Itzuli

Ingurumen-hezkuntza eskoletan

"7 saberes para la educación ambiental en la escuela" Ikastaroak interes handia piztu zuen ingurumen hezkuntzan interesa duten pertsonen artean, bai planteamendu berritzailea egiten zuelako, Morinen jakintzak ingurumen hezkuntzarekin lotzean, bai hizlariak ospe handikoak zirelako nazioartean. Ikastaroaren xede ziren ikasleez –2030eko eskolako agendaren proiektuetako koordinatzaileak– gainera, ikastaroak unibertsitatean, enpresan eta ingurumen hezkuntzaren aholkularitzan diharduten pertsonak erakarri zituen, besteak beste.

Nabarmentzekoa da saio guztietan osatu zen puzzle teorikoa, zeinak eskolarako ingurumen hezkuntza ekosozial bat izango beharko lukeenaren erreferentziazko irudi bat eman baitzuen. Hezkuntza ekosozial bat, bizitza hezkuntza gogoetaren erdian jartzen duena, eskola arlo guztiei eragiten diena, gizakia izaki ekodependente eta interdependente gisa onartzen duena, eta, printzipio horietatik abiatuta, ikasleak ahalduntzeko gai dena, aldaketa sozial eta ekologikoaren agenteak izan daitezen.