Itzuli

Etxez etxeko arreta integrala Azpeitian: adinekoen ongizaterako berrikuntza eta prebentzioa

Ainhoa Aizpitartek gizarte-laguntza eta larrialdiko zerbitzuak uztartzen dituen proiektua aurkeztu digu

Iragan uztailaren 16an, Miramar Jauregian, Ainhoa Aizpitarte Azpeitiko Udaleko psikologo eta "Biharko" Gipuzkoa enpresako langileak etxez etxeko arreta integralerako proiektu berritzailea aurkeztu zuen. Programa pilotu hori 2022ko otsailean hasi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Adinekoei beraren etxeetan modu independentean bizitzeko behar dituzten baliabideak ematea du helburu, gizarte-laguntza, psikoestimulazioa eta larrialdi-zerbitzuak eskainiz.

Zein helburu ditu etxez etxeko arreta zerbitzu integralak?

Etxez etxeko arreta zerbitzu integrala, bi helburuekin sortu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak azterketa batzuk egin zituen eta azterketa horien emaitzen arabera mendekotasun bat zeukaten gipuzkoako adineko %80ak beraien etxeetan bizitzen jarraitu nahi zutela ikusi zen. Aldi berean ikusi da menpekotasunaren inguruan dauden baliabideak uztartuta daudela, baliabide teknologikoak, ekonomikoak, etab izan daitezke.  Azpeitiko herrian halako ikerketa bat egin zen, bertan ikus daiteke populazioa asko zahartzen ari dela, eta urte gutxi barru 65 urteko herritar asko izango garela, gutxi gorabehera laurdena kalkulatzen da. Beste 500 bat dira 80 urte inguru izango dituztenak. Datu hauek hartuta, 2022ko otsailean, Azpeitiko Udalak proiektu hau jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Proiektu honek ezaugarri batzuk ditu, alde batetik proiektu piloto bat dela, bestetik prebentziozko eta laguntzazko zerbitzu oso berria eta berritzailea dela. Prebentzio aldetik gai hau asko landu nahi dugu.

Zer egin behar du zerbitzu hau jaso nahi duen pertsona batek?

Hartzen ditugun kolektiboek bi baldintza bete behar dituzte: 65 urte izan behar ditu gutxienez eta menpekotasun moderatua izan behar du, hau da, zaugarritasun egoera batean egon behar du. Eskaera egin nahi duenak, udaleko zerbitzuetara joan behar du. Normalean eskaera seme-alabek egiten dute, bestela ilobaren bat izaten da, eta kasu bakan batzuetan tutore lanak egiten dituen erreferentziazko pertsona bat, nahiz eta familiartekoa ez izan.

Nolakoa izaten da prozedura? Presentziala da?

Behin eskera udalera iristen dela, udaleko gizarte zerbitzuetara, bertako teknikari batek hartzen du kasua. Teknikaria izaten da analisi bat egiten duena, pertsonaren beharrak aztertzen ditu eta beharren arabera dokumentazioa prestatzen du. Txosten psikologiko bat egiten du alde batetik eta bestetik esku hartze plan bat. Ondoren, baliabide bakoitzean banakako plan arreta bat ezartzen da eta hori da guri bideratzen zaiguna

Plan honetan zer eduki duen azaltzen zaigu, normalean zein helburu lortu nahi diren jakinarazten zaigu. Baita, ze zerbitzu mota emango zaion ere, eta berak, zenbat bisita izango dituen, hau da, maiztasuna eta iraupena.

Zer zerbitzu eskaintzen dituzue?

Printzipioz etxez etxeko zerbitzu integralean eskaintzen diren zerbitzuak hiru motatakoak dira. Alde batetik, gainbegiratze gizarte laguntza dago, bestetik psiko estimulazioa, gero arreta zerbitzua eta amaitzeko larrialdi zerbitzua. Helburuei dagokionez, beharren arabera ezartzen dira. Hauek arreta goiztiarra eskaintzea, autonomia sustatzea edo inguremenarekin interakzioa sustatzea, ingurumenarekiko isolamendua ekiditea, motibazioa eragotzea eta kognitiboki edo afektiboki laguntzea izan diatezke.

Maiztasuna eta bisitaren iraupenari dagokionez, normalki gainbegiratze eta gizarte laguntzan eta psiko simulazio arreta zerbitzuan ordubeteko iraupena duen bisitak izaten dira, baina egia da beharretara egokitzen garela eta honengatik iraupenak pixka bat aldatu daitezkela.

Zeintzuk dira sentimendu ohikoenak zerbitzu hau jasotzen duten adinekoen artean?

Karga emozional asko dituzte, mendekotasun egoeran daude eta horrek emozionalki asko suposatzen du. Ikusten den adierazlerik bereizgarrienetako bat isiltasunaren aurreko frustrazioa da. Haserrea ere bai, iraganarekiko nostalgia: ni izan naizena eta orain izan ezin naizena. Tristura sortzen du, askotan pentsatzen dute: "ni izan naizenarekin, orain ez dut ezertarako balio". Lotsa, jendearekin topo ez egiteko gogoa... honek areagotu egiten du isolamendua. Asko entzuten den gauza bat familiarentzako zama bihurtu izanaren sentsazioa da. Familian ere tristura, zama, erruduntasuna eta lagundu ezin izatearen sentsazioa bezalako sentimenduak errepikatzen dira.

Ze feedback jaso duzue zerbitzu hau jaso duten adineko eta familien partetik?

Zerbitzu honetan beti koordinazio lanketa bat egon da profesionalen artean eta oso interesgarria da komunitatean dauden baliabideak uztartzeko, honela pertsonak bere osotasunean tratatu ahal izateko eta bere ongizate bermatzeko. Beti ere, etengabe, ebaluatzen eta koordinatzen ari gara. Hortarako bi tresna mota erabiltzen ditugu: lan eremuan egindako behaketak eta inkestak. Honetaz gain, beste datu bat daukagu: tratatu ditugun erabiltzaileen kopurutik zenbat joan diren egoitzara. Proiektua martxan jarri zenetik bost erabiltzaile bakarrik joan dira egoitzara. Lortu nahi dena proiektu honekin, azkenean, adinekoak euren etxeetan bizitzen jarraitzea da, beraien zaintza bermatuz, arreta profesionala eta zerbitzu publiko ez kontzentratuak laguntza eta prebentzioa eskaintzea. Printzipioz lortu diren emaitzekin, ikusten da denak onarpen on bat izan dutela da.