Culture and Art
Society
Summer Course
Tradizioaren traizioaz?

Tradizioaren traizioaz?

28.Jun - 29. Jun, 2023 Cod. K07-23

Description

Gure tradizioak Euskal Herriaren nortasunaren isla dira. Dantza, musika, bertsolaritza, margolaritza, literatura, antzerkia, pastorala,… gure nortasunaren emozioak plazaratzeko eta komunikatzeko funtsezko elementuak dira. Gainera, jarduera horiek gizartearen kohesiorako ere guztiz beharrezkoak dira.

Edozein arlotan, sarritan entzuten dugu tradizioan ongi finkatutako gizarte garaikide bat garela. Baina, euskal kultur jardueran ere den dena aldatzen da eta aldatzea ez da arrotza izan behar, gaurko berrikuntzak izango baitira etorkizun hurbileko tradizioak.

Tradizioa eta garaikidetasuna, iragana eta etorkizuna, tradizioa eta sorkuntza… uztartzen ditugula. Baina horrek tentsioak, zalantzak eta eztabaidak ere badakarzkigu. Galdera asko sortzen dira eta askotan eztabaida beroak hainbat arlotan. Noiz itxuraldatzen dugu gure tradizioa, noiz egiten dugu garapen bat, noiz traizioa…? Nola eragiten dio horrek gure identitateari? Ze euskal identitate eraiki nahi dugu etorkizunari begira? Nola egin dezakegu hori? Nola eragiten dio euskal kulturari digitalizazioak?

Kultur jarduera ezberdinetako artista, aditu eta ikertzaileekin aztertuko dugu tradizioa eta sorkuntza garaikidearen arteko harreman hau. Dantza, musika edota bertsolaritza gisako jarduerak ardatz hartuta, Euskal Herriko zein kanpoko adituek izango dute gaia aztergai.

Read more

Objectives

Tradizioa eta garaikidetasunaren arteko harremanari buruz azterketa egitea dantzan, bertsolaritzan, musikan,...

Sormenak, berrikuntzak sortzen duen tradizioaren traizioaz azterketa egitea.

Tradizioaren itxuraldatzeak sortzen duen eragina nortasunean.

Digitalizazioak euskal kulturan sortzen duen eragina aztertzea.

Kultur arloan tradizioan oinarritutako berrikuntza egiteko prozesuen azterketa egitea.

Kultur adierazpideen garapenak herri izaera batean duen eragina aztertzea

Kultur arloan tradizioan oinarritutako berrikuntza egiteko prozesuen azterketa egitea.

Read more

Activity directed to

  • All public

In collaboration with

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Program

28-06-2023

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:30

Presentation by the Director of the activity

  • Junkal Gutierrez Mangado | UPV/EHU - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
  • Jon Maya Sein | Dantzaria eta koreografoa
  • Iñaki Goirizelaia Ordorika | UPV/EHU - Irakasle katedraduna
09:30 - 10:30

“Jarraidura, irekidura, eta azelerazioa (Herri baten etorkizunerako kultur tradizioaren balioa)“

  • Jon Sarasua Maritxalar | MU
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:00

Round table: “Euskal dantza tradizionaletik sorkuntzara“

  • Iñaki Goirizelaia Ordorika | Kontseilua - -- (Moderator)
  • Jon Maya Sein | Dantzaria eta koreografoa
  • Amagoia Elosegi Diaz
  • Oier Araolaza Arrieta
12:00 - 13:00

“Tradizioaren traizioaz?“

  • Xabier Erkizia Martikorena | --
16:00 - 17:00

“Tradizioaren itxuraldatzeak herrien nortasunean sortzen duen eragina“

  • Idurre Eskisabel Larrañaga | UPV/EHU - Irakasle katedraduna
17:00 - 17:20

“Bertsolaritzaren berrikuntzaz“

  • Joxerra Garzia ...
17:20 - 18:00

Round table: Round table

  • Xabier Payá Ruíz | Itzultzailea
  • Maialen Akizu Bidegain Lizarazu | Bertsolaria
  • Kepa Matxain Iztueta | UPV/EHU

