Zenbaki guztiak gorriz daudenean
EEEK-k ekonomia soilik BPGaren arabera kontabilizatzen jarraitzen du, baina aditu askorentzat indize horrek ez du gizarte ongizatearen errealitatea islatzen. UPV/EHUko Uda Ikastaroek hainbat proposamen dituzte, eta aurrerapena neurtzeko beste modu batzuk jartzen dituzte mahai gainean.
Adibidez, erakundeek sortutako balio sozialaren kuantifikazioa eta estandarizazioa, kanpoko erreferenteekin alderatu ahal izateko. Balio soziala, erakunde jakin batek gizarte osoarekiko sortzen duen balio erreala islatzeko.
Mundu osoko ikasleei garapen iraunkorrari buruzko graduondoko ikastaroak ematen dizkien SDG Academy (Sustainable Development Goals) nazioarteko ekimenak Winner 2019 saria eman zion -Estandarización de la Contabilidad Social- Ikastaroa antolatzen duen taldeari.
Elkarlaneko ekonomia sozialean, teknologia berrietan eta jasangarritasunean oinarritutako Ekonomia Adimenduna edo Smart Economy deiturikoa ere jorratuko da UPV/EHUko Uda Ikastaroetan. Ondasun komunaren zerbitzura dagoen ekonomia da, iraultza digitalak, energia garbiek, Adimen Artifizialak, baliabideen erabilera jasangarriak eta ingurumenarekiko erantzukizunak eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz, egungo eredu ekonomikoa eraldatuko duena.
Diputatuen Kongresuan duela gutxi eta aurkako botorik gabe onartutako Bizitzeko Gutxieneko Gipuzkoako desberdintasuna eta kohesio soziala, Foru Aldundiaren azken urteotako obsesioa, edizio honetan aztertuko da. Horretarako, desparekotasun-arazoak aztertuko dira, errentari eta aberastasunari dagokienez, baina baita genero-, osasun- edo hezkuntza-desparekotasuneko parametroetan ere.
UPV/EHUko Uda Ikastaroek, halaber, etorkizunari begiratzen diote COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioei lotutako atzeraldi ekonomiko latzaren aurrean: desberdintasun soziala, narriadura ekologikoa eta klima-aldaketa; baita zenbait erakunde sozioekonomiko berregituratzeko beharra ere.
Beste ekonomia bat martxan da.