Itzuli
2020ko Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea azaroaren 18an amaituko da
![](/sites/default/files/styles/acc_mobile_1x/public/news/irudia.jpg?itok=kewxiCPc)
Jada, proposamen ugari jaso ditugu urriaren 9an epea ireki genuenetik eta gure Programa Batzordea ari da proposamenak aztertzen.
Datorren urtean, bereziki honako erronkak izango ditugu:
- Uda Ikastaroak nazioarteko foro garrantzitsu bat izan daitezen iraunkortasunaren alorrean.
- Gizarteko, irakaskuntzako eta zientziako eragile nabarmenak biltzen jarraitzea. 2020an ere ahots garrantzitsuak izan nahi ditugu ziklo eta eztabaida guztietan.
- Euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako ikastaro gehiago eskaintzea.
Oraindik ere garaiz zaudete proposamenak aurkezteko. Anima zaitez eta lagundu iezaiguzu erronka hauek lortzen!