29-06-2023

09:00 - 09:45

“Berrikuntzaren eta digitalizazioaren eragina euskal kulturaren eta nortasunaren bilakaeran“

  • Kirmen Uribe
09:45 - 10:05

“ Euskal musikak existitzen du? “

  • Ion Celestino Manterola | Musikaria
10:05 - 10:45

Round table: Round table

  • Roberto Ordorika Ezkurdia
  • Joseba Tapia ...
  • Gaizka Insurza
10:45 - 11:15

Atsedena

11:15 - 11:45

“Euskal musikaren eraldaketa emakumeen eskutik: Lourdes Iriondotik gaur arte“

  • Maite Larburu
  • Miren Narbaiza Martiartu | Mice
11:45 - 12:30

“Herri baten etorkizunerako kultur berrikuntzaren balioa“

  • Irene Larraza Aizpurua | Etxepare institutua - --
12:30 - 13:00

“ Itxiera ekitaldia: Tradiziotik Sorkuntzara zuzeneko performancea “Closing session

  • Eva Ferreira Garcia | UPV/EHU - Rectora
13:00 - 14:00

Tradiziotik Sorkuntzara zuzeneko performancea

Directors

Iñaki Goirizelaia Ordorika

UPV/EHU, Ingeniería de Comunicaciones

Full professor of Telematics Engineering at the University of the Basque Country(UPV/EHU). He was president of UPV/EHU from 2009 to 2017, Vice-rector for University Enterprise Relations from 1998 to 2000, Vice-rector of the Academic Organization area in 2004 and Vice-rector of the Bizkaia Campus from 2005-2008. He was a Visiting Fellow at Stanford Research Institute in California in 1984 and 1985 and later he spent six months in 2004 as a visiting professor at the MediaLab of the Massachusetts Institute of Technology. In 2017, he held the Eloise Garmendia Bieter Chair at Boise State University. In his research career, he has worked in three specific areas of focus: AI, artificial vision and security in telecommunications networks. He has authored the textbook "Fundamentals of Programming"(1999), and was co-author of the book "Dancing through networks using Java"(2021). In addition, he is the creator and screenwriter of the documentary “Bai, bagara!” which focuses on Basque values in the diaspora, and he also created the documentary on dance “Lur hau gurea”. He is currently president and co-founder of the PuntuEus foundation and is an honorary member of Jakiunde, the Basque Academy of Science, Art and Letters

Jon Maya Sein

KUKAI KULTUR ELKARTEA, ZUZENDARIA eta DANTZARIA

Director, bailarín y coreógrafo de Kukai Dantza. Se inició en el mundo de la danza a los seis años en Ereintza Dantza Taldea de Errenteria. Participó en numerosos festivales folclóricos internacionales y fue campeón de Euskal Herria de Aurreskulari entre 1997 y 2005. Tras formar parte del grupo Laxok, en 2002 creó el proyecto Kukai Dantza con el objetivo de desarrollar espectáculos que fomentaran la creación desde la tradición. Ha desarrollado su principal carrera profesional en el seno de Kukai Dantza, como bailarina, coreógrafa y directora. Tiene como seña principal la conjunción de lenguajes artísticos y la capacidad de cooperar. En esta dirección colabora con numerosos coreógrafos y artistas: Marcos Morau, Sharon Fridman, Israel Galván, Cesc Gelabert, Andoni Luis Aduriz, Tanttaka Teatroa, Orquesta Sinfónica de Euskadi; Ha trabajado como director artístico de varios proyectos (Festival de Cine de San Sebastián, Premios Max...), responsable de danza de iniciativas especiales y colaborador y profesor de movimiento en proyectos teatrales. Como lo ha definido la crítica especializada: es el imprescindible y polifacético director coreógrafo de los últimos años.

