina, Txile, Kolonbia, Espainia, Frantzia, Haiti, Luxenburgo, Mexiko, Peru eta Portugal bezalako herrialdeetako
773 pertsonak parte hartu dute.
Jorratu diren zortzi gaiei lotutako hitzaldiak, Espainiako, Frantziako, Italiako eta Luxenburgoko 73 adituk eman dituzte.
Diziplina anitzeko ikastaroak izan dira eta tokikoa zein globala egokitasun berarekin tratatzeko gaitasuna erakutsi dute, orain arte gertagaitzak izan diren loturak sortuz.
Landutako gaiek hainbat jakintza-arlo jorratu dituzte, Euskal Eurohiriaren esanahiaz aritu dira, mugaz gaindiko polikentrismoaren ereduan sakonduz, tokiko txanponei buruzko proposamenak eginez, elementu ahalduntzaile, iraunkor eta lurralde-garapen solidarioaren sortzaile gisa. Mugaz haraindiko lankidetza jorratu da, oraintsuko Europako krisiei eusten diena, eta Amerikako mugaz gaindiko migrazioaren historiari buruz hausnartu dugu ere. Euskararen atlasak aurkeztu dira, lortutako lorpenetan eta egiteko dagoenean arreta jarriz, baita itzulpenaren eta teknologiaren arteko harremanean ere, bi ezagutza-arloetako espezialisten laguntzari esker. Nahiz eta Mugaz Gaindiko Uda Ikastaro gehienak – UNUM uztailaren 18tik 22ra bitarteko astean egin diren, abuztuan 10 eguneko ikastaroa eskeiniko da: Basque Summer Tutorial in Language Documentation.
Hala ere, dena ez da lehorrean ospatu, Saltillo buque-eskola proiektu aitzindari baten egoitza izan baita. Itsasoari begiratzen duen unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian. Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateko 14 ikasleek Bilboko Ingeniaritza Eskolako, Nautika, eskifaiarekin nabigatu dute, 3 prestakuntza-programa bateratu dituen esperientzia paregabean: Saltillo eskola-ontzian, ozeanoaren jasangarritasunerako elkarlaneko ikaskuntza eta lehorreko hitzaldi irekien programa herritar guztientzat, doakoak eta irekiak izan direnak. Santurtzitik Donibane Lohizunera/Ziburura eta vuelta egin dute eta Portugalete, Mutriku eta Donostiako enklabeak ere bisitatu dituzte.
Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetako - UNUM hizkuntzak euroeskualdeko hiru ofizialak izan dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa azpimarratuz.
Eragile laguntzaileek eta ikasleek erakutsitako arrakasta eta konpromisoa ikusita, bigarren edizio bat aurreikusten da, eta, horretarako, Partzuergoa irailean bilduko da Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen – UNUM etorkizuna nolakoa izango den hausnartzeko eta proiektatzeko. Lehenengo edizio honetan, lurraldeko erakundeek interesa agertu dute proiektuan parte hartzeko. Besteak beste, aipatzekoak dira Baionako Cité des Arts-en egoitza duen munduko musikei buruzko ikerketa-zentroa eta Bordeleko Maison des Sciences de l 'Homme (MSH). Hemendik, proiektuan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie beste eragileei ere.
Hori guztia posible izan da Antolaketa Batzordeari esker, proiektu hau sinetsi eta bultzatu baitute:
- Université de Bordeaux (UB)
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- UPV/EHUren Udako Ikastaroak
- Bordeaux Montaigne Unibertsitatea (UBM)
- L 'Université de Pau et des Pays de L' Adour (UPPA)
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)
- Euskampus Fundazioa
- CNRS/IKER
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea.
- Communauté d 'Agglomération Pays Basque
Batzorde Antolatzailearekin bat egin duten eragile ugariei gure esker ona adierazi nahi diegu, hala nola: Elhuyar, Mutrikuko Udala, Donibane Lohizuneko Udala, Ziburuko Udala, Itsasmuseum, Ocean 3i, Franco-Alemana Unibertsitatea (FGU), Universität Konstanz, besteak beste.
Eskerrik asko zuen laguntzarengatik, elkarrekin, urrunago iristen baikara.