Mugak gainditzeko hezkuntza eta ikerkuntza proposamenak: haur eta gazteen partehartzea sustatzen
Ikastaroko hizkuntza ofizialak euskera eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua eskuragarri izango da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitzeko.
Description
Proposamen honen helburu nagusia mugaz bi aldetako hainbat udalerritan haurren eta nerabeen autonomiarako eta gizarte- eta hezkuntza-partaidetzarako sustatzen ari diren esperientziak eta praktikak ezagutaraztea da. Proposamen hauek mugaz gaindiko eremuak aizpatzeko erraminta izan daitezke eta baita mugaz gaindiko ikerketa proiektuak abiatzeko ere, haurren ama hizkuntzetatik haratago.
Haur eta nerabeen partehartzea funtsezkoa da gizarte-eraldaketa sustatzeko, zentzumen partekatuak sortuaz, adin guztietako pertsonen arteko elkarrizketetatik eta esperientzietatik abiatuta. Gainera, hezkuntza eta gizarte plazetan haur eta nerabeen parte-hartze horrek ikaskuntza bera ere badakar eta pertsonen garapenerako eta ongizaterako ezinbesteko baldintza den autonomia sortzen du.
Halaber, haurren parte-hartze esperientzia hauek ebaluatzea eta ikertzea ere ezinbestekoa da, baina haur eta nerabeei egokitutako tekniken bidez. Beraz, aztergai izango dugu baita bideratzen ditugun ikerketa, esku-hartze eta proiektuetan haurren ikuspegia nola txerta dezakegun eta baita prozesu hauetan haurrak protagonista nola bihurtu. Gure praktikak inklusiboak izatea nahi badugu eta horiek haurtzaroari bideratuak badira ezin ditugu aurrera eraman euren ekarpena kontuan izan gabe. Beraz, ikastaro honek erremienta eta baliabide zehatzak eskainiko ditu parte-hartze hori posible egiteko, eta haurren ahotsak eta ekarpenak prozesuaren bideratzaile izateko.
Laburtuz, udako ikastaro honetan mugaz bi aldeetan haur eta nerabeekin batera burututako ikerkuntza eta hezkuntza esperientziak aurkeztuko dira, testuinguru honetan gauzatzen ari diren erronkak eta jardunbide egokiak zeintzuk diren aztertuaz. Halaber, mugaz gaindiko hezkuntza eta ikerkuntza proposamen berrientzako sorkuntza laborategi ere izan nahiko genuke.
Ikastaro hau haurrekin lan egiten duten edo ikertzen duten profesional guztientzat pentsatuta dago, eskoletatik unibertsitatetara eragile sozialetatik eta udal arduradunetatik pasaz. Gainera, bereziki interesgarri izan daiteke irakaslegoarentzat eta baita irakasle ikasketak burutzen ari diren ikasleentzat ere. Hau da, haur eta nerabeen parte hartzearen balio hezitzailea mugaz gaindi lantzen duten edo landu nahiko luketen banako eta erakunde guztientzat.