Speakers

Oier Araolaza Arrieta

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da. Urbeltzen zuzendaritzapean Argiaren Alakiketan (1991), Kondharian (1997), Axuri Beltza (2008) eta Martin Zalakain (2017) ikuskizunetan aritu da dantzari. Dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da. Informazio Zientzietan (EHU, 1995) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua (EHU, 2000), Musikologian egin du masterra (EHU, 2008), Artearen Historian Ikasketa Aurreratuen Agiria (EHU, 2010), eta doktore tesia Gizarte Komunikazioan (EHU, 2020) euskal dantza eta generoa ikertuz Mikel Laboa katedraren babesean. Euskal dantza irakasle izan da Dantzertin (2017) eta EHUn Euskal Dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017). Euskal dantzaz hainbat artikulu idatzi ditu Argia, Berria eta Dantzan-en, eta hiru liburu argitaratu ditu: Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), Euskal Dantza (Etxepare, 2012) eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan (UEU, 2020). 2012tik Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.

Maialen Akizu Bidegain Lizarazu

• Maialen Akizu Bidegain (Urretxu, 1996). Soziologoa da ikasketaz. Horrez gain, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa (Mondragon Unibertsitatean) eta Subiranotasuna Europako Herrietan masterra (EHUn) ditu eginak. Master Amaierako Lana bertsolaritza eta zaintzaren ekonomiaren ingurukoa izan zen. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko AFIT ikerketa-taldean. Kulturgintza eta feminismoa ditu iker-lerro nagusi. Eusko Ikaskuntzako “Kultur politikak” lan-taldeko zuzendari zientifiko da eta Jakin Aldizkarian ere kolaboratzen du, besteak beste.

Ion Celestino Manterola

Amagoia Elosegi Diaz

Xabier Erkizia Martikorena

Soinu artista, ikerlari independientea, ekoizle artistikoa, kuradorea eta entzulea. Azken 30 urteotan alor anitzetan lan egin du entzumena eta soinugintzarekin zerikusia duten egitasmotan. Musikaren arloan, bakarkako lanak nahiz kolaboratzaile zerrenda luzearekin egin du lan, nagusiki rock esperimentala, inprobisazio askea edo musika elektronikoa bezalako estiloak jorratuz. Zinemaren eta arte eszenikoen munduan soinu diseinatzaile lanak bete ditu 100 film eta ikuskizun baino gehiagotan, haietako batzuengatik sariak jasoz. 2021ean O GEMER bere film luzea estreinatu zuen. Bere soinu instalazioak eta bestelako lanak hainbat nazioarteko jaialdi, kultur zentru eta museotan erakusten dira. Kuradore gisara, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren zuzendari izan da (1999-2017),  Arteleku arte garaikideko ekoizpen zentruaren soinu departamentua (2002-2014) zuzendu zuen eta bestelako ekitaldi, ziklo eta erakusketetan komisario lanak bete ditu internazionalki. Hainbat komunikabidekin lan egiten du, bereziki musikari eta entzumenaren kulturari eskainitako irratirako lanak eta iritzi artikuluak idatziz. AUDIOLAB elkarteko kide da. Hezkuntzaren arloan ere aritzen da, EQZE zine eskolan eta puntualki hainbat hezkuntza zentro eta unibertsitaterekin elkarl

Idurre Eskisabel Larrañaga

UPV/EHU, Irakaslea

Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta 'Berria'-n urte luzez aritua, egun irakasle EHUko Kazetaritza II Sailean. Medioek nazioekin eta sexu-genero sistemarekin duten uztardura eta soziolinguistika ditu ikergai. Hainbat mediotan kolaboratu du; egun, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritzen da. 2019an 'Trikua esnatu da' saiakera liburua argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsorekin batera. Literatur arloan 'Goseak janak' poemategia argitaratu zuen 2018an.

Eva Ferreira Garcia

UPV/EHU

Eva Ferreira, currently Rector of the UPV/EHU. She has been director of Unibasq (Agency for the evaluation of the quality of the Basque university system) and is Professor in the Faculty of Economics and Business of the UPV/EHU. She holds a degree in Mathematics and a PhD in Economics from the UPV/EHU and a Master's degree in Probability and Statistics from the Courant Institute at New York University. She has a consolidated and accredited research and teaching career with dozens of publications in journals of international impact. Ferreira has held responsibilities in the government of the university as Vice-rector and General Secretary.

