Back

Ikasgelan testuak ulertzen lagunduz

Ziurrenik irakurriaren ulermen-arazoak dira irakasleak, oro har, eta hizkuntza-irakasleak, bereziki, gehien kezkatzen dituztenak. "Ez dute irakurtzen dutena ulertzen", "Ez dute baliabiderik ulertzeko zailtasunen aurrean", "Testuak ez badituzte ulertzen edukiak nola ikasiko dituzte..."

Testu digitalak irakurtzeko behar diren trebetasun asko testu analogikoak irakurtzeko behar diren berberak direla onartu behar da, baina trebetasun espezifikoak ere behar dira, testu digitalen berezko ezaugarriak direla eta. Trebetasun horiek zerikusia dute, batez ere, informazioa eskuratzeko eta kudeatzeko moduarekin, bai eta edukien fidagarritasuna baloratzearekin ere. Honen arrazoia da, irakurleak informazio pila handi bat duela eskuragarri sarean, eta informazio hori arrakastaz kudeatzen eta baloratzen jakin behar da. Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileei estrategiak eta trebetasunak ezagutaraztea, informazio digitala erabiltzen eraginkorragoak izan daitezen, ikasleei irakurtzeko gaitasunarekin eta gaitasun digitalarekin zerikusia duten beste konpetentzia horiek menderatzen laguntzeko.

Online ikastaroa otsailaren 22tik martxoaren 28ra "El tratamiento de la información en la era digital: leer, buscar, seleccionar e interpretar lo leído".