Itzuli

Hezkuntza jasangarria

Ikasteko modua eta azterlanari ekiteko ikuspegia funtsezkoa da. Buruz ikasteak ez du ulertzen uzten, ez du ikasten ari denarekin hunkitzen uzten, «ez du edukiaren edertasuna ikusten uzten» Salman Khanen hitzetan, eta berak espero du datozen urteetan ezagutzak ez ezik ikasleen komunikaziorako, lankidetzarako eta enpatiarako gaitasuna ere baloratzeko gai izango garela.

Iraunkortasuneranzko hezkuntza

Tradizionala dirudien arren, Salman Khanek defendatzen du matematikaren ezagutza, irakurmena eta idazteko gaitasuna direla beste gai batzuetan aurrera egitea ahalbidetzen dutenak. Ikasleek aldi berean ikasgai gehiegi ikas ditzaten sustatzeak ez die behar adina sakontzen uzten. Ikasgaiak sakon jorratu behar dira, behar den denbora eskainiz. Jakin behar dugu ezin zaiola guztiari batera heldu, dena erdibidean gera ez dadin.

Pandemiak gure bizitzeko, lan egiteko, hezteko eta ikasteko modua birpentsarazi digu. Horiek telematikoki egitea pandemiarekin hasi edo azkartu da, eta datozen urteetan joera nagusia bihurtuko da. Joera hori, gainera, jasangarriagoa izan daiteke alderdi askotan. Izan ere, trafikoak eta horrekin lotutako kutsadurak behera egin dute, konfinamenduan ikusi den bezala. Gainera, denbora hobeto kudeatzeko eta denbora libre gehiagoz gozatzeko aukera ematen digu, bizitza jasangarriagoa izateko.