Joxerra Garzia ...

• Joxerra Garzia Garmendia (Legazpi, 1953). Filosofian eta Kazetaritzan lizentziatua, Bartzelonako UABn. Ikus-entzunezko komunikazioan doktore, EHUn, bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoei buruzko tesiarekin. Bat-bateko bertsolaritza ahozko genero erretoriko gisa definitzen du, eta generoaren historia berridazteko proposamena egin du han-hemenka: Bertsolaritza, Etxepare Institutua (2020); Bat Bateko Bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak (2001, Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin elkarlanean). Oral Tradition aldizkariak bertsolaritzari eskainitako ale monografikoaren koordinatzaile (eta lau artikulu). Bertso programak sortu, zuzendu eta aurkeztu izan ditu Euskari Irratian eta ETBn (Hitzetik Hortzera). Jendaurrean Hizlari oratoria esku-liburuaren egile. Idazle gisa, ia genero guztiak landu ditu, eta hainbat literatur sari irabazi. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izana (1993-97). Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia saria esleitu zion 2009an, euskararen alde egindako lanarengatik.

Junkal Gutierrez Mangado

Gaizka Insurza

Gaizka Insunza: Enpresa Zientzia eta Administrazioan Lizentziatua (EHU) eta Garapenari buruzko Ikaskeketan Doktorea (EHU). Gaur egun Enpresen Antolakuntza saileko irakasle atxikia da Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Estatistika eta Ekonomia dira bere irakaskuntza arlo nagusiak eta jasangarritasunari lotutako Hezkuntza berrikuntza proiektuetan parte hartu du. Bere ikerketa lerro nagusia Kultur Industriak dira. Bere azken ikerketa lanak COVID-19ak euskal musikariengan izan duen eragina du aztergai. Bestalde, audience taldeko kide bezala (1999-gaur arte) hainbat diska kaleratu ditu. Horien artean John Agnello ekoizlearekin Hoboken-en (New Jersey, AEB) grabatutako “Big Affair” zein Habanan (Cuba) grabatutako “Isla” diskak aurkitzen dira, baita “Amerikanuak” zein “Jai Alai Blues” dokumentalen soinu banda. Beste hainbat proiektu musikaletan ere parte hartu du (Capsula, Young Talent Show, Ainara LeGardon, Txuma Murugarren, Markos Untzeta, The Riff Truckers, Gaizka Insunza).

Maite Larburu

Maite musikari polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin dihardu lanean biolin jotzaile bezala. Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra eta hiru diska plazaratu kantugile-konpositore moduan. Horietako bi neighbor bikotearen izenpean eta beste bi bakarka: Hezurren Azpian (Musika Bulegoa saria 2020) eta KRAK (Musika Bulegoa saria 2022). Bere azken jardueren artean antzerkia ere txertatu da Larbururen agendan: AMUA antzezlana batetik (2020-21), eta berriki, HONDAMENDIA (2022-23) antzezlan-musikatua. Antzezlan honetan, Maitek zuzeneko musika eta antzerkigintza konbinatzen ditu. Berria zein Euskadi irratian kolaboratu izan du. 2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.

Irene Larraza Aizpurua

Etxepare Euskal Institutua

A graduate in Communication Sciences and trained in management she has held positions of responsibility in both communication and cultural management. She began her career as an editor and broadcaster at Herri Irratia. From 1996 to 1999 she was responsible for Promotion and Dissemination at Koldo Mitxelena Kulturunea, and for eight years she was responsible for Communication and Editorial at Syntorama. Between 2008 and 2012 she was Coordinator and Director of Culture in the City Council of Tolosa. Since 2012 she has been part of the team of the Etxepare Basque Institute, where she was first Head of Communication and later directed the area of Promotion and Dissemination of Basque Culture. Since January 2018 she has been the General Manager of the Etxepare Basque Institute. In recent years she has led the institution's strategic projects in cultural diplomacy and has represented Basque culture in numerous international forums, such as the European Culture Forum (Milan, 2017).