Objectives
Haurren parte-hartzea aktiboa mugaz bi aldeetan sustatu duten esperientziak ezagutzea, beraien mugaz gaindiko potentzialtasuna aztertuaz
Haurren parte-hartze aktiboa bultzatzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea
Ikerketetan, esku-hartzeetan eta burutzen ditugun praktiketan haurren ikuspegia txertatzeko bideak ezagutzea, bereziki mugaz gaindiko testuinguruetan
Haurren partaidetzak mugaz gaindiko harremanak lantzeko dituen
Activity directed to
- University student
- Students not from university
- Professionals
Program
21-07-2023
Erregistroa
“Ezagutu dezagun gure herria: Hezkuntza baliabide irekiak. OER Town app esperientzia: eta mugaz gaindiko proposamena.“
- Nahia Idoiaga Mondragon
- Mathieu Decq
- Nicolas Condom
“Seaska. Haur parte hartzea jorratuaz zubiak eraikiz“
- Egoitz Urrutikoetxea
Break
“Haurrak protagonista: teknika sortzaileak hezkuntzarako eta ikerkuntzarako“
- Amaia Eiguren Munitis
- Naiara Berasategi Sancho
Round table: “Mahaingurua: Parte hartzea, inklusioa eta proposamen sozio-hezitzaileak: mugaz bi aldeko begiradak“
- Egoitz Urrutikoetxea
- Idoia Legorburu Fernandez
- Israel Alonso Sáez
- Mathieu Decq
Synthesis
Directors
Nahia Idoiaga Mondragon
UPV/EHU
Dr. Nahia Idoiaga Mondragon holds the PhD in psychology (with honour), degrees in psychology and educational psychology and two master’s degrees (Teachers Training & Research Methodology). Framed on social and educational psychology she has researched and published impact articles on topics related to socio-educational inclusion, education, feminism and health. In the field of research, she is part of the research group KideON. She is also part of several projects, most of them European funded, working on the inclusion of young people and vulnerable groups. At a teaching level, she is proffesor in the Department of Evolutionary Psychology and Education and in her teaching subjects is implementing IKD methods (problem based learning and dynamic and cooperative learning). In addition, she is PhD. Co- director enrolled in the Doctorate programmes in Psychology and Psychodidactics at the UPV/EHU. She is also Vice-Dean of Undergraduate, Postgraduate and Final Degree Projects at the Faculty of Education in Bilbao.
Speakers
Israel Alonso Sáez
Universidad Del País Vasco
Dr. Israel Alonso Sáez holds the PhD in Pedagogy (with honour), degrees in Social Education and Pedagogy and one master’s degree (Special Education). Since 2011 she works in the Department of Didactics and School Organization in the Degree in Social Education and Teaching. Previously, he has worked as an Educator in the intervention and coordination of social projects with excluded people. He has participated in several teaching innovation projects related to interdisciplinary learning and tutorial action. And also in twon R + D + I projects of the MINECO and two Erasmus research projects related with youth and child inclusion being co-principal investigator. He is member of “KideOn” Research Group of the Basque Government (Ref.: IT1342-19 / “A” category). He has also worked as a visiting professor at the Universities of Italy, French, Ecuador and Chile.
Naiara Berasategi Sancho
Universidad del País Vasco
Graduated in Primary Education, Master in Special Education, Sociologist, Politologist and Doctor with international mention from the University of the Basque Country. Since 2007 he works in the Department of Didactics and School Organization in the Degree of Social Education and Teaching. He has teaching and research experience in various subjects related to the field of social and educational inclusion, specifically in the immigrant population, youth and children, women, the elderly and people with special educational needs. He has previously worked on the design and evaluation of quantitative and qualitative projects. He has done several educational innovation projects related to interdisciplinary learning and tutorial action. And also in MINECO R&D projects and Erasmus and University Society (UPV/EHU) research projects being co-principal investigator. He has also made stays as a visiting professor at the University of Reno-Nevada, University of Malta and University Collegue Dublin
Mathieu Decq
Amaia Eiguren Munitis
Bilboko Hezkuntza Fakultatean Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakaslea (Leioa, UPV/EHU). Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Doktorea da eta baita Gizarte Langintzan diplomatua (2015), Irakaslea Lehen Mailako Heziketa Espezializazioarekin (2013) eta Gizarte Hezkuntzan Graduatua (2017) . Bere ikerketa arloa belaunaldi arteko harremanak dira nagusiki baita haur eta helduen ongizatea ere. Gizarte Hezitzaile bezala esperientzia luzea kolektibo desberdinekin, gehien bat zaurgarritasun eta babesgabetasun egoeran dauden haurrekin.
Idoia Legorburu Fernandez
Euskal herriko unibertsitatea
Egoitz Urrutikoetxea
Registration fees
Face-to-face | Until 21-07-2023 |
---|---|
0 EUR |
Live online | Until 21-07-2023 |
---|---|
0 EUR |
Venue
Aquitaine
Aquitaine
Other events of your interest
There are currently no events available.