Kepa Matxain Iztueta

IKASKETAK: 2009-2013: Ikus-entzunezko komunikazioan gradua (HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea) 2011-2012: Erasmus ikasketak, Baltic Film And Media School (Tallin, Estonia) · LAN-ESPERIENTZIA: 2015 – Gaur egun: HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIA (bazkidea) Ikus-entzunezkoen zuzendaritza, gidoigintza, produkzioa eta edizioa. 2015 – Gaur egun: ARGIA aldizkaria Kazetari kolaboratzailea Kultura arloan. 2014 – 2015: EUSKADI IRRATIA Iritzi emaile kolaboratzailea “Arratsean” saioan. 2014 – 2015: BADOK EUSKAL MUSIKAREN ATARIA Kazetari kolaboratzailea. 2014 – 2015: GAROA KULTUR LAB liburu-denda Liburu saltzailea eta komunikazio arduraduna. 2013 – 2014: GARABIDE ELKARTEA Koordinazio eta komunikazio arduraduna.

Miren Narbaiza Martiartu

Roberto Ordorika Ezkurdia

Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956ko) euskal abeslaria da, euskal musikari berritzaile eta nazioartekoenetakoa, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. Euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk garrantzitsuenetakoa da. 1980ko hamarkadan Pott Bandaren sortzaileetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde eta Jon Juaristirekin. Musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urteaz geroztik, bakarlari gisa hamaika disko sortzeaz gain, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musikariekin lan egin du maiz. Horrez gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez musikariekin.

Xabier Payá Ruíz

(Bilbo, 1982) Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna. Hiru master ditu honako arloetan: Komunikazio multimedia, Europako Kultura Modernoak, eta Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioa. Ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik euskaratu ditu hainbat lan: Desio izeneko tranbia, Peter Pan eta jaka eskarlata, Maite nuen, Herria, Bizitza amets... Artikulugintzan urte ugari jardundakoa da, bai irratian, bai prentsa idatzian: Euskadi Irratian, Bizkaie.biz agerkari digitalean, Gaur8-n eta Berria-n

Joseba Tapia ...

FORMAKUNTZA 1970–1979 Soinu kromatikoaikasketak Migel Bikondoarekin 1979–1981 Trikitixa ikasketakAsteasun Eleuterio Tapiarekin LAN ESPERIENTZIA 1983 –1994 1984 –1994 2010 –2022 2021–2023 Migel Bikondoaren eskolan. Donostia, Gipuzkoa. Trikitxa irakasle Hernaniko Kontserbatorioan. Hernani, Gipuzkoa. Trikitixa eta solfeo irakasle Lasarteko Tirikitrauki eskolan. Lasarte, Gipuzkoa. Trikitixa irakasle Baionako Kontserbatorian. Baiona, Lapurdi. Trikitixa espezialitateko irakasle MASTER CLASS / STAGE / IKASTAROAK 2000 Saint SymphorienLyon 2000 ChicagoUniversity 2012 TolosakoConservatoire-Occitan CMDT TXAPELKETAK 1986 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusian Lehen Saria (Tapia eta Leturia) 1988 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusian Lehen Saria (Tapia eta Leturia) SARIAK 2022 Adarra Saria. Donostiako Udalak Donostia Kulturaren bitartez emana DISKOGRAFIA BAKARKA 1998 Apoaren edertasuna. (Gaztelupeko Hotsak) 1999 Quebec. (Gaztelupeko Hotsak) 2001 Agur Intxorta maite (Gaztelupeko Hotsak) 2006 Real Politik (Zakurraren Biolina) 2010 Eta tira eta tunba. (Zakurraren Biolina) 2013 Tximela Kapitainaren izarrak (Zakurraren Biolina) 2017 Besamotzak (Gaztelupeko Hotsak) 2018 Zorrotzako portuan aldarrika (Gaztelupeko Hotsak

Kirmen Uribe

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

Registration fees

Face-to-faceUntil 31-05-2023Until 28-06-2023